Con la oreja paretari pegatuta

  • Grabagailu ezkutuarekin esperimentua burutu dugu, hizkuntza batetik bestera nola egiten dugun jauzi aztertzeko. Fenomeno arrunta eta hedatua da munduan, izena ere badu, code switching, eta positibotzat jotzen da eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzea. Gurea bezalako hizkuntza gutxituentzat, ordea, onuragarri ala kalterako da hizkuntzen alternantzia?
Familia
Familia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Ze hotza e! / Ta haizia… / Haizia, Zarautzen… De cortar! / Ta komentau due hurrengo astean hogei gradura ailegau daitekeela! De la temperatura que tenemos ahora y la semana que viene veinte grados! / Hain denbora gutxiyan ze gorabehera egiten ditun…”. Gorabeherak solasaldi honetan erabilitako hizkuntzenak, lau pertsonen arteko jardunean, familia giroan. Izan ere, ukipen egoeran dauden hizkuntzen artean ezin da elkarreragina saihestu; gure kasuan, gaztelaniarekin Hegoaldean eta frantsesarekin Iparraldean. Elkarreragin mota desberdinak eman daitezke, baina bi hizkuntzetako pasarteak beregainak direnean –hizkuntza aldetik zuzenak, alegia–, code switching edo kode aldaketa dagoela esaten da: testuinguru jakin batean, ez dira hizkuntzen arteko mugak kontuan hartzen, baina solaskideak gai dira beste testuinguru batean euskara hutsean nahiz erdara hutsean aritzeko.

Finean, adierazkortasuna irabaztea da kode aldaketaren helburua, eskura dugun errepertorio –mintzaira, esamolde, lokuzio, espresio– ahalik eta zabalena baliatuz; baina horretarako, solaskideen artean nolabaiteko hurbiltasun harremana beharrezkoa dela azaldu digu Nekane Goikoetxea HUHEZIko irakasleak: “Kode aldaketa egiten duen hiztuna hizkuntza biak nahasi gabe aritzeko gai da, baina une jakin batean, testuinguru jakin batean, alternatu egiten ditu konfiantzazko solaskide batekin”. Esaterako, konfiantzazko traturik gabe ezohikoa izango litzateke entzutea amak alabari afalondoan kontatua: “Nos van a meter un zartako… Ze goian luzeroak jarri nahi omen dituzte. Ta segurokoa dator bihar, para llamar al fontanero”.

Goikoetxearen esanetan, ez dakigu prozesua beti kontzientea den ala ez. Txikitatik jada, haurrek 6 bat urte dituztenean eta gaitasun soziolinguistikoa garatzen hasten direnean, gizartean eskura duten bigarren hizkuntzaren formak erabiltzen hasten dira. “Beraiei berdin zaie forma horien jatorria zein den, gaztelaniaz ala euskaraz ari diren. Adierazkortasun handiagoa lortu nahi dute eta horretarako errepertorio osoa darabilte, balorazioak alde batera lagata”. Goikoetxearen ustez, momentu batzuetan alternantzia prozesu hori inkontzientea izan liteke, kontzientzia metalinguistikoa, hizkuntzaz hausnartzeko gaitasuna, alfabetatze prozesuekin lotuta baitago. “Heldu batzuen kasuan ere, antzerako zerbait gerta liteke”.
Ikuspegi psikolinguistikoa vs. soziolinguistikoa

Mundu guztian hedatua dagoen fenomeno linguistikoa da hau, ohikoa komunitate eleanitzetan, berezko ezaugarri baitu hiztun eleanitzak. Psikolinguistikoki, beraz, baliabide arrunta da. Baina eta soziolinguistikoki? Euskara hizkuntza gutxitua da, eta holako egoera batean, hiztunak ez badio hizkuntza minorizatuari eusten, arriskua egon daiteke kode aldaketak azkenean hizkuntza higatzeko. Hala dio Goikoetxeak: “Gure kasuan aztertu beharko litzateke zein lotura duen hizkuntzaren bizi-indarrarekin. Hau da, zein elebidun tipologiak egiten duen kode aldaketa hori eta zeintzuk erabiltzen duten gaztelania makulu bezala, euskarazko gaitasun falta estaltzeko”.

