Txiripa hura

  • Lisboako setioaren historia aurkeztera etorri zen Euskal Herrira José Saramago, Jon Alonsoren eskutik. Idazlea hil berritan, euskarara ekarri zuen itzultzaileak aurkezpen haren aurreko eta osteko trama kontatu digu artikulu honetan.

Jon Alonso eta José Saramago 1999an Bilbon.
Jon Alonso eta José Saramago 1999an Bilbon.

José Saramago Lisboako setioaren historia Bilbora aurkeztera etortzea kasualitate askoren azken emaitza izan zen. Jende askok lagundu zuen, aldez edo moldez, jende asko ahalegindu zen, kasualitate kateatze hartan. Jende asko eta oso ezberdina: lehenik, Bilboko kontsulatuko Portugaleko kontsula Pedro Antunes, esaterako; Fran Lasuen, Edorta Jimenez. Orduan EIZIEko lehendakaria zen Lurdes Auzmendi, erakunde bereko idazkaria Arantzazu Royo. Nik neuk ere bai, Pilar, Teresa eta Chema del Río zirela tarteko, Vidal Hurtado adiskideari esker ezagutu nituenak urtebete lehenago.

Kasualitate zoragarri askoren kateatze horri esker, José Saramago itzulpena aurkeztera Bilbora etorriko zela baieztatu zen. Hura gure poza, eta gure urduritasuna! Dena prest edukitzeko gora eta behera ari ginelarik, hilabete eskas falta zela, bat-batean EIZIEtik albiste txarra: ez, Saramago ez zen etorriko urrian Lisboako setioaren historia aurkeztera, uste genuen bezala; ez, esku beltz eta ezezagun bat tartekatu zen –“ezezagun”, esateko modu bat da–, eta esku beltz haren azpijokoaren ondorioz, gure ahaleginak pikutara zihoazen; azaroan etorriko zen, nonbait, urte hartako Euskadi Sariaren irabazleari saria ematera. Argazki izugarri ederra amesten bide zuen esku beltzak: lehendakaria-sariduna-Saramago hirutasun saindua uztarturik, alberdanian. Pilar del Ríori fax bat idatzi nion. Hauxe erantzun zidan: “Obviamente, si se hubiera podido compatibilizar agendas y horarios, no hubiera pasado nada porque José asistiera a la entrega de premios, pero como hay que optar, a José le lleva a Bilbao un acto cultural, como es la presentación de un libro, y con quienes debe estar es con su traductor, con su editor y con la asociación que promueve las traducciones al euskera”. Ez nuen jakin ordura arte, eta ez dut jakin harrezkero ere, literaturaren mundu aski nazkagarri honetan, zer den hogeitamaika eskutik edukitzea.

Zordun natzaio, inondik ere. Uste dut, gainera, anekdotak aski ongi ilustratzen duela Saramagoren handitasunaren alderdi bat, jende arrunta eta apala bazter ez uzteko jaidura hau, alegia.

Oztopo hori gaindituta, ondoren beste oztopo bat gainditu behar izan genuen: protokoloa. Bilboko alkatearekin nola moldatu, alegia. Bilboko alkatea Sondikara etorriko zen, harrera egitera. Konforme. Ez, ez zen etorriko. Mahaian eseriko zen, Bidebarrietan, Saramagoren ondoan. Guregatik, ederto. Baina ez, ez zen mahaian eseriko, udaletxean bertan hartuko zuen. Har zezala, ba. Arazoa zen alkatea iritziz aldatzen zen bakoitzean programa guztia ere aldatu behar zela. Azkenean aurresku protokolario batekin, erabaki zen kontua, Bidebarrietako atean. Ez dut akorduan alkateak biboteak niregana itzuli eta bostekoa emateko imintziorik egin zuenik. 91n, aldiz, Bilboko beste alkate batek bostekoa eman, Aresti sariaren emanaldia kari, eta ez zidan eskua askatu nahi. Luzetsita, nire tokira itzultzeko keinua egin nuenean, besteak, bibotearen atzetik zetorren ahots batekin, eta itxura irribarretsuari eutsiz, hala ere: “la foto, la fotooooo...”.

Alkateen biboteen semiotikarekiko ulertezintasun honek definitzen nau, gaitu, norberaren bizitzaren metafora izateraino. Bostekoa eman bakarrik ez, Saramagok besarkatu ere egin ninduen, ordea. Sondikatik Bilborakoa taxi bereko atzeko aldean egin genuen. Hor gindoazen, Enekuritik gora, isilik. Nik ez nuen deus esateko asmorik, arrazoi askorengatik, errespetua ez zelarik txikiena izango. Bi edo hiru minutu pasatuko ziren, eta Saramagok, haur bihurriaren irriñoaz, “eseak” arrastaka ahoskatuz eta bokalak pasta bereko soinu bihurtzeko zeukan manera horrekin: “¿Ya sabes que tienes a Pilar del Río muy enfadada?”. Barre egin nuen, egin genuen. Ongi, oso ongi joan ziren Bilbon egin zituen bost orduak.

Gero, beste bitan ikusi nuen. Azkena Mexikoko Guadalajaran, 2004an, Centro de Estudios de Literatura Latinoamericana Julio Cortazar izeneko etxearen inaugurazioan. Beste adiskide handi bat eta biok han agertu ginen, iritsi ginen noizbait Saramagorengana. Pilar del Ríok egin zuen bitartekaritza, beti bezala, berezkotasun osoz, jendea etxeko sentiarazteko modu natural horretaz, aurrean dagoena gu bezalako inorez izan edo presidente bat izan. Belisario Betancur eta haren emaztearekin zeuden. Musu pare bana eman genion Belisarioren emazteari, lagunak eta biok. Uste dut ordurako aski barre egingo zuela Saramagok gutxien espero zuen tokian agertzen zitzaion euskal itzultzaile xelebre eta temoso harekin.

Inor ez zen egongo erabat konforme Saramagoren iritziekin eta jarrera-hartzeekin. Baina inork ezin dio leporatu aurpegia ez ematea edo ezkutatzea. Eta inork ezin du beti asmatu mundua, bere zabalean, hartzen denean jokalekutzat. Beste garai bateko idazle-paradigmaren azken adibidea izan da, idazle modernoarena, hala esan nahi bada. Paradigma horren arabera, idazlea boterearekin kritikoa da, baina sistemaren mugak gainditu gabe. Itxurazko edo egiazko kontraesan hori nola gainditu edo gainditzen saiatu diren batzuak eta besteak, dozenaka adibide dago.

Bestalde, hor dago bere obra, nahi duenaren esku, noski. Nik zerbait azpimarratu beharko banu gaur, gizon oso dotorea izan dela izango litzateke.


Azkenak
Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Zaldibarko zabortegian hildako Beltran eta Sololuze omenduko dituzte igandean, hondamendiaren bosgarren urtemugan

Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Gero Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


ANALISIA
Trumpismoa Espainian

Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]


Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025-02-04 | Estitxu Eizagirre
"Trantsizio energetikoa eztabaidan"
Mikel Otero eta Aitziber Saroberen arteko mahai-ingurua asteazkenean Donostian

Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]


Eguneraketa berriak daude