Bordari, hitzen ibilbidea

  • Ehun urte dira Fernando Artola Sagarzazu, Bordari, Hondarribian jaio zela. Olerkigintzari, bertsolaritzari, euskarari emana, sorterritik hain hurbil zuen mugaren zatiketa gainditzeko eginahalez josita ageri zaigu haren bizitza.
Fernando Artola Sagarzazu, Bordari
Fernando Artola Sagarzazu, Bordari
Hondarribiari estuki loturiko pertsona izan zen Bordari. Hondarribiari eta euskarari, euskal kulturari. Nola idazten da herri bat bizi izan dutenen historia? Nola bildu herri baten kaleak egunez egun zeharkatu, bizi, izendatu, arnastu dituztenen uneak, egunak, lerroak? Munduko pertsona bakoitzaren biografia egitea justizia poetikoa egiteko modu ederra litzateke, ehunka eta milaka liburuk osatuko lukete Hondarribia bezalako herri baten liburutegia.

Bildu gara Fernando Artola Bordariren arrastoan, bere jaiotzetik ehun urte igaro diren honetan, eta erabateko justizia poetikoa ezinezkoa bada ere topatu ditugu beste garai batzuen oihartzunak nonahi: ugariak dira Bordarik herriko jendearengan utzitako aztarnak, margoak, poemak, eta haiek guztiek zeharbideen sarea osatzen dute, pertsona baten arnasara itzultzeko. Arrasto bakan batzuk baino ez dira lerro hauetan bildu ditugunak.

Abiatu gara alde zaharrean barrena, arrasto berri batetik bidali dugu begirada atzera: Gipuzkoa plaza eta Satarka kalea pasata behera egin eta bada Bordariri eskainitako kale bat, bere jaiotetxetik hurbil dagoena. Batzuetan pertsona baten izena kale bati ematea izan daiteke hura nahi gabe, oharkabean, ahazteko modu bat. Jendeak arraro begiratu gaitu kalearen izenari argazkiak ateratzen hastean. Kale Nagusian ere bada haren jaiotza gogora ekartzen duen plaka bat. Baina nor zen Bordari?, galdetuko diote turistek agian beren buruari.

Bertsogintza, olerkigintza… euskarari lotzen ahal zaizkion hitzak eta kultur ekintzak aurkituko dituzu franko Bordari ezizenaren arrastoan. Bere garaiari zor zaion pertsona izan zen Fernando Artola. Aita parrokiako buru izanik, elizarekin harreman estua izan zuen bizi osoan, gerra aurrean EAJn militatzeari ekin zion eta gerrarekin batera iparraldean hartu zuen babesa. Garai hartan ezagutu zuen Henriette Cornu, maitemindu eta ipar-hego, hainbat euskal herritarri gertatu moduan gerrek baldintzatu zieten bizitza.

Mapek inposatutako muga nabarmena da Hondarribian. Arma plazatik begiratu eta han bertan dago Hendaia, hurkoan. Guda batek zauri bilakatzen ahal ditu mapetako marrak, paperean baino jendearen azalean orbaintzen diren lerroak. Halaxe, Henriettek eta Fernandok urteak eman zituzten Hondarribian elkarrekin bizitzen hasi ahal izan ziren arte, Hegoaldeko gerraren ondorio lazgarriez gain naziek Iparraldea okupatua zuteneko garaia ere bizi baitzuten. San Pedro kalean jarria zuten lehen urteetan habia. Gerrak joan ziren baina ez osteak, eta puska luze batean Artolak aliatuentzat egin zuen lan klandestinitatean, EAJk orduan nazien guda-galtzeak Francorengan eragina izatea espero baitzuen. Garai hura ere pasa zen eta diktaduraren presio eta mehatxupean, Bordari ezizenarekin Fernando Artola kultur ekintzailea jaio eta bilakatu zen.

Ezizena eta izana

Fernando Artolak garaiko aldizkari eta egunkari ugarietan idatzi zituen testuak, hainbat ezizen erabiliaz. Bordari egin zen bereziki ezagun. Artikuluen bidetik literatura gero eta presenteago egongo zen haren jardunean pasa den mendeko 50eko hamarkadan.

Bordarik etengabeko lanari heldu zion, urteen segidan atal ugari izango zituena: garaiko euskal idazle esanguratsuenak ezagutu zituen, ipar-hego harremanak eta zubiak eraikitzen jardun zen beti; Hondarribian bertan idazten jarduten zirenen lotura izan zen sarri, testuak konpartituz, elkarri irakurriz eta kulturari buruz gogoeta eginez. Santa Maria atearen aldameneko gaztelu gisakoan babestu izan ziren, kasu, Klaudio Sagarzazu Satarka, Xabier Aranburu eta Rafael Artolaren hitzak, azken honen etxea izanik.

Bertsogintzan ere halatsu. Garaiko bertsolari askoren lagun izan zen, eta bertsolaritzari bultzada erabakigarria eman ziotenen artekoa. Bordariri zor zaio kartzelako modalitatearen ideia, besteak beste.

Herriak arnastu dituztenen hatsa suma daiteke nabarmen gerokoentzat utzi dituztenen testuetan, eta Bordariren kasuan ere badago zeri heldu: garaiko Hondarribiaren lekukotza jaso zuen Olaxti bilduma, hala hainbeste maite zuen Hondarribiko euskararen bidetik nola edukietatik, urte gutxian desagertzen edo behintzat lausotzen joan den arrantza munduaren eta jendearen berri eman baitzuen. Tartean utzi zituen ostera bilduta argitaratu izan diren hitzaldiak, saiakera laburrak, ipuinak… eta Henrietteren heriotzaren ostetik 1968an argitaratutako Goraintzi ere bai.

Historia liburuek herrien memoria oroitzen dute agian, baina ez pertsonena. Herri bateko kaleek ezin dituzte haien karriketan esan direnak errepikatu, ikusi direnak erkatu. Baina poesiak agian bai, Bordari bezalako pertsonen lanak lagun dezake Hondarribiko jendearen bizimodua, kezkak eta oroitzapenak behin eta berriz islatzen.

Azkenak
Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


Eguneraketa berriak daude