Zergatik hizkuntza bat edo beste

  • Hizkuntzekiko dauzkagun iritziek eta jarrerek erakusten diguten argazkia batetik. Hizkuntzen erabileraren atzean dagoen tripodea bestetik. Bi ikerlanen emaitzak ezagutu ditugu: Hizbegia 07 eta Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektua.
Gazteak
Zein aldagaik dute eragina 12-30 urte bitarteko gazteek eremu ez-formaletan duten hizkuntz erabileran? Galdera horri erantzun nahian, Soziolinguistika Klusterrak azterketa proiektua garatu du Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin batera.

Egitasmoaren helburua gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreak laburbiltzen dituen azterketa eredua sortzea izan da. Eredu orokor eta moldagarria, Euskal Herrian topa litezkeen testuinguru guztietarako baliagarria eta egunerokoan erabili ahal izateko modukoa. Haur eta gazteekin lan egiten dutenentzako tresna erabilgarria sortzea izan da euren azken helburua.

Lantalde anitza

Faktoreak identifikatu, deskribatu eta antolatzeko oinarri gisa, hausnarketa partekatua izan du proiektuak. Gaia hainbat ikuspegitatik ezagutzen duten adituek osatu dute lan taldea. Alde batetik, gazteekin eta gazteentzat lan egiten duen jendea eta gaia maila teorikoan landu dutenak bildu zituzten. Gazte komunikabideetatik, ikastoletatik, unibertsitatetik, aisialdi taldeetatik, publizitate mundutik, administrazioetatik eta euskara elkarteetatik heldutako adituak zeuden taldean. Bestalde, horiez gain, ezinbestekotzat jo zuten gazteen ikuspegia jasotzea; euren iritziak eta pertzepzioak baliatzea azterketa eredua sortzeko. Horregatik, gaiarekiko interesari, testuinguru soziolinguistikoari eta adinari dagokionez, profil guztietako gazte taldeek ere parte hartu zuten hausnarketa honetan, bakoitzak bere ikuspegia emateko. Sei gazte talderekin egin dituzte hausnarketa saioak bideratzeko tailerrak. Adituen eta gazteen hausnarketetatik ateratako aldagai zerrendak eta ondorioak batuz, faktoreen eskema eredua sortu dute.

Hamaika faktore

Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa eredua da proiektuaren emaitza. Hamaika faktore identifikatu dituzte, eta hiru mailako eskemaren arabera ordenatu eta antolatu dituzte. Faktore bakoitzak maila indibidualean, maila mikrosozialean eta maila makrosozialean duen eragina ere aztertu dute. Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten hamaika faktoreak hurrengo orrialdean daude. Faktore bakoitzaren barnean azpi-faktoreak ere bildu dituzte, faktorea bera nondik nora definitu duten hobeto uler dadin.

Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen marko orokor hau praktikan jartzea da azken helburua. Hartzaileari, haurrekin eta gazteekin lan egiten duenari, fenomeno konplexu hori modu errazean irudikatzeko parada eskaintzeaz gain, lanabes erabilgarria eskaini nahi zaio. Hau da, hainbat testuinguru eta egoera soziolinguistikotarako baliagarria izan daitekeen oinarrizko eredua sortu dute.

Soziolinguistika Klusterreko teknikari Asier Basurtok jakinarazi digunez, eredu honen aplikazio praktikoak bideratzeko zerbitzua eskaintzeko asmoa daukate. Udalei, elkarteei eta aisialdiko taldeei zuzendutako tailerrak antolatuko dituzte, kasuan kasuko egoeren azterketak eta diagnosiak egiten laguntzeko, besteak beste. Bestalde, proiektu honetan egindako lana jendarteratzeko, euskarri batzuk sortzeko asmoa ere badute, gazteekin lan egiten duen edonork informazioa eskuragarri izan dezan. Euskarri horietan ereduaren nondik norakoak, faktoreak lantzeko azalpenak eta aholku eta kasu praktikoen adibideak biltzekotan dira.

Erabilera norbanakoaren hautu?

Proiektuaren ibilbidea amaitu ondoren, ondorio orokor batzuk atera dituzte antolatzaileek. Batetik, gazteen eremu informaleko hizkuntz erabilera gizarte fenomeno konplexua dela diote. Bestetik, hausnarketa prozesuetan parte hartu duten adituak eta gazteak ohartu dira hizkuntz erabileran elkarrekin korapilatutako faktore ugarik eragiten dutela, eta faktore baten eragina non hasi eta non bukatzen den mugatzea zaila egin zaie.

Gazteek eta adituek identifikatu dituzten faktoreak, oro har, oso antzekoak direla ere gaineratu digu Asier Basurtok. Hausnarketak bateratzeko prozesuan ohartu ziren askotan hitz edota modu desberdinez azaldutako kontzeptuek jomuga bera zutela.

Gazteei dagokienez, bereziki, hiru gauza identifikatu dituzte. Batetik, gazte talde bakoitzak bizi izan duenaren arabera ulertzen duela fenomenoa. Adituei hausnarketa egiterakoan Euskal Herriko hainbat testuinguru kontuan izateko eskatu zitzaien, eta hala jardun zuten. Gazteen kasuan, aldiz, bakoitzaren testuingurua orokortua eta bakarra izango balitz bezala hitz egiteko joera sumatu zuten. Zaila egin zitzaien batzuei beste gazteen lekuan jartzea, hizkuntzaren gaia bizitzeko eta ulertzeko beste era bat duten gazteen lekuan jartzea, hain zuzen. Bestetik, faktoreak sailkatzerakoan, gazteen artean maila indibidualerako joera nagusitu dela antzeman dute. Hizkuntz erabilera hautu pertsonal gisa ulertzeko joera egon liteke horren atzean, Basurtoren ustez. Azkenik, 12 eta 30 urteko gazteek hiru harreman sare nagusi nabarmendu dituzte, hizkuntz erabilerari dagokionez. Familiak edo etxeko harremanek osatzen dute lehena. Ikasketa prozesua edo jarduera profesionalarekin lotutako harremanak daude bigarrenean. Eta hirugarrenaren barruan bikotekidea, koadrila eta bestelako lagunak bereizi beharra askotan aipatu zuten.

Behin faktoreen markoa osaturik, egitasmoa amaitutzat eman dute antolatzaileek eta ez dute momentuz emaitzen edukien inguruko azterketa edota hausnarketarik egin. Faktoreen eragin maila ezberdinen alorrean ere ez dute sakondu.

Gipuzkoarren iritziak

Proiektu horretan bildutako faktore batzuen inguruko nondik norakoak topa ditzakete agian Hizbegia 07an.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak ezagutzeko inkesta kuantitatiboa egin zuen 2007an. Berriki plazaratu dituzte Hizbegia 07 inkestaren emaitzak. Ikerlanak, 15 urtetik gorako 1.200 gipuzkoarri egindako telefono bidezko inkesta du oinarri eta inkestaren helburua euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesaren arteko bizikidetasuna nolakoa den ezagutzea izan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza pertzepzioen inkesta kuantitatiboaren interpretazioa egin du Udalekin. Euskara teknikariekin lanean (2009-2010) egitasmoaren baitan. Interpretazioa lan talde batek egin du adituen ekarpen, proposamen eta iradokizunekin osatuta. Interpretazio txostenean eurentzat alderdi positiboak eta ez hain positiboak bildu dituzte.

Alderdi baikorren artean, 15 urtetik gorako gipuzkoarren pertzepzioan euskara etorkizuneko hizkuntza dela nabarmendu dute –ikus datuak goiko koadroan–. Hau da, luzaroan bizirik iraungo duen hizkuntza izango dela, nolabait esateko. Hizkuntza erakargarriena ere euskara da datuen arabera. Bestalde, euskara da hizkuntzekiko interes mailan gorakadarik handiena izan duen hizkuntza. Bidenabar, gehienen ustez, euskarak izango du gorakadarik handiena gizartean eta baita bakoitzaren erabileran ere. Alderdi positiboen zakuan topatu dugu inkestatuen uste hau ere; %60aren ustez ingelesa da inposatu nahi den hizkuntza. Euskara inposatu nahi den hizkuntza dela pentsatzen dutenen eta gaztelania dela inposatu nahi den hizkuntza diotenen artean ez dago alde nabarmenik. Gazteenen artean, ordea, gehiago dira gaztelania inposatu nahi den hizkuntza dela pentsatzen dutenak, euskara inposatu nahi dela pentsatzen dutenen aurrean.

Euskara zailena dela diote

Alderdi ez hain positiboen artean azpimarratu dute, besteak beste, guztiek uste dutela hizkuntza praktikoena eta beharrezkoena gaztelania dela. Bestetik, gipuzkoarren iritziz, euskara da, alde nabarmenarekin, lau hizkuntzetatik ikasteko zailena dena, eta adin tarte guztientzako da euskara hizkuntza politizatuena. Eguneroko bizimoduan euskaraz komunikatu nahi eta ezina nahiko edo oso maiz sentitu dutenak %27 dira. Gainera, gazteagoetan handiagoa da sentimendu hori.

Ikerketako datuak kontuan hartuta, 15-30 urte bitarteko gazteen inguruan atera dituzten ondorio batzuk bildu ditugu. Etorkizunean belaunaldi berriak elebidun izango direla ondorioztatu dute, baina, lan taldearen pertzepzioa da belaunaldi berriak elebidun izanagatik, euskara ez dutela behar beste erabiltzen. Gazteengan eragitea estrategikoa izan litekeela uste dute datozen urteetan jakitetik egitera jauzi egiteko. Bestalde, gazte kopuru handi bat euskara gutxi, erdizka edo ez dakiena (etorkinen seme-alabak barne) izaki, horiengana gerturatzea oso-oso garrantzitsua izango dela ere ondorioztatu dute. Gazteengan eragiteko aisialdia aintzat hartzeko arloa dela aipatzen da ikerketan; gizarteak berebiziko inportantzia ematen baitio aisialdiari. Gazteengan eragiteko jarduera horiek baliatzea oso garrantzitsua dela uste dute eta horretarako lekuan lekuko eta behar bezalako diagnostikoak egin beharra azpimarratu dute.

Guk ere erreparatu diegu inkestako datuei eta argazki lausoa atera zaigu. Etorkizuneko hizkuntza erakargarriena ez da hizkuntza beharrezkoena ez eta praktikoena…

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude