Inplikazioaz

Ixiar Rozas
Ixiar RozasDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Itsasoari begira geunden. Behin portu izandako portu batean. Elkarrekin solasten genuen bigarren edo hirugarren aldia izango zen. Elkarrizketa grabatuko nuela esan nion, atontzen ari ginen liburu baterako. Badakizu orain 30 urte langileen borroken erdian hementxe egon nintzela kontenedore horien artean korrika?, esan zidan Joaquìm Jordá zinegileak. Ez nekiela esan nion, portu horretantxe solasteko egin genion gonbitea kasualitate hutsa zela. Orduan bota nion galdera. Eta erantzuna honakoa: “Sartu eta atereaz”, esan zidan, horrela lortu dut aurrera egitea, nire filmak kontzesiorik gabe ekoiztea. “Sartu eta ateratzea izan da nire indarra”, horixe esan zidan. Inplikazioan eta marjinatik lan eginez, marjinazioan geratu gabe.

Portu hiriaren izenak ez du axolarik, behin portu izandakoak hiri imajinarioa osa dezaketelako. Sartu eta atereaz. Zugan sartu eta zugandik atera. Bestearengan sartu eta bestearengandik atera. Zu eta bion artean dagoen ehuna, tartea, ez da gorputz hibrido bat, ezta gorputz estralurtar bat ere. Sartu eta ateratze ekintzaren artean dagoen gune hori bezalaxe, tarte bat dago zu eta bion artean. Ukitu daitekeen haragia, ehuna, hori da zu eta bion artean dagoena. Eta hori haztamutuz gero hasten gara zu eta bion artean dagoen mundua ikusten. Beste modu batean esanda, zu eta bion artean eraiki edo deuseztatu daitekeen mundua. Gorputza haragi bezala ulertzen bada, eta ez zentzu kristauan, baizik eta haragiaren dentsitatea, haragi opakoa, itzalak ere onartzen dituena. Haragia eta gure gorputza zeharkatzen duten intentsitateak, indarrak, energia, fluxuak. Zu gabe ez naiz neure bizkarra ikusteko gai ere, eta hori aintzat hartzen ez duenak barruan dagoelako sentsazio liluragarria izango du, kanpoan badago ere.

Parte-hartzea kanpotik datorren deiaren zain dago, deialdia, aldarrikapena, hitzordua. “Etorkizuna saltzen digute”, bai, “orainean parte hartzeko aukera guztiak ezabatuz”. “Eta hor hasten da gure irribarrea, erregimenak promesten digun etorkizunaren zati bat erosi nahiko dugulako” eta besteen txaloen artean irudietan ateratzeaz pozik gaudelako, Tunick amerikarraren argazkietan Donostiako hondartza batean bezalaxe. Inplikazioa, sortzailea eta kritikoa, beste zerbait da. Inplikatua zaude gauzak afektatu egiten zaituztenean, maila kognitiboan eta baita sentsitiboan ere. Dena dela, afektuak ez dira emozioak edo sentimentalismoa. Gorputzaren ahalmenak dira. Inplikatua zaudenean, ez duzu deialdien zain egon beharrik, ez zaude iragana, etorkizuna edo oraina salgai jarriko duten zain zati bat erosteko. Ez zaude argazkian ateratzeko zure irribarrea zuritzen. Zu eta bion artean dagoena ikusten denean, bestea jada ez dago guregandik kanpo. Eta alboan duzunak ez du zertan zure berdina izan beharrik.

Itzultzaile aparta zen Jordá. Askoren artean, Bufalino eta Braudillard gazteleratu zituen. Azken honen América liburuan: “Europan, kalea boladaka bizi da soilik, une historikoetan [...]. Gainontzean jendea azkar doa, inor ez dabil kalez kale benetan –inor ez doa noraezean–”. Nora eza aukeratu duenak kanpoan dagoelako sentsazioa izan dezake. Nora ezaren ertzean, marjinean, sortzen da, ordea, desioa: hor agertzen da zu eta bion artean dagoen hori, aurretik ikusi ezin dena. Horrelakoetan Jordáren sartu eta atereaz datorkit. Nora ezean dagoenari zaila zaio irribarrea oparitzea itsaso urdineko argazkian ateratzeko.

Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Eguneraketa berriak daude