Arreta jarri ondorengo bi kasuetan. Batetik, ama-alabak, sukaldean hitz aspertuan: “Ze arrain ekarri duzu? / Pues tres doraditas… que estaban… Raziyukoak o esan zun, baina zuek ez duzue bana jango… / Ez, hori osoa jateko… / Igual da, ya iremos comiendo poco a poco”. Bestetik, ile-apaintzailearekin izandako elkarrizketa: “Eseri hemen. Ilea garbia daukazu / Bai, kirola egitetik nator eta dutxatu berri naiz / Pues entonces te haré un solo lavado suave, vale? (…) Etorri hona, eseri. Ahora vendrá alguien a cortarte el pelo”. Lehenengo kasuan, euskara menderatzen dute hizlariek, eta etxeko intimitatean lizentzia batzuk hartu dituzte. Bigarrenean, bi hizkuntzak nahastu ditu bezeroarekin konfiantzarik ez duen ile-apaintzaileak. Hainbatetan, badirudi gabeziak, utzikeriak, konplexuek, harrokeriak, kolegeoak… bultzatu gaitzakeela erdarara, eta joera ezkorra izan daiteke, baldin eta testuinguru jakinetarako euskara gutxietsi eta erdara gailentzen badugu.

Hizkuntzen arteko elkarreraginaz ikerketak egin direla zehaztu digu HUHEZIko irakasleak: orokorrak (Esnaola, 1999; Etxabe, 1999; Sarrionandia, 1992), gazte-hizkeren inguruan (Amonarriz, 2008; Anaut, 2010; Muñoa, 2002; Goikoetxea, 2007) edota Erroibarreko hizkuntzen arteko ukipenez (Ibarra, 2006). Azken finean, hizkuntza batetik besterako saltoa fenomeno orokorra izan arren, Goikoetxeak argi du: gurea bezalako egoera diglosikoetan, ezin dugu begi bistatik galdu alderdi soziolinguistikoa, motz geratzen baita psikolinguistikoa.
'In fraganti' harrapatuak
Testu nagusiko nahiz koadro honetako adibideetan agerikoa denez, Gipuzkoan egin dugu esperimentua, eta gaztelaniarekin nahasten da euskara, baina frantsesarekin gauza bera gertatzen da Ipar Euskal Herrian:

Lagunak niri:

– Calla, calla. Atzo berriz beheko bizilaguna, qué agobio. Gaueko beatzi terditan iritsi nintzen etxera ta piiiiiii, tinbrea. Es que orain ez, baina udan no me puedo poner ni en pelotas, beti deika! Ta gainera esaten dit que oye todo, paretak que son muy finas ta entzuten dula noiz esnatzen naizen ta noiz oheratzen naizen! Ba nik ez dut ezer entzuten, parece que está con la oreja paretari pegatuta, con el vaso!

Jangelan:

– Zer da, de verduras, tortilla?
– Piperrak eta patata.

– Pier Paulek 58 urte? Ez dirudi hainbeste…
– Nere amak esaten du “hain guapoa…”
– Hombre…
– Tiene algo…
– Sí tiene…
– Nere amak dio ondo abesten duelako gustatzen zaiola.

Aita, ama eta bi alaba:

[Pasapalabra telebista saioaz]:
– Atso horrek euskera jakitia…
– No sé cuántos idiomas habla la tía...
– Ta klaseak ematen ditu de lengua, de inglés, eta de latín edo… Periodikuan jartzen du, que habla ez dakit zenbat idioma.
– Eta zenbat urte ditu?
– Hogeita bost.

– Hor bada elurra, mecaguen…
– Hori ez da normala…
– Bartzelonan, Luisakin a ver hitzeiten deten baina… eso no creo yo que sea normal allí, elurte hoiek eta… Menos mal que tiene buena calefacción, porque si no la Luisa… Menos mal.
– Gizendu egin beharko du, azkar-azkar.

Alabak amari:

– Arrollamiento en el tren, menuda espera. Pasaia ta Herrera artean bere buruaz beste egin zun mutil batek asteartean, bueno bere buruaz beste dira comentarios de la gente.

ASTEKARIA
2010ko ekainaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Karmelo Landa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2024an Euskal Herrian estreinatutako 900 filmetatik bi baino ez dira euskaraz izan

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude