"Jende askok barneratu du ingelesaren aldeko diskurtsoa"

  • Ikasturtea bukatzen ari da, legealdiaren amaiera ez da oso urrun, eta euskararekin lotutako aferak Mangadoren egunerokoaren parte inportante izan dira.
Maria Luisa Mangado, NaBaiko parlamentaria
"Errealismo politikoz jokatu behar da Nafarroan, urratsez urrats joan behar da. Baldin eta hurrengo hauteskundeak irabazten ez baditugu"¦".Josu Santesteban
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Legealdiari urtebete baino gutxiago gelditzen zaio. Nola baloratzen duzu hezkuntzan Parlamentuan egindako lana?
Gauza asko ikasi ditut, baina batzuetan dena komedia moduko zerbait dela iruditzen zait. Eta gure lekuan egotea, oposizioan, askotan etsigarria da. Lan handia hartzen duzu proposamenak aurkezten, handik eta hemendik gauzak egokitzen saiatzen zara, besteek ere onar ditzaten, eta behin eta berriro, gu izateagatik, kanpora. Hezkuntzarekin lotutako ehundik gora emendakin edo proposamen aurkeztu ditugu eta batere ez digute onartu, ezta oinarrizkoena ere.

Krisi ekonomikoaren ondorioz, Hezkuntzara bideratutako dirua dezente murriztu du Nafarroako Gobernuak, bereziki euskarari lotutakoa. Krisia euskararen kontra egiteko baliatzen ari da?
Bai, nahiko argi dago Nafarroako Gobernuan krisi ekonomikoa erabili dutela eta orain arte ausartu ez diren gauzak egitera ausartu direla. Euskararekin lotutako sailetan ehuneko 50eko jaitsiera eman da. Beste batzuetan, zuzenean hainbat diru-sail desagertu da. Murrizketa horiek, batez ere, irakasleen formazioan, eskoletako baliabideetan edo eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzetan gertatu da. Horrez gain, urte batetik bestera Euskarabideko aurrekontua ehuneko 25 jaitsi zen.

Euskarabideak duen arazo bakarra ez da ekonomikoa.
2008an institutu autonomoa autonomo gisa eratzea lortu zen, lau milioi euroko aurrekontuarekin. Gure ustez, aurrerapauso polita izan zen, baina orain adarjotze huts bihurtu da. Aurrekoan, guk eskatuta, Xabier Azanzak agerraldia egin zuen Parlamentuan. Harekin batera Catalán kontseilaria etorri zen. Azanza isil-isilik egon zen, ez zuen deus esan. Gaur egun Gobernua eramaten ari den bidea guztiz babesten du Euskarabideko arduradunak. Euskarabidearen asmoak baliagarriak dira, baina ez dira bete, altzaririk gabeko etxea eraiki dute.

Vascuenceren Legearen aldaketa txikia onartu zuen Parlamentuak, lau udalerri eremu mistoan sartzeko aukera. Prozesua korapilatsua izan zen, CDN gobernutik botatzea ekarri zuen eta PSN atzera eta aurrera ibili zen. Nola ikusten duzu aldaketa?
Penagarria izan da. PSNren jokabidea oso maltzurra izan da. Hasieran, Beriain sartzea proposatu zuten, eta egun batetik bestera hori kendu eta Belaskoain sartu zuten. Horrez gain, proposamenean beste aldaketa bat sartu zuten: ez zela nahikoa Parlamentuak eremu mistoaren aldaketa onartzea, udalek ere onartu beharko zutela. Horrela, Noain sartzea onartu zen, baina gero herrian ez dute ezta eztabaidatu ere, UPNk gehiengo osoa duelako.

PSN urrats berriak emateko prest ikusten al duzu?
Haiek ez dira legea aldatzearen aldekoak, komeni zaienean baino ez dute aipatzen halakorik. Haiek izan dira Euskararen Legearen sortzaileak eta horrekin ados gaude. Orain ikusi dute hainbat aldaketa gertatu dela –demografiarekin eta hirigintzarekin lotzen dituzte– eta zabaltzea onartu dute, baina horraino.
Artaxoan eta Mendigorrian argi ikusi da. Gurasoek hizkuntza eskubiderik ez dutela esan dute, hori salatzeko manifestazioa antolatu zuten, euskara askatasunez hautatzeko aukera izatea eskatuz. Guk bi herri horietako eskola publikoan euskaraz ikasteko zein eskari zegoen jakiteko mozioa aurkeztu genuen, eta hori ere ez zuten onartu.
Hauteskundeak ailegatzen direnean beste esparru bat lortu nahiko du PSNk, beharra izango dute, eta agian horretarako erabiliko dute euskara. Orduan beste aurpegia erakutsi nahiko dute, euskararekiko aurpegi atsegina.

Vascuenceren Legearekin bidea zein da, mugak mugitzea ala mugak desagerraraztea?
Errealismo politikoz jokatu behar da Nafarroan, urratsez urrats joan behar da, nahiz eta urratsak txikiak izan. Baldin eta hurrengo hauteskundeak irabazten ez baditugu…

Azken urteotan Nafarroako Gobernuaren estrategia ingelesa lehenestea izan da. Nola egiten ahal zaio kontra diskurtso horri?
Zaila da, instituzioak gogor ari direlako ingelesa saldu nahian, ingelesa euskara ikastearen aurka jarriz. Diote ingelesa hizkuntza komertziala dela, hizkuntza hori baino ez dela baliagarria... Aniztasunaren aldeko diskurtsoa zabaldu behar dugu. Planifikazio egokiarekin umetatik gai gara edozein hizkuntza ikasteko, ingelesa eta beste. Zergatik ez txinera? Auskalo hemendik gutxira txinera ez ote den izango negozioetarako hizkuntza hori!
Has gaitezen gutxienez Nafarroako hizkuntzarekin, harro egon beharko genuke dugunarekin. Lehendabizi guretatik eta gero beste hizkuntzak.

Euskaldun edo euskaltzalearentzat ideia hori nahiko argi dago. Baina nola helarazi halakorik euskal girotik urrun bizi denari, bereziki gurasoei?
Zaila da, ez dira konturatzen bata ez doala bestearen kontra, euskara eta ingelesa guztiz bateragarriak direla. Jende askok barneratu du diskurtso hori. TIL ereduaren bidez eta horren inguruko propagandarekin argi dago zein mezu zabaldu nahi duten: mundu globalizatuan hizkuntza bat nagusitu da, ingelesa. Hori dela eta, munduan barna ibiltzeko ingelesa beharko dute gure seme-alabek. Mezu hori jendeari ailegatzen zaio, dudarik gabe.
Militantea ez den jendeari ingelesaren abantailak baino ez zaizkio ailegatuko eta diskurtso horri kontra egitea zaila da. Nolabait administrazioak zentzuz jokatzea lortu behar dugu. Esate baterako, inportantea izango litzateke Euskarabideak euskararen aldeko diskurtsoa izatea, baina ez du deus egiten, kontrakoa.

Euskararen aldeko manifestazio jendetsua egin berri da Iruñean. Horrek eraginik izaten ahal du Nafarroako Gobernuaren jokamoldean?
Haiengan ez du eraginik izango, horrelakoetan itsuarena egiten dute; “pasako zaie”, pentsatzen dute. Ona izan da, batez ere, guretzako. Oso isilik ginen, horrenbeste zapalketa jasan eta ahal bezala ari zen bakoitza agoantatzen. Hemen gaudela esateko oso inportantea izan da, bai guretzako, eta Nafarroa osorako. Euskaldunon autoestima eta euskaldun sentitzearen harrotasuna berriro aldarrikatzeko balio izan du.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude