Deus ez

José Luis Padrón
Concceta Probanza
Trena hartu genuen, trena egunero hartzen dugun tokian. Bilbora doan trena da gurea, eta alferrik da estazioan noiz eta nondik sartuko den galdetzea, egunero-egunero egiten baitu ordu berdinean eta trenbide berdinetik. Ordu erdi bat ona behar izaten dut begiak guztiz esnatzeko, eta haiekin ikusten dudana ulertzeko beste ordu erdi bat gehiago, baina han geunden, behar zen orduan eta behar zen tokian, hala ikusi bainuen nire bi begiekin. Fin aritzen dira orain trenak, eta gezurra da kontrakorik esatea. Ni behintzat lehen baino lasaiago noa tren-geltokira, biziki lasai, atzo bezala gaur ere, hutsik egin gabe, gure trena zoragarri puntual etorriko dela jakinda. Alfer-alferrik zen kezkatzea: ordu hartan ordu hartakoak geunden, betiko nasan, zutik, ordu hartako trena hartzera egunero bezala etorritakoak, begiak barrura bilduta, erdi lo, baina okerrik gabe Donostiatik datorren trenbideari begira. Ondorena egunero bezalako berbera izan zen. Trena hartu genuen, Donostiatik Bilbora egunero doana, trena egunero hartzen dugun tokian, bai, bai, halaxe izan zelako, trena hantxe agertu zelako, berandu gabe, betiko tokitik, betiko tokira. Bide bereko eguneroko gure bidaia zen, betiko tokira eraman eta betiko tokian utziko gintuen gure egunez eguneko bidaiaren trenean. Ahaleginik ere ez da egin behar, trenak garamatza, gure lekuan utziko gaitu gaurko egunez atzoko egunez bezala. Ez dut gehiago jakin beharrik, beti eta hutsik egin gabe hartzen gaituelako egunaren hasieran, beti eta hutsik egin gabe jartzen gaituelako gure helmugaren norabidean. Eta han ginela, trenean, bai jauna, Zumaiako geltokian parada egoki egiteko pronto, benetako pertsona batena ematen ez duena, baina benetako pertsona baten ahots polit grabagailukoak Aia-Orio aldarrikatu zuen tren barruko megafoniatik. Aia-Orio?! Gure artean... Aia-Orio?! Pentsa..! Aia-Orio?! Ezinean... Segituan harrapatu gintuen zalantzaren gauza latz askoak. Beharbada okerreko trena hartu dut... Nire artean... Konturatu gabe sartu naiz igual, abiatu baino lehen... Bihotza taupada bizian... Begirada jende multzo horretan jarria... Ni ere beldurtu naiz, biziki beldurtu... Istant bateko itobeharra eta sufrimendua, aztoramena, han nengoela, Zumaiako geltokian, trenean eserita, nirekin batera egunero-egunero datozen ezagun ezezagunak ikusi nituen batera eta bestera ezer ikusten ez duten begiekin benetan non ote geunden urduri galdezka, Zumaiako geltokian, trenaren ate bertatik ja aurreko tipoa ederki larrituta eta zutik jarria, galdezka, eta Zumaian ginen, Zumaiako geltokian sartu zen trena, halaxe seinalatzen zuen errotuluak, horixe ere ikusi nuen, eta inork ez zekien seguru benetan Orio zen edo ez. Zumaian geunden, atzean Zarautz eta gero Arroa, tartean Zumaia, bi geltoki horien artean, Bilborako norantzan, Zumaia, geltoki bera beti, tren berean beti, jende berarekin beti, ordu berean beti, lantokira bidean beti, eta inork ez zekien seguru benetan Zumaian geunden edo ez. Erantzunaren zain gelditu nintzen, aldian behin geltokiko errotuluari begiratuz... Zumaia..! Berri ona aditzeko desiratzen... Erokeri handia da, egia, baina benetan non nengoen aurkituko nenbilela, berriz ere nahasmendu hura bera... Zumaia..! Nik ere tren hura hartu nuen, ni ere besteekin eguneroko tren hura hartzetik nentorren... Nor da nire buruaren gidari..? Urruti al nago dagoeneko? Erantzunik ez... Deus ez... Behin ere ez dut erantzunik hartu, berriz joateko ordua iritsi baino lehen.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude