Hurbiltasuna erritmo biziagoarekin

  • Etxe ::Heldu eskutik

    Baga Biga

    iraupena ::36´08´´

    prezioa ::11€

Berrizko musikari gazteak beste pauso bat eman du, taldeagoa bihurtu du proiektua, eta pop-rockaren eremuan lanean jarraitzen badu ere, abestietan gitarrek eta erritmoak indarra hartzen dihardute. Bertako musika du Etxek gustuko eta konposizioetan antzematen da. Horra hor, Gari eta Rafa Ruedaren ahots tinbreak, Eñaut Elorrietaren melodia hauskorrak baita Eskixuren folk kutsuko rocka ere. Baina Green Day-en punk-popa eta hard-rockaren distira ere badago, Andoni gitarra jotzaile berriaren ahaleginari esker. Hitzetan hurbilekoa dugu Etxe eta sentimendu eta gertaeren gainekoak dira idatzitakoak. Horien artean, nabarmentzekoak dira galdutako anaiari eskainitako Bakarrik sentitzen naiz hunkigarria, Anje Duhalderekin batera abestutako Lurralde bakarra eta Laboaren omenezkoa.

www.myspace.com/etxemusika
Etxe
Oso euskal musika zalea naiz eta horrek eragina du nire kantetan

Lan hau rockeroagoa da. Abestiei bestelako gorpuzkera eman nahi zenien edo talde izaera gehiago nabarmentzea?


Hori da bilatzen nuena. Aurreko diskoko kantak zuzenean jotzean “lasaiegiak” zirela nabaritzen nuen. Orduan erabaki nuen hurrengo diskoa rockeroagoa izango zela. Gainera, Andoni gitarra jotzaile berriarekin gitarrek garrantzia handiagoa hartu dute eta eragina izan du kantak lantzerakoan.

Abesteko eran eta melodiatan 90eko hamarkadako hainbat musikari gogora ekartzen dizkidazu. Ados zaude?


Guztiz ados. Zatoz nirekin ateratzerakoan askotan konparatu ninduten Garirekin, eta hori plazer handia da. Anaia nagusien eraginez beraien belaunaldiko musika asko entzun dut, eta 90eko hamarkadako musika presente dut: Hertzainak, Zarama, Doctor Deseo… Oso euskal musika zalea naiz eta horrek eragina du nire kantuetan.

Lurralde bakarra. Nahiz eta askok pentsatu, ez da oso ohikoa halako letrak irakurtzea; ezta ere Anje Duhaldek beste batzuen diskoetan parte hartzea…


Zuzena izan nahi nuen kanta egiterakoan. Diskoa prestatzen hasi aurretik pentsatuta neukan Iparraldeari “omenaldi” bat egitea eta hitza idaztean, ederra izango zela Anjerekin abestea. Berari komentatu eta kanta entzun gabe baiezkoa eman zidan. Plazer handia izan da niretzat.

Zer behar da “zure bihotzaren konkistatzaile” izateko?


Maitasunari dagokionez aspalditik nago ni konkistatuta, baina zaleek askotan konkistatzen naute. Nire kantuekin identifikatuta sentitzen direnek, kontzertuetan abesten ikusten ditudanek eta nire musikarekin gozatzen dutenek konkistatzen naute.

“Gauetako heroiak aterako dira amets harrapatzaileen antzera”. Zure kantetan, gazte eta rockzaleen topikoa apurtuz, gauari buruzko erreferentzia gutxi dago…


Egia da eta ez dakit zein den arrazoia. Dena dela, ez dut ezkutatzen oso gau eta parranda zalea naizela.

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude