Irimoren magala miatzen Urretxuko Aterpetxetik abiatuta

  • Urretxuarrek hain maite duten Santa Barbarako ermitaren lehen arrastoak XVI. mendeko idatzietan daude. Hainbat birmoldaketa jasan ditu ermitak, eta duela oso gutxi, itsatsirik dituen tabernak eta inguruko aisia-guneak ere bai. Urretxuko aterpetxe berria bisitari ororen zerbitzura dago dagoeneko.

Lehen begiratuan kontrastea nabarmena da: ermita klasikoa batetik, eta berari itsatsirik dagoen taberna, landa eremuan kokaturik dagoen arren itxura hiritarra duen eraikin modernoa. Jateko lekua ez ezik, lotarako lekua ere bada egun, orain arte ez bezala, Urretxuko Aterpetxea ostalaritza zerbitzua.
    Aterpetxe berria hainbat jardueraren gune izango da: inguruko ikastetxeetako haurrek, kultur eta aisialdi taldeek, Urretxu ezagutzera datozen bisitariek, denek izango dute aterpetxeak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko aukera. Diseinua bereziki zaindu da, ingurumena errespetatuz, material ekologiko eta berriztagarriak erabiliz eta energia berriztagarrien aldeko hautua eginez. Aterpetxea ez dago herri-gunetik oso urrun, baina bai inguru ederrean, Irimoren magalean. Ekainaren 24an, urtero Santa Barbaran ospatu ohi den erromeria jendetsuan, eraikinaren distirak beste gradu bat igoko du berez bero egoten den giroa.
 

Ibilaldiak Irimoren magalean

Santa Barbarako aterpetxea hainbat ibilaldi egiteko abiapuntu ezin hobea da, eta Urretxuko zein inguruko herrietako hainbat mendigoizaleren topaleku. Ibilaldirik ezagunena eta maitatuena, Santa Barbaratik abiatu, Irimoko tontorrera igo, Trekutz edo Meakako (Antzuolako lurretan) atseden-gunera jaitsi, Irimoko “zazpi puntak” zapalduz, eta ostera aterpetxera itzultzen dena da.

Aldapatsu xamarra da Irimo mendiaren igoera, baina gailurrak esker oneko ikuspegia eskaintzen du. Biderik ohikoena nabarmena da oso. Lizarriturriko iturrian geldialdia egin ostean Irimoko azkeneko aldapari ekiten dio gogoz, 850 metroko garaieran dagoen gurutze erraldoira heldu arte. Gurutzetik gailur nagusira beste 50 metro inguruko garaiera irabaztea baino ez zaigu faltako.

Irimoko gurutzetik Goierri osoa menderatzen da, Aralar eta Aizkorriko mendiguneak barne, eta gailur nagusitik, berriz, Bizkaia; Durangaldeko mendien eite zorrotza nabarmentzen da. Irimoko “zazpi puntak” mendiaren ipar-ekialdeko gailurreria jarraituz aurkituko ditugun tontortxoak dira. Bizkor iritsiko gara Meakara, eta handik, Irimoko magalean barrena, Agerre baserriaren albotik igaroz, Santa Barbarara.

Jose Luis Ugartek idatzitako Urretxu eta Zumarragako toponimia liburuan oinarrituz, zenbait toponimia-harri kokatu dira Irimo mendiaren mendebaldeko isurialdean, eta baita zenbait ibilbide ez hain ezagun prestatu ere, auzolanean. Laster, ekialdeko isurialdearen txanda helduko da. Aitzakia bikaina, Irimoko biderik ezagunenak baztertu eta bere txokorik ezkutuenak bisitatzeko.

Bada bestelako ibilbiderik Aterpetxearen inguruetan; besteak beste, inguruko baserri ezagunenak lotzen dituena: Santa Barbaratik abiatu, Ipeñarrieta jauregi dotorearen aldamenetik igaro, eta Santa Kruz baserrian amaitzen den ibilbidea. Beste aldean daude Zabaleta, Donardegi eta Erratzu, beste ibilbide batek elkar litzakeenak. Txangozalearen irudimenak agintzen du. Santa Barbaratik herri-gunera jaitsita, ezin aipatu gabe utzi Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Azkoitia elkartzen dituen bidegorria. Urretxu eta Azkoitia artean, garai batean Urolako trenak jarraitzen zuen bidea probestuz atondu da bidegorria. 21 kilometro inguruko ibilbidea da, gorabehera handirik gabea, baina Azkoititik Urretxurako norabidean  etengabe gorantz egiten duena. Urola ibaian gora, azken batean.


Herriko kaleetan galtzerik ere bada

Mendiko txangoez gain, ez da ikustekorik falta Urretxun: Iparragirreren jaiotetxea, udaletxea, Tourseko San Martin eliza… Txango ederra osatu daiteke gune historikoan. Aipagarriak dira Urrelur mineral eta fosilen museoa eta Aikur erle museoa. Lehena kultur etxeko beheko solairuan dago, eta ehunka mineral eta fosil ditu ikusgai. Aikur erle museoa, berriz, Aterpetxe berritik gertu dago, eta tradizioa eta modernitatea uztartuz, erleen mundu liluragarriari buruz jakin beharreko guztiak azaltzen ditu, hainbat produktu eskuratzeko aukera eskaintzeaz gain. Bertan ekoiztutakoak, noski.


Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude