Aldakuntza

  • Edu Zelaieta ::Aldaira urdinak

    Alberdania

    orrialdeak ::100

    prezioa ::13.50€

2004ko Mugaldekoak poemategitik hona aldaketa sumatzen da Edu Zelaietaren tonuan –gogoetatsua–, ereduetan –klasikoagoa– eta mezuan –intimoagoa da Aldaira urdinak–, baina orduko liburu hari buruz esan genuen lez oraingoan ere esan dezakegu gasteiztarrak poemetan emeki barneratzen duela irakurlea, itsutu barik, berdatu barik.

Orduan lez oraingoan ere, aldarria eta oihumina erabili beharrean, Zelaietak solasaldi xamur bihurtzen ditu bere betiko obsesioak: aberria, muga, banaketa, amodioa, migrazioak… eta denen gaindi, aldaira berriak, aldantzak, mudantzak.

Idazleak dio dagoeneko ez dela toki berean bizi, bere sorleku den Gasteizko Alde Zaharretik hiriaren kanpoaldeko Salburua auzo berrira egin berria dutela aldaira: “Baina mudantza hori ez dut mudantza bakarra. Ari naiz gaztarotik gauzarik behinenak biltzen. Ari naiz dudak eta beldurrak esperantzarekin nahasten, iragana geroarekin uztartzen”. Heldutasunaren eta atzera begirakoen poemategi honetan edertasunean eta umorean pausatzen da idazlea, emeki, bizitza deskribatzerakoan. Atzekoz aurrera poema, esate baterako, erritmoduna, bisuala, hunkigarria da. Eta ustekabeko satiraz bukatzen da, oraindik sakonago eroanez, kontraesanarekin, irakurlea: “Eta bizitzak lardaskatuta nauka une horretan, lurraren magalean jaio./ Atzekoz aurrera, ehorzteko gastu ergelik gabe”.

Beste poema askok, ostera, berriak Zelaietaren diskurtsoan, ez naute asebete. Inbentario likidoak ataleko gehienak –hala nola Libanoko istorioa– ez dira efektiboak, narrazio erdi-magikoaren mugan dabiltza, inora iristeke.

Aipatutako bilaketa horri esker, egiari zor, Marmoken kontua da denbora eta halakoak aurkitu ditugu; poema handinahiak eta era berean arinak, errealismo kritikodunak, hitzen azpian zer edo zer gordetzen dutenak.

Itxuraz ezdeusa den elea pisua irabaziz eta ekintza poetiko bihurtuz doa pitinka. Menturaz poesiaren azpiko korronteen eta isiltasunaren –elipsiaren– beraren lanketan sakontzea falta zaio, isiltasun horietatik sor daitezen beste hitz batzuk, eta beste isiltasun batzuk, eta beste hitz batzuk… Falta zaio, zentzu horretan, tenple apur bat gehiago, bere kontakizun txikietatik abiatuz zerbait sublimeagoa lortu ahal izateko. Asmatu duen orduan gozatu egin dugu, baina Edu Zelaietari, uneka, materiala agortu egin zaio Aldaira urdinak honetan.

Azkenak
Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestazio deialdia zabaldu du apirilak 6rako.

Manifestazioa Baionan Apirilaren 6an goizeko 11:30tan izango da. Plataformak euskaldunon "eskubideen alde" eta "auziperatuekiko elkartasunean" luzatu du deialdia. 


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketak etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude