Benetako dei efektua

Gorka Moreno Marquez
Gorka Moreno MarquezIñigo Azkona
Azken hilabete hauetan gutxiago entzuten diren arren, bere garaian etorkinen etorrera eta dei efektuen inguruko eztabaidek bere momentua izan zuten komunikabideen zein iritzi publikoaren baitan. Atzerritartasunari buruzko legeak aldatu edota ez-ohiko erregularizazioak eman direnean, asko izan dira hauen bidez migrazio irregularraren sustapena emango zela defendatu dutenak. Datuei erreparatuta, inoiz baino atzerritar erregular gehiago dago Estatuan eta atzerritarren kopurua hazi baldin bada azken urte hauetan, igoera hau ez da izan lege aldaketa eman baino lehenagoko fluxuak baino handiagoak. Gizarte-politikak eta zerbitzuek dei efektua sorrarazten dutela entzun ohi dugu ere sarritan. Honen arabera, gizarte-estaldurek atzerritarren etorrera bultza dezakete, hauen bidez lanik egin gabe ondo bizi ahal izateko. Kasu honetan ere, usteak ustel. Bestela, nola ulertu Euskal Erkidego Autonomoan (EAE) Estatuko atzerritarren ehuneko baxuenetarikoa ematea, gizarte-politiken garapena handienetarikoa denean? Are gehiago, kontuan izanik Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta –lehengo Oinarrizko Errenta– etorkin irregularrek ere jaso dezaketela, behin urtebetez erroldatuta egon ondoren. Zein da ba orduan, benetako dei efektua Amerikako Estatu Batuen atzetik Espainiako Estatua izateko etorkin atzerritar gehien jaso dituen lurraldea azken urteetan? Erantzuna argia da: fluxu hauek azaltzeko dei efektua, lan-merkatua da. Zehazki, lan-merkatuak dituen beharrak eta honetan bertakoek betetzen ez dituzten lanpostuak asetzeko beharrak.

Honen bidez, bai, ulertu ahal izango dugu, EAEn atzerritarren ehunekoa 6,4koa izatea eta Valentzian, aldiz, ehunekoa 17,3. Atzerritarrek betetzen dituzten “lan-hutsune” nagusiak, nekazaritzan, eraikuntzan, eta turismo eta ostalaritzan kokatzen dira. Egia da Ibarrako piperren edota Gernikako babarrunen zaporea ezin hobea dela, baina nekazaritzak gurean duen garrantzi ekonomikoa zein laborala oso mugatua da. Araban akaso gehiago, patata eta mahatsa tarteko, horregatik hain zuzen ere lurralde historiko honetan atzerritarren kopurua ehuneko 8,8koa da. Era berean, gurean etxebizitzak egin diren arren, oraindik Marina d’Or eta horrelakorik ez dugu, eta Guggenheim dugun arren, oraindik gure Benidorm falta dugu. Halaber, bere egitura ekonomikoa dela-eta, Euskadi ez da batere erakargarria etorkin atzerritarrentzat, edo ez gutxienez Estatuko beste zona batzuk bezala.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude