Izenak


2010ko ekainaren 15an

Joxe Ramon Bengoetxea (Irun, 1963) Europako gaietan adituak eraman du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Euskal Herriko unibertsitateetako errektoreek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak osatzen dute epaimahaia eta saria emateko arrazoien artean Bengoetxearen lanaren osotasuna eta Euskal Herriko kulturaren garapenari eskainitako laguntza azpimarratu dute.

 

Imanol Rayo zuzendari arbizuarrak zinemara eramango du Bernardo Atxagaren Bi anai (Erein, 1985) eleberria. Hilaren 21ean ekingo dio filma grabatzeari, Lesakan, Iturenen eta Artikutzan. Filmaren amaiera neguan grabatu zuen Rayok, Belagoako paisaia elurtuetan. Egitasmoak 1,5 milioi euroko aurrekontua du.

 
 

Donostia Hiria literatur sarien lan irabazleak Kutxa Fundazioak argitaratu izan ditu orain arte. Aurten, baina, Alberdaniak hartu du horren ardura. Xabier Artolaren Deception Island ipuina eta Mattin Irigoienen Jendeen jende antzerki lana dira argitaratu dituen aurrenekoak.

 

Maddi Oihenart abeslariak eta Juantxo Zeberio pianistak hainbat idazleren poemak kantu bihurtu dituzte Baldi diskoan (No-CD Records). Txema Garces kontrabaxua eta Pello Ramirez txelo eta soinujolea izan dituzte alboan. Bestalde, Iñaki Salvador pianista donostiarrak Lilurarik ez. Mikel Laboarekin solasean diskoa plazaratu du, Hasier Oleaga bateria-jolearekin eta Javier Mayor de la Iglesia kontrabaxuarekin.

 
 

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude