Munduko Kopa: Hegoafrikak 1, FIFAk 3

  • Datorren ekainaren 11n hasi eta uztailaren 11raino Hegoafrikan burutuko da Joko Olinpikoekin batera munduko kirol ospakizun nagusia dena, Munduko Futbol Kopa. Uztailaren 12an hegoafrikarrak aurkituko dira etekinen zati txiki batekin eta arazo askoz gehiagorekin.

FIFA izanen da irabazle Hegoafrikako Munduko Futbol Kopan, eta galtzaileak herritar hegoafrikarrak. Galtzaile ez deus irabaziko ez dutelako, hilabete horretan mundu osoan 27.000 milioi ikustaldi izango dituzten partiduen inguruan sortutako diruaren zati bat Hego Afrikan geratuko baita. Baina bai galtzaile irabazien puskarik handiena atzerrira joango delako, FIFA erakundeak erabakita dauzkan esku eta sakeletara, eta ordainetan urrutiko interesen arabera eraikitako azpiegitura ugariren arazoak kudeatzea geratuko zaiolako.

Egoitza Pretoria hirian daukan Institute for Security of Studies (ISS) honako goiburua erakusten du webgunean: “Ezagutzak askatzen du Afrika”. Gerra krimenez eta Afrikako beste hainbat arazoz egin dituen ikerketen aldamenean, ISSk apirilean plazaratu zuen Hego Afrikan jokatuko den Munduko Kopari buruzko dossier aberatsa: Player and Referee: Conflicting Interests and the 2010 FIFA World Cup (Jokalari eta epaile, interes gatazkak FIFAren 2010eko Munduko Kopan).

PDF formatuan eskuragai den 248 orrialdeko txosten monografikoa ikerketan berezitutako kazetariek osatu dute eta sarrerako laburpena Colette Schulz Herzenberg zuzendariak idatzi du.

Schulz Herzenbergek mega-event izendatzen ditu Munduko Kopa bezalakoak, mega-gertakizunak edo mega-ikuskizunak. Mundu mailan eragina dutenak, ikusleei bezala publizitateari eta eragin ekonomikoari dagokionez.

Mega-gertakizunok fenomeno ekonomikoak dira eta antolakizuna beren gain hartzen dituzten herrialdeek horietatik hazkunde ekonomikoa eta hirigintza mailako hobekuntzak espero dituztelako sartzen dira saltsan, epe laburrean turismoa gehitu, azpiegiturak hobetu eta lanpostuak ugarituko dituztelakoan. Hegoafrikako Turismo ministerioak kalkulatu du munduko kopa dela eta 2010ean bertaratuko diren turistek –330.000 eta 450.00 artean izan daitezke– utziko dituztela 15.600 milioi rand, ia 1.600 milioi euro.

Gisa honetako antolakizunen aldekoek nabarmentzen dute nazio antolatzailearen irudia hobetzen dutela munduan, naziotasuna sendotzen dutela eta, kasu zehatz honetan, Afro-pesimismoa gainditzen lagunduko duela. Aldiz, kritikoek auzitan jartzen dituzte ospakizunetarako eraikitzen diren azpiegituren etorkizuneko bideragarritasuna eta salatzen dute bertako agintariek  inbertsioen lehentasunak atzerritarren menpe makurtzen dituztela.

Hegoafrikan azken urteotan Munduko Kopa dela-eta 9.000 milioi rand gastatu ditu gobernuak errepideak hobetu, Gautrain tren lasterra  eraiki, aireportuak egokitu eta autobus sistema zaharberritzen. Ia beste hainbeste xahutu du bost estadio berri eraikitzen eta beste bost goitik behera egokitzen. Horiek osatuko dute ondoko urteetarako Hegoafrikari utzi herentzia.

FIFA, jokatzaile eta erreferi

Kirol eta ikuskizun mailako gertakizunok agintarien eta indar ekonomikoen artean ustelkeria zabaltzeko aukera handiak sortzen dituzte, hiru faktorerengatik.

Hasteko dago azpiegituretan, komunikazioan, segurtasunean, organizazioan, boluntarioen mobilizazioan eta beste egin beharreko inbertsioen neurri itzelezkoa. Dirutza eskerga hauek gobernu zentralaz gain eskualde mailako aginteek eta udalek pagatu behar dituzte. Kontratuen kosteak neurtu eta alderatzen erraza ez denez, diruak mugitu behar dituztenek ustelkeriarako arriskua eskueran daukate.

Bigarrenik, dirutza handiok oso epe laburretan erabaki eta gastatu behar dira, FIFAren egutegiak errukirik ez duelako, eskupeko eta gisa guztietako eroskeriak ugarituz.

Hirugarrenik, horrelako kirol antolakuntzetako inbertsioen zati handiena eraikuntzarako da eta ISS erakundeak nabarmentzen du eraikuntzan ustelkeria oso zabalduta dagoela. “Munduan ustelduena dagoen ekonomia atala eraikuntzarena eta herrilanena dela argitu du Transparency International erakundeak Eroskeriaren Ordaintzaileen 2002ko Aurkibidean”. Bribe Payers Index 2002 ikerlanaren arabera azpiegituretan dagoen ustelkeriak urtean 3.200 milioi dolar mugitzen du.

Ustelkeria ugaritzeko arriskua are handiagoa da gastuen katean era askotako agenteak daudelako sartuta. Enpresei dagokienez, eraikuntzako korporazio handiek eskuratzen dituzte kontratuak, horiek martxan jartzea azpikontrata nagusien esku uzten dute, eta hauek azpi-azpikontratekin lotzen dituzte. Erabakitzaileen aldetik, Hegoafrikako gobernuaren ministerioak daude, horiekin batera Batzorde Antolatzailea, barnean gobernua, enpresak eta sindikatuak dituena, hiri nagusiek ere zeresan handia dute, azpibatzordeek, eta beste.

Hego Afrikan denborarekin azal daitezkeen eskandaluen aurrekaritzat, ISSko zuzendariak  gogora dakar 2006ko Munduko Kopan gertatutako bat, Municheko Allianz Stadiumari dagokiona. TSV 1860 München ekipoaren presidente Karl-Heinz Wildsmoser 2004an auziperatu zuten iruzurra, ustelkeria eta zergak ostea leporatuta, estadioaren eraikuntzan 2,8 milioi euro bereganatu zituelakoan. Lau urte eta erdiko espetxe zigorra jaso zuen.

Baina eraikuntza eta herrilanekin lotutako edozein negoziok ustelkeriarako omen daukan joeraz gain, ISSren ikerlanak bereziki nabarmendu du FIFA erakundearen gardentasunik eza eta ustelkeria frogatua. Dossierraren laugarren atala Andrew Jennings kazetari ingelesak idatzi du, 2006an Foul! The Secret World of FIFA: Bribes, Vote-Rigging and Ticket Scandals (FIFAren historia ezkutua: eroskeriak, boto iruzurrak eta  sarreren eskandaluak).

Jenningsen atalak izenburutzat darama How FIFA corruption empowers global capital (Nola FIFAren ustelkeriak laguntzen dion mundu mailako kapitalari). Horren arabera FIFA antolatuta dago buruzagitzan dauzkan kargudunak aberasteko eta horiek aginteak betirakotzeko moduan.

Gardentasunik ezagatik eta kanpoko kontrol faltagatik, mugarik gabe lantzen ditu FIFAk nepotismoa eta lagunenganako faboritismoa. Aldi berean, hain indartsua delarik, neurriz gaineko indarra dauka berak antolatutako kirol gertakizunak etxean hartzen dituzten herrialdeetako agintarien gainean. Ez da harritzekoa horrelakoak plazaratzen dituen Andrew Jenningsek FIFArekin zerikusia duen edozertan sarrera debekaturik edukitzea.

Hegoafrikako Munduko Kopatik herritarroi oroimenean dozena bat gol mirarizko eta bizpahiru jokaldi harrigarri geratuko zaizkigu. Argiak eta lilura itzalitakoan, hegoafrikarrei estadioak luzaz ordaindu beharra.

Informazio gehiago:

- Artikuluaren iturri nagusia den dossierra PDF formatuan
- Foul!, FIFAren historia ezkutua Andrew Jennings-ek idatzia ingelesez
- Liburu bera gaztelaniaz
- FIFA ingelesezko Wikipedian
- Hego Afrikako mundu koparen gune ofiziala
- Durbaneko Moses Mabhida estadioa
- Langile Sozialisten Alderdiaren kritika mundu kopari
- Hegoafrikako militanteak mundu kopa kritikatzen Amy Goodman-en Democracy-Now irratsaioan

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Desmond Tutu apartheidaren kontrako sinboloa hil da

Hegoafrikan segregazio arrazistaren kontra borrokatu zuen Desmond Tutu artzapezpikua 90 urterekin hil da Lurmuturreko Hirian. Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1984an, apartheida ezabatzeko egindako lanagatik. Hegoafrikako Gobernuak astebeteko dolu ofiziala iragarri du eta mundu... [+]


2021-11-30 | ARGIA
Omicron aldaera identifikatu duen medikua: “Sintomak ezberdinak baina arinak dira”

Omicron aldaeraz Hego Afrikako agintariak ohartarazi zituen Angelique Coetzee medikuak dio sintomak "ezohikoak baina arinak" direla. Neke handia da deskribatu duen sintoma, eta gaixo horiek ez dute usaimenik ez dastamenik galdu.

 


PODCAST #68 | N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta... [+]


N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta... [+]


‘Mac’ Maharaj
"Askatasuna ez da zapalduarentzat bakarrik, zapaltzailearentzat ere bada"
“Hasieratik ikusi nuen Mac arazo txiki bat izango zela guretzat kartzelan. Gogorra zen, zaindariei erantzun egiten zien, azkarregia zen, beti punta atera behar, argumentatiboegia, ez zizun puntu batean ere etsiko nahiz eta eztabaida aspalditik irabazia izan. Bere onerako,... [+]

Noiz hasi ginen “pentsatzen”?

Hegoafrikako Ekialdeko Lurmuturrean hezurrez egindako gezi punta bat aurkitu zuