Intereconomiaren garaia aurreikusi zuen pelikula

  • Hegoaldeko euskaldunok: Lurreko Telebista Digitalarekin ugaldu diren eskuin muturreko kateek ez al dituzte esnatzen zuen instintu ilunenak? Lasai, ez zarete bakarrak. Ezta aurrenekoak ere. Filmotekan begiratu eta 1995eko pelikula batekin egin dugu topo. Protagonistek, telebistako hizlari ultra-kontserbadoreez nazkaturik, zerbait egitea erabaki zuten.
Last Supper
Last Supper filmearen kartela
Eskuma mediatikoaren presioari buruz pentsatzeko aukera eskaintzen du, gaur egun ere, The last supper (Azken afaria) lanak. Stacy Title-ek zuzendu zuen, eta oro har B mailako produktua da: buxet eskasa, sakontasun handirik ez, batzuetan antzezlanaren tankera hartzen du pantaila handirako pentsatutako produkzioarena beharrean –antzerkilariei errespetu guztiarekin, noski–. Baina telebistaren kalitate labela hondora doan honetan, ez da beharrezkoa zeluloidearen harribitxi bat erabiltzea konparazioetarako.

Bost lagun biltzen dira ostiralero etxe batean, denak unibertsitatean ikasiak, aurrerakoiak, gazteak. Politikaz, gizarteaz, ekonomiaz aritzen dira eta denak ernegatzen ditu berdin telebistan ikusten duten Norman Arbuthnot aurkezleak (Ron Perlmanek jokatzen du rola). Haren esaldi bakarra adituta ulertzen da zergatik: “Neu naiz aurrenekoa onartzen herrialde hau indioei kendu geniela. Baina, edozein modutara, zer ari ziren egiten beraiek? Arkuekin geziak jaurti eta maskorrak txanpon modura erabili”. Intereconomiako edo Veo Televisioneko tertulien mailakoa da arrazoia. Baina, yankee hauek beti aurretik, hamabost urte lehenago esana da. Efektua, ordea, ez da oso diferentea. Orain zure salako lasaian sutzen zaituen ateraldiak sukaldeko goxoan haserretuko ditu filmeko protagonistak. Luke (Courtney B. Vance) batez ere. Hasiko da esaten kontserbadoreak ez daudela geldirik, eta beraiek aldiz, ezkertiar, liberal, progre baina hizketan besterik ez direla aritzen.

Ekintzarako abagunea handik gutxira izango dute. Pete-ek (Ron Eldard) auto-istripua izango du eta gizon batek lagunduko dio ibilgailua etxeraino eramaten. Afaltzera gonbidatuko dute. Zack da: Golkoko Gerrako beteranoa, arrazista, juduen aurkakoa, nazismoaren defendatzailea. “Adolf Hitlerrek bai asmatu zuela” eta “Holokaustoa ezin da frogatu” esaka hasiko da. Material horrekin, ezin afari lasairik izan. Eztabaidak tenperatura hartuko du eta Zackek labana jarriko dio eztarrian lagunetako bati. Tentsioa. Urduritasuna. Marc-ek (Jonathan Penner) aiztoa sartuko dio bizkarretik gonbidatuari, eta seko geratuko da. Orduan hasiko da jokoa: bost lagunek etxeko baratzean lurperatuko dute gorpua, eta gainean tomateak landatuko.

Gero, jende gehiago hasiko dira mahaira gonbidatzen. Hitz egiten utziko diete eta, pareta ukitzerainoko eskuindarrak direla erakutsi dutenean, pozoitu egingo dituzte. Hori egiteko arrazoia, sinplea, Lukek formulatzen du: “Txarra al da norbait hiltzea, heriotza horrek mundua leku hobe bihurtzen badu?”.

Biolentzia politikoa, masa hedabideak eta zinismoa

Tomatez gorritzen joango da etxeko baratzea: apaiz homofoboa, anti-ekologista, anti-abortista, liburu zentsuratzailea, denak landareen ongarri. Azkenean Norman Arbuthnot telebistako izarra afaltzera gonbidatzea lortuko dute. Eta hor sortuko dira kontraesanak: pantailan esandakoagatik etxeko kideen anatema zen gizona, uste baino aurrerakoiagoa da afaria sudur-aurrean duela. Haren erretorika atzerakoia ez da soldata on baten truke egindako lana besterik. Sinesten ez dituen arrazoiak emateagatik, zinikoa da; baina ez kontserbadore fededuna. Hala ere, ordura arteko ohiturari jarraituz, hil egin nahiko du Lukek, eta eztabaida piztuko da bost lagunen artean. Horretaz baliaturik, eta berarekin egin nahi dutenaz jabetuta, Arbuthnotek pozoia botako du afaltiarren kopatan.

Pelikulak, bere arinean, bizpahiru ideia interesgarri eskain diezazkioke neo-kontserbadoreen miztoak dantzan ikusteaz nazka eginda dagoen tele-ikusleari. Hasteko, protagonistekin identifikatuta sentituko da: orain LTDarekin pairatzen dugun telebista eredua kable bidezko sistemarekin hedatu zen AEBetan aspaldi. Bigarren planoan, honako irakurketa egiteko parada ere ematen du filmak: eskala txikiko biolentzia politikoak ez daukala zereginik masa hedabideen aurrean. Baratzeko gorpuak bezainbeste ugaritzen dira bost lagunen arteko kontraesanak eta gainera, etsaietan etsaiena, egunero ezkerrari mailuka ari den Norman Arbuthnot, audientziengatik ari da borrokan, ez ideia batzuengatik. Puntu horretara iritsita, filmeko protagonistek norabidea galduko dute. Etsaia ezin du pertsona bakarrak sinbolizatu eta arazo “erreala” azalduko da: askoz okerragoa dela hedabideen merkatua –aurkari ikusezin, objektibizatu, sistemiko hori– benetan ideia erreakzionarioak dituen edozein pertsona baino.

Ez da lezio txarra salaraino zaborra tonaka iristen zaigun garaiotan. Intereconomiarekin haserretzea alferrikakoa da. Are alferrikakoagoa kate horretako aurkezleren bati lepoa bihurritu nahi izatea. Zer egin, Lenin? Filmak ez du erantzunik horretarako. Sistemaren garaipena kontatzera mugatzen da. Baina gutxienez balio du arerioa pertsona atsegin eta aurrerakoia izan daitekeela deskubritzeko. Kate ultraeskuindarrak bezain arriskutsu izan baitaitezke ustez pluralagoak diren zenbait hedabide, baita publikoak badira ere.

Azkenak
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Eguneraketa berriak daude