Letra txikia irakurtzen

  • “Kolesterola jaisteko ezinbestekoa”, “gantz gutxiagorekin” eta antzeko leloak behin eta berriro irakurtzen ditugu elikagaien etiketetan. Azalean ponpoxo jartzen dira mezuok, baina atzean dago benetako informazioa. Horiek nola irakurri jakiteak lagunduko digu erosketa egokia egiten.
Karroa
ErosketakChemitron Enterprises
Erosketak egiteko garaian noraezean eta itsumustuan ibili nahi ez badugu, garrantzitsua da elikagaien etiketak irakurtzea, osasunarentzat produktu aproposenak zeintzuk diren jakiteko. Iraungitze data eta pisuaren eta prezioaren arteko orekan ere arreta jarri behar da. Horretarako guztirako, funtsezkoa da etiketetako letra txikia irakurtzea.

Esaterako, produktu bakoitzaren osagarriak zein kopurutan dauzkan jakiteko balio digu etiketak. Ontziratutako jakietan bi informazio mota eskaintzen zaigu: alde batetik orokorra (produktu guztientzat ezinbestekoa), eta bestetik zehatzagoa (aukerakoa). Informazio orokorra ematen digutenean, ezaugarri funtsezkoak izan ohi dira; hala nola, balio energetikoa, proteina kopurua, karbohidratoak eta gantzak. Bigarren kasuan, erosleari elikagaiaren ezaugarri nutritiboak azaltzen dizkio: azukrea, kalorien ekarpena, zuntz kopurua, bitaminak, gatz mineralak...

Gainera, gehien pisatzen duten osagaietatik gutxien pisatzen dutenera azalduko dizkigu etiketak, goitik beherako hurrenkeran. Osagaien zerrendan arreta jartzea garrantzitsua da, baztertu nahi dugun zerbait identifikatzeko batez ere. Gomendagarria da, adibidez, gantz saturatuak edo hidrogenatuak alboratzea.
Gantz on eta txarrak

Aholkuak eman aurretik, gantz mota ezberdinak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua da, koipe mota bakoitzak bere arrisku kardiobaskularrak baitauzka.

-Palmondo eta kokotik eratorritako olio begetalek arrisku kardiobaskular altua daukate. Gure zainetan (edo hoditerietan) pixkanaka gantza pilatzen joatea ahalbidetzen dute, hortik bihotzaren osasunean sortzen dituzten arriskuak.

-Gantz saturatuek kolesterola igotzen dute eta arrisku kardiobaskularra handiagotu. Hemen animalietatik eratorritako produktuak topa ditzakegu; haragiak edo esnekiek daukaten gantza da.

-Gantz saturatu gabeek (mono edo poli insaturatuak) arestian aipatutakoek baino arrisku kardiobaskular txikiagoa daukate, eta gizakiontzat onuragarrienak dira. Bertan sartzen dugu oliba olioa, esaterako.

- Azkenik, partzialki hidrogenatutako gantzak (trans bezala ere ezagunak) dauzkagu; produktuak merkatuan luzaroago iraun dezaten, saturatu gabeko gantzak hidrogenatu eta horren ondorioz sortzen den koipe mota da. Saturatu gabeko gantza duen madalena bat eskuetan hartu, eta koipearen ondorioz eskua zikindu egingo zaigula ohartuko gara. Madalena horrek merkatuan ez du luzaroan iraungo, trans koipea duenarekin alderatuz gero. Hidrogenatua dagoen madalenan, gantza solidifikatu egiten da eta eskuak ez zaizkigu bestearekin bezala zikinduko; garbiagoa den itxura ere emango digu, baina benetako eragina guztiz bestelakoa da, ikuspuntu kardiobaskularretik ez baita osasuntsua.

Kaloriak, sodioa, karbohidratoak, azukrea

Etiketa batean agertzen diren datuen artean, kaloriak ikusiko ditugu lehenbizi. Gantz kaloria eta kaloria orokorren artean, gantzetik datozenak orokorraren herena ez gainditzea gomendagarria da. Azken finean, kontsumitzen dugun kaloria kopuruak ez du izan behar erretzen duguna baino handiagoa.

Gantz kopurua ere azaltzen zaigu. Arestian aipatutako koipeen artean oreka egokia bilatzen jakin beharko dugu, saturatu gabeei garrantzia emanez. Gantz kopuru orokorra jartzen digute lehenbizi, eta saturatutakoaren inguruko informazioa ostera. Saturatuen kopurua orokorrera inguratzen baldin bada, ez da aukera onena izango ziurrenik.

Sodioaren kopurua baxua izatea garrantzitsua da osasunarentzat. Gatzak sodio kopuru handia dauka, tentuz eta neurrian erabiltzeko osagaia dela badakigu, beraz etiketetan sodio gutxi duela jartzen duenean, horren aldeko apustua egitea komeni da.

Gure dietan kalorien %55 eta %60 karbohidratoen bitartez hartzea da gomendagarriena. Horregatik, egunero karbohidratodun zerbait jan behar da, lauzpabost anoa. Etiketaren atal hau irakurtzen badugu, kontuan izan karbohidrato orokorraren baitan azukre, zereal, zuntz, fruta eta barazkien informazioa ere eskaintzen dela.

Azukrearen inguruko datuak begiratzen hasten zarenean, konpara ezazu gramo kopurua karbohidratoen pisuarekin. Jaki horrek azukre naturala ez baldin badauka –frutak eta esnekiek badute–, gehitutakoak direla esan dezakegu, eta azukre gehituen kontsumoa mugatzen saiatu behar dugu. Zuntzaren kasuan, gutxienez gramo bateko produktuak aukeratu; eguneko 20 eta 35 gramo zuntz artean kontsumitzen saiatu.

Azken gomendioak

Elikadura egokia mantentzeko, behin eta berriz aipatzen da unean uneko produktuak kontsumitzea garrantzitsua dela. Halaber, jaten denaren artean oreka bilatu behar da. Hala, fruta eta barazkiak egunerokoan kontsumitu behar ditugu, lekak eta zerealak ere ohiko elikagai bihurtu behar dira, eta arraina haragia baino sarriago jatea aholkatzen da. Eta okela jaterakoan, haragi gorria tamainan jatea gomendagarria da, gantz saturatu eta azukre arrunta bezalaxe. Esnekiak zentzuz kontsumitu behar dira, eta gaingabetuak hartzea hobe –baina haurren kasuan ez–.

Bestalde, tentuz ibili behar dugu produktu fresko bezala saltzen digutenarekin, askotan osasuntsuagoak izan baitaitezke izoztutako produktuak. Atzerritik ekarri dizkiguten barazkiak freskoak izango bailiran hartzen ditugu, baina kontuan hartu behar da alde batetik bestera garraioan igaro dituzten egunak. Izoztutako lekak, esaterako, hobeak dira osasunarentzat, propietate guztiak bere horretan mantentzen dituztelako.

Azkenik, aipa dezagun etiketetan agertu beharko ez lukeena. Elikagaian jartzen badu gaixotasun bat prebenitzeko edo sendatzeko propietateak dituela, araudia urratzen ari da. Beraz, ez da zilegi esne kaxetan “kolesterola erregulatzeko aproposa” edo “hezurrak indartzen laguntzen du” gisako leloak idaztea. Eta produktu zehatz batek berez propietate batzuk baldin badauzka, horiek nabarmentzea ere ez da zilegi; esaterako, legez kontserbatzaile eta koloratzailerik erabili ezin den elikagaien azalean “kontserbatzaile eta koloratzaile gabe” jartzea.

Azkenak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude