“Lotsati”-ren ankea berreskuratu da

  • Maiteari jaten ematearren, hanka ebakitzeko prest zegoela zioen Gurutz Sarasola Lotsati poeta itsasondoarrak olerki batean. 1936an hil zenetik, bere obra oharkabean pasa da, eta heriotzaren ondoren urte luzetako isiltasunak jarraitu dio. Orain, jaio zenetik 95 urte igaro direnean, liburu bat argitaratuko du Alvaro Rabellik Sarasolaren bizitzaz eta obraz, eta familiak bere jaioterrian omendu du.
Lotsati Gurutz Sarasola
36ko Gerraren aurreko euskal poeten artean ezkutuan egon da Gurutz Sarasola Lotsatiren izena urte askoan. Gazte hil zen, bere buruaz beste eginda, eta familiak, errepresio frankistaren beldur, idatzi zituen poemetako asko erre zituen.
Ez eskelarik, ezta heriotza tragikoari buruzko albisterik ere. Lotsati poetaren suizidioa 1936ko agerkarietatik kanpo geratu zen. 20 urte eskas besterik ez zituela, bere burua trenbidera bota zuen. Olerki liburu bat argitaratzeke, haren obraren zati bat egunkarietan ezagutzera emana zuen ordurako. Gero eta sona handiagoa lortzen ari zen Gurutz Sarasola, Lotsati ezizenaren atzean ezkutatzen zen idazlea. Bat-bateko heriotzari isiltasunak jarraitu zion, ordea. Ia gaurdaino iraun duen isiltasuna.

Poetaren ibilbidea eta heriotza zalantzaz beterik dago, bere obra ez delako osotasunean ezagutzen. Alvaro Rabelli literatura ikertzailea da, eta udazken partean poetaren inguruko liburu biografikoa plazaratuko du, Ilunpetik argira (Itsasondoko Udala) izenburupean. “Orain baliagarria izan daitekeen idazle bat berreskuratu da”, dioenez.

Abertzaletasuna sehaskatik

1936ko martxoan egin zuen Gurutz Sarasolak bere buruaz beste, 36ko Gerra piztu baino hilabete batzuk lehenago. Estatu kolpearekin batera, Lotsatiren urrats gehienak ezabatu egin ziren, Sarasolatar sendiak bere lan guztiak sutan erre baitzituen.
Itsasondoko arbel meategi enpresa baten jabe zen Sarasola sendia. Mundu osoan saltzen zen Itsasondon ustiatutako produktua. 36ko Gerra hasi zenean, aberastasun horiek guztiak babesteko premian zegoen familia. Horregatik, abertzaletasunarekin zerikusia izan zezakeen edozein zantzu ezabatu zuten, Lotsatiren olerkiak horien artean. Testu horietan askotan erakusten zuen idazleak Euskal Herriarekiko eta euskararekiko zuen atxikimendua. El Dia egunkarian argitaratutako Jetxi Sabiñ lurrera olerkiaren ahapaldia horren adibide da.

“¡Ai...! ¡Sabiñ! ¡Sabiñ!
¡Ai! Berriz sortuko baziñake...
¡Sortuko baziñake berriz!
Aberriari ondo etorriko litzayoke
Sortuko baziñake berriz”.

Gerra hasierako giro mikaztuan, poesia lan guztiak erretzea erabaki zuten Sarasolatarrek, Gurutzen liburutegi pertsonalarekin batera. Lotsatiren obra desagerrarazi egin zuten, baina familiaren iragan abertzalea ezabaezina zen.

Jose Manuel Sarasola, Gurutzen aita, Itsasondoko alkate izan zen 1931 eta 1936 urteen artean. Agintaritzara iritsi bezain laster, Jose Manuel buru zuen udal gobernuak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen Euskal Herriarentzat estreinakoz. Horregatik, olerkiak sutan erre izanagatik ere, gudarosteko errepresioa eta isunak jasan behar izan zituzten.

Maitasunean, dramatiko

Abertzaletasunari kantatu zion Lotsatik, baina gai horren inguruan garaiko olerkigintzari ez zion ezer berririk eskaini. Maitasuna hizpide hartzen zuenean, orduan bai, jarrera berria eman zion euskal literaturari. “Lizardik edo Lauaxetak maitasun kontuak dramatismoz jorratzen zituzten, baina nolabait itxura egiten zuten. Lotsatik ez, berak zioena sentitu egiten zuen” dio Alvaro Rabellik. Barne mina ateratzeko idazten zuen, eta bere adierazpena benetakoa zela iruditzen zaio Ilunpetik argira liburuaren egileari.

Amodioarekiko ezintasuna gero eta nabarmenagoa zen haren idatzietan. Sei hilabetetan argitaratu zituen bere lanetan –egun ezagutzen ditugun bakarrak–, garapena nabaritu daiteke. Gero eta abailduago agertzen zen poeta itsasondoarra, depresioak jota, antza. Bere buruaz beste egin aurreko egunetan ere hala sentitzen omen zen Lotsati. El Dia egunkarian plazaratu zuen azken olerkian –Ankea ebakiko nuke– ezintasun hori nabaria da:

“Basamortuan
Arkituko baziñake,
Gosez ill bearrean,
Janik gabe,
Ta ni zure aldamenean
Egongo banintzake...
Aizkorea artuko nuke,
Ankea ebakiko nuke...
Eta jana emango nizuke.
¡Orrela biziko baziñake
Asko poztuko nintzake!”

Heriotza dramatikoa justifikatzeko, ezamodioa eta maitearen galera askotan errepikatutako arrazoiak dira. Hipotesi hori erabat bazertu gabe, Rabellik ez du uste maitasuna suizidioaren atzean dagoenik. “Mina zuelako idazten bazuen ere, gehiago idazteak areago sumintzen bazuen ere, bere barnean minen bat zuela garbi ikusten da”. Literatura ikertzaileak, halere, garbi ikusten du Lotsatik idazten zuena sentitu egiten zuela, eta horretarako bere heriotza hartzen du argudiotzat.

25 testutako garapena

Idatzi gutxi argitaratu zituen, baina molde ezberdinak landu zituen olerki eskas horietan. Koldo Izagirrek proposatutako ideia da honakoa, Rabellik bere egin duena: eduki aldetik, baikortasunetik ezkortasunera igaro zen, ironiatik pasata. “Gorabehera handiko pertsona zela ikus dezakegu alde horretatik” dio Rabellik. Idazkera aldetik bestalde, euskara garbizalea, sabinista zerabilen hasieran, eta hizkera herrikoiarekin amaitu zuen. Bertso kopuru gutxiagoko olerkiak idatzi zituen azken aldian, adierazpenak hitz gutxiagorekin eta zehatzago eginez. Sei hilabetetan halako bilakaera eman izana, hori da literatura ikertzaileari deigarri egin zaion puntuetako bat.

25 olerki, Lotsatiren beste lanik ez da ezagutzen. Bilakaera hori beraz, argitaratu zituen testuetan ikus daiteke soilik. Olerki batetik bestera aldaketa ikus daiteke, eta horregatik ere berezia da bere ibilbidea.

Aitzol bizilagun eta sustatzailea

Itsasondoarra jaiotzez, 1929an donostiartu zen familia guztiarekin. Plaza del Centenarioko etxebizitzan Jose Ariztimuño Aitzol idazlearen bizilagunak izan ziren, eta harreman estua lortu zuten. Alvaro Rabellik azpimarratzen duenez, “hurbiltasun hau gakoa izan liteke, gerora Gurutz gazteak literaturan egin zituen urratsak azaltzeko”. Literatura ikertzailearen ustez, zalantzak zalantza, Aitzolek garrantzi handia izan zuen Lotsatiren olerkiak argitaratzeko. Une hartan euskal literaturan pisu handia zeukan Ariztimuño idazle eta euskaltzale tolosarrak. Gainera, El Dia egunkariko zuzendaria zen, Lotsati bertan testuak argitaratzen hasi zenean.

Idazle apala zen, xumea eta oraindik sona handirik ez zuena. Pixkanaka izena hartzen ari zen halere, eta horren adibide egunkarietan laster argitaratu behar zuen liburuaren iragarkiak agertu izana. Idazle handien itzalean zegoen dena den, beste asko bezala. “Garai hartako idazle handiak askotan eurak bakarrik aritzen zirela esan ohi da gaur egun, ez zegoela atzeko sare antzeko bat. Baina ez da horrela, Lotsatirena bezalako adibide asko baitaude”, Rabelliren hitzetan.

Gaztea zen Lotsati hil zenean, idazle hasiberria. Gogotsu eta ekimentsu ziharduen lan horretan, eta “idaztea oso serio hartzen zuen”. Baina ibilbidearen hasieran topatu zuen helmuga, uste baino lehen. Rabellik dioen bezala, heriotza poetiko horren ondoren egundaino iritsi zaigun “heroi erdi erromantiko bat” sortu da.
Ahanzturatik ihes egiten
Lotsatik jendartera saltoa orain gutxi egin baldin badu ere, 1990eko hamarkadan berpiztu zen poeta itsasondoarraren inguruko arreta. Artikulu bakan batzuk atera ziren bere obra eta bizitzaren inguruan, baina benetako loraldia 2004an etorri zen, Alvaro Rabelli literatura ikertzailearen ustez. Urte hartan Xabier Mendigurenek Arbelaren gainean (Elkar) liburua plazaratu zuen, olerkaria aipatuz. Liburuak oihartzun dezente lortu, eta berarekin Lotsatiren izena zabaldu zen. Hala ere, Sarasola sendia ez zen sobera gustura geratu idazle beasaindarraren lanarekin, “errealitatetik kanpo zegoen istorioa kontatu zuen. Karikatura bat egin zuten Gurutzen inguruan” dio Gurutz Olaskoagak, poetaren ilobak. Iñaki Segurolak Ostiela! aldizkarian plazaratutako beste artikulu batek ere ez zuen Sarasolatarrenean begirune handirik jaso. Horregatik besteak beste, Sarasolatarrak idazleari buruzko ikerketa egiteko eskatu zioten Alvaro Rabelliri. “Lan horiengatik agian geratu zitzaigun subkontzientean egia kontatzeko beharra” dio Olaskoagak. Eta enkargu horren fruitu izango da udazken partean argitaratuko den Ilunpetik argira liburu biografikoa.

Poetaren inguruan sortu den interes horrek familia harritu du, eta horregatik haren figura berreskuratzeko ekimenekin bat egin du. Hala, pasa den maiatzaren 2an, Lotsati jaio zeneko 95. urteurrena aitzakia hartuta, plaka bi jarri zituzten hilerrian eta idazlearen jaiotetxean. Urte luzetako ahanzturaren ondoren, poeta pixkanaka argitara irteten hasi da.

Azkenak
Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilak 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuak iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketak etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude