Babesa eta arnasa hartzea

Iruñeko manifestazioa balore handikoa da Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleentzat. Euskaldunok minoria gara, are gehiago euskaraz bizi garenok, baina populazioaren zati oso handi baten laguntza eta sostengua dugu. Ez da nahiko, zalantzarik gabe, prozesu linguistikoen garapenak hizkuntzaren erabilerari lotutako beste erabateko sostengu eta bilakaera behar baitu. Ez da nahiko, baina bai ezinbestekoa, masa sozial handi hori gabe Nafarroan euskarak nekez lor baitezake igeri egin ahal izateko behar duen ura.

Alberto Catalan Hezkuntza Sailburuak Foru Legebiltzarrean bota berri duen “Gu gehiago gara” mesprezugarriarekin laburbiltzen da UPNk, PSNk eta CDNk babesten duten hizkuntza politika murriztailea. Eta gehiengoa dugunez, ez dizuegu utziko euskaldun bizi ahal izateko aukera garatzen, ez du merezi; horixe da finean esaten digutena. Batzuek gorrototik, besteek mespretxutik eta modernotxoenek euskararen behar eza eta diruaren aitzakiarekin; hau da, bakarrik dago dirua itxurakeria egiteko eta legea bere murritzenean betetzeko.

Inork ez luke ulertuko osasunaren eremuan eskubide desberdintasunik egotea, esaterako, Nafarroako iparraldekoak oro har hegoaldekoak baino argalagoak direlako. Inork ez luke ulertuko eremu batekoek dietak eta analisiak egiteko aukera doan izatea, eta besteek ordaindu behar izatea. Nafarroan hori egiten da bertako hizkuntza batekin, batzuek badituzte legezko eskubideak –garapenarena beste kontu bat da– eta besteek ez.

Etorkizuneko errezetetan ez da mirakulu handirik, baina asmatu egin beharko da horietan. Euskaldunen hiztun komunitateak euskaraz bizitzeko gogoa erakusten jarraitu beharko du. Bada gogorik,eta horren datu ugari daude, baina baita neke sintoma batzuk ere. Eremu politikoan ere behar da bultzadarik, lehen lehenik diru murrizketak eteteko, eta ondoren Euskararen Legea aldatzeko. Eta bada, halaber, arnasa hartzea ahalbideratzen duten larunbatekoaren gisako mobilizazioen beharra.
                                                                                                                                                                                                                                  
Hernaniarren batzuk badira gure erredakzioan eta galdetu diet nola doan beren herrian hasi berri den zaborren atez ateko bilketa. Oro har ongi, hasiera guztietan diren arazo txikiak izan direla, baina jendea pentsa baino samurrago ari dela moldatzen diote.

Hilabete batzuk beharko dira bederen emaitza egonkorrak ikusteko, baina ez da zalantzarik begi askoren arreta erakarriko dutela. Ia 20.000 laguneko herri batean birziklatze emaitza onak lortuz gero, atez atekoa Gipuzkoa osoan egin litekeela erakutsiko litzateke.  Debagoienan zorrotz ari dira egiten jarraipena, hurrengo froga han izan liteke.

Usurbilgo emaitza ikusgarriei jarraiki, Oiartzun eta Hernanik ekin diote orain atez atekoaren ibilbidearekin. Denak ematen du aditzera zaborren kudeaketan hau dela etorkizun hurbil eta ertaineko apustu jasangarriena. Atez atekoa, birziklatzeko sistemarik eraginkorrena dela erakutsi da orain arte. Horregatik bakarrik mereziko luke itxarotea eta Zubietako erraustegi proiektua sei urtez atzeratzea.

Zaborrari dagokionez, helburua ez da zaborra elektrizitate bihurtzea, ahalik eta gutxiena sortzea baizik eta sortzen dena ahalik eta gehien birziklatzea. Ondoren dator zabortegia, errausketa edo gasifikazioaren eztabaida.
                                                                                                                                                
Zapaterokada iragarri da jada, espero bezala, baina ondoren ere denak nahasian jarraitzen du. Bitxia da, joan den astean burtsak eta inbertsoreak pozarren ziren Europar Batasunak krisiari elkarrekin aurre egiteko erakutsitako jarrerarekin. Denen artean 500.000 milioi euro jarriko dituzte merkatuetan konfiantza barreiatzeko –eta 250.000 gehiago Nazioarteko Diru Funtsak–, hau da, larri dabiltzan estatuek –gehienak– beren zorra ordainduko dutela bermatzeko.

Baina merkatuak ez dira fio, badakite EBk ez duela diru hori itsulapikoan gordeta. Ez, diru hori jarri egin behar da eta horretarako ere, beharko balitz, gerrikoa estutu beharko litzateke. Kapitalismoaren inoizko krisirik latzenetik ateratzeko, gerrikoa estutzearena hasi besterik ez da egin.

Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude