Estrategikoa dirutan neurtzen denean

Argazki Press
PRESOEN hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu zituen joan den apirilean Guardia Zibilak eta operazio hori gauzatzeko banatutako agiriaren berri izan da joan den astean. Aspaldi genekien hor kontatutakoa, baina hotzikara sortzen du hain zehaztua ikusteak. Harribitxi ugari du agiriak, baina muina esaldi honetan da: «Atxilotuak tratatzeko moduaren helburua hau izango da: adierazpenen bat lortzea, akusazio judizialak berreste aldera». Tortura eta tratu txarrak alegia. Atxilotuetako batzuei errezeta hori, besteei “tratu bikaina”. Eta operazio horretan, zehatz-mehatz bete zen agindutakoa, atxilotuek gerora jakinarazitakoaren arabera: hiru abokatuek eta Erramun Landa EHUko irakasleak ez zuten torturarik jaso eta beste seiek tratu txarrak, kolpeak eta bestelako irain ugari jaso zituzten.

Dagoeneko hasi da “bertsio ofiziala” lanean: agiri hau guardia zibil bakarraren kontua ei da. Eta bertsio absurdoen zerrenda luzea dator berehala gogora: garai bateko manifestari hegalariak –poliziek airera tirokatzean zauritzen ziren haiek– gaur egun ustezko etakidea atxilotzera doazen 10-20 guardia zibil erasotzen dituen atxilotua bilakatu da. Edo errazago, torturatua ETAko kide bilakatzen da, ETAk torturak salatzea agintzen ei dielako bere militanteei. Edo kontraerasorako bertsioa: edo atxilotuak frogatzen du torturatu dutela edo faltsua da, beraz irainetan ari da eta horrek agintarien salaketa ekarriko du.

Hala kontatuta, txiste itxura hartzen du honek guztiak, baina eguneroko ogia da oraindik euskal gizartean eta ez salbuespena, torturarekiko kritikoa den zenbait gunetatik iradokitzen den moduan. Honen guztiaren kontrastea are ikaragarriagoa da Jose Luis Ramirez Demokraziarako Epaileak (JpD) erakundeko bozeramaileak Berria-ri adierazitakoa irakurri ondoren: “Atxiloaldiaren helburua ez da atxilotuaren aitortza lortzea. Atxiloketako helburua atxilotua epailearen esku jartzea da; besteak beste, alde egin ez dezan (...) Ez dut ondo ulertzen zergatik betetzen den atxiloaldietako epe osoa”.

EUSKARAZKO HEDABIDEOK
arazo bat dugu: "Bizi garela justu-justu”. Juan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariak egindako adierazpenak dira eta bat nator berarekin. Ez da oraingoa kontua, dena den, beti egon gara molde horretan, behintzat publikoak ez garen medioak. Krisia gurean bizi ohi da, baita oparotasun garaietan ere, baina egungo krisi sasoi betean, larrialdi egoera areagotu egiten da euskal prentsan ere. Kontsumoaren beherakada eta murrizketa publikoen ondorioz, salmentak oro har gutxitu dira, bereziki publizitatea eta egunkari edo aldizkariena.

Paperezko prentsaren sektoreak mundu mailan bizi duen krisi gogorrak eraginda, gure jardueraren hausnarketa egin eta saio eta hutsegite metodologia behin eta berriz astintzera behartuta gaude. Euskal Herrian zein Chicagon gertatzen da hori eta ari garenoi dagokigu klabeetan arakatzea eta asmatzea.

Hori da gauza bat eta bestelakoa da diskurtsoetan eta paperetan esaten den estrategikoa den sektore batean zenbat inbertitzen den –gurean diruz laguntzen zaigu, zentzu karitatiboan ia–.

Milioia gora-behera, azken urteetan euskarazko hedabide ez publikoek denera 7-8 milioi inguru jaso dituzte zuzenean Eusko Jaurlaritza eta diputazioetatik gure jardunagatik. Ez dela gutxi pentsa daiteke, eta egia da; gainera funtsezkoa da gure biziraupenerako, eta herri erakundeei aitortza hori egin behar zaie. Baina horrek ezin gaitzake iparra galtzera eraman, batez ere diru publikoaz egiten den erabilera ikusita.

Benetan estrategikoa AHTren proiektua da (10.000 milioi euro Euskal Herri osoan). Edo super-sur saihesbide proiektua (425 milioi euro), Zubietako erraustegi proiektua (400 milioi euro)... BEC egiteak 420 milioi euro kostatu zuen, San Mames Berriak 175 milioi euro balioko du eta Jaurlaritzak 55 jarriko ditu... Artium museoak, berak bakarrik, 5 milioi euroko aurrekontua du, Jaurlaritzak euskarazko hedabideak laguntzeko aurten gastatuko duena gutxi gora-behera. Zerrenda gura beste luzatu dezake irakurleak, adibideak ez baitira falta azken urte luzeotan.

Horiek estrategikotzat saltzen zaizkigu eta agintariek sinesten dute hori, eskainitako diru kopuruek argi eta garbi adierazten duten moduan. Koherentzia agerikoa da. Aurten adibidez, Jaurlaritzak 10 milioi euro bideratuko ditu euskara sustapenerako. Aldea begi bistakoa da, San Mames berria laguntzeko baino bost aldiz gutxiago. Koherentzia aipatzearena irakurlearen esku utziko dut.

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude