"Zirkoko azken tximinoak gara"

  • Ez bazaizue elkarrizketa hau gustatzen... arbitroaren errua da.  
Miguel Angel Perez Lasa
Miguel Angel Perez Lasa arbitroaDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik akordatzen da hainbeste jende arbitroen amekin?


Errazena delako. Penagarria da jendeak bere miseriak gurekin ordaintzea. Etsigarria, XXI. mendean halako errespetu falta nabarmenak egotea. Gu ere kirolariak gara, pertsonak, eta tarteka hanka-sartzeko eskubidea izango dugu, ala?

Jokalariek zuek engainatzeko duten eskubide berbera.


Nola hartu liteke tranpa bertutetzat? Epailea engainatzen denean zergatik kritikatzen da arbitroa eta ez tranpatia? Gizartearen beste zer arlotan ikusten da hori? Zergatik ez da alderantziz gertatzen?

Galdera gehiegi gauza onerako.


Nola esan daiteke Maradonak eskuz sartu zuen gol famatu hura “Jainkoaren eskua” izan zela? Jainkoaren eskua ez, deabruaren eskua izan zen!


Jainko ustekoa, dokumentu bat ez sinatzeagatik nazioarteko epailea izateko bidea itxi zizuna.


Ez da arantza bat, bizkarrean sartuta daramadan ezpata baizik. Zorionez, hankak moztu zizkidaten arren, korrika jarraitzen dut, eta ordutik askoz gehiago gozatzen dut arbitratzen.

Ez dakit zergatik, arbitro ohiek hedabideetan banatzen duten egurra ikusita. Masokista agian?


Batzuena, tristea ez ezik, saldukeria da. Badakite zelaian zer-nola bizi diren gauzak, baina hedabidearen komenientziazko presioak irentsi, eta edozer gauza esateko gai dira polemika sortzeagatik.

Papera saldu behar dela, amigo!


Bideo-arbitrajea horrexegatik ez dutela jartzen uste dut. Ez delako komeni. Polemikarik ez balego zeri buruz hitz egingo luke jendeak? Zeri buruz idatziko litzateke? Polemikarik gabe futbolak asko galduko luke.


Eskerrak jokalari asko jainkotutako mukizuak diren.


Zelaitik kanpora egin dezatela nahi dutena baina zelaian nik agintzen dut. Masa idoloak izan litezke egunerokoan baina zelaian bat gehiago dira. Autoritatez egin behar diezu aurre, eta errespetua irabazteko beldur apur bat izan behar dizute, bestela...


Ziur zerrenda beltzak dauzkazuela!


Badakigu nor erortzen den errazki, nor den probokatzailea, nor borrokazalea, nork egiten duen salto ukondoak zabalduta... Esan dezagun elkar oso ondo ezagutzen dugula.


Epaile bat behar izate hutsa ez al da porrota?


Jokalariak zintzoak balira ez litzateke arbitrorik behar, baina ez dira eta horregatik gaude gu. Ulergaitz zaidana da sekulako boterea daukagula, eta hala ere, zirkoko azken tximinoak garela.

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude