Zati bakoitza anphora

  • Pello Otxoteko ::Anphora baita

    Alberdania

    orrialdeak ::110

    prezioa ::14€


2011ko urriaren 05ean
Poiesis: zerizanerako pausoa manifestua plazaratu zutenen artean dago Otxoteko. Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi eta Juan Ramon Makusorekin batera, poesiaren balioa berreskuratzea funtsezko ikusten du, ideietan ekiteko, transmisiorako eta arrazoiaren aurrerapenerako errebindikatuz poetika. Manifestu kide horien guztien izenak datoz Anphora baitaren esker emateen lehenengo orrialdean. Ariketa literario hutsetik harago doan poesia berreskuratzea du liburu honek ere helburu: auzi unibertsalen inguruan pentsatzeko modua da eurentzat poesia, eta kontzientzia horrekin idatzia dago Anphora baita.

Finean, egia da: greziarrentzat poetika sorkuntza osoa zen, artea bera, edo gutxienez literatura osoa. Ez uste, ordea, lirikarik aurkituko ez duzunik liburu honetan. Irundarrak leun erabiltzen ditu, beharrezkoa denean, irudi leunak. Hala ere, nagusi da poesia filosofikoa, anforaren metaforan oinarritua. Anforaren forma borobilduek eta filosofiaren hizkuntza bihurriak ematen diote batasuna liburuari.

Kode poetikoa eta filosofikoa nahasten diren lan honetan, hortaz, moralaren auzia, denboraren joana, kosmosa… denetik kabitzen da, olioa anforan legez. Aitor Espiek egin dizkion ilustrazioetan ere ageri da bilaketa etiko hori. Anforaren “zatien bila” dabil Otxoteko, anfora osoa eta betea mundu ideial batean kokatuz: “Anphoraren barrunbea zabaltzen da/ aldiro-aldiro gauza gehiago sartuta./ Eta etengabean husten ari den Anphorak/ ba al du gutxieneko barrunberik?”. Morala bada libertatearen eta zuzentasunaren azterketa egitea, Anphora baita moralaren inguruko liburua da, antzinateko poetek egiten zuten poetikaren bidetik. Gogoetak gogoeta dakarren liburu pausatu horietakoa da, eta abstrakziorako joera nahitaezkoa du.

Bestalde, eta aurretik esan dugunari arean kontra eginez, galderaz beterik dago Anphora baita. Bertan irakurleak ez ditu aurkituko segurantzak edo heldulekuak, dudak baino. Airean bezala sentituko da lerrootara hurreratzen dena, eta nahiz eta kontzeptuak astunak izan –egia, gezurra, eboluzioa, etika, poesia, zoriona, oroimena–, poemak biziak dira, gero eta biziagoak, harik eta azken zatian aforismoaren mugetara iritsi arte. Bere bibliografía osoan lez, oraingoan ere Otxotekok barre egiten die garaiko dudei, hain modernotzat dauzkagun zalantzei. Tai gabe errepikatzen den irudiarekin gogorarazten digu gizakiaren xede bakarra ahaztura izan arren maiz –sufritzeari uzteko, indibidualtasunean bakartzeko–, argi berberak jotzen duela betidanik gure anforaren ahoan, hondoa inoiz argitu ezinik.

ASTEKARIA
2010ko ekainaren 27a
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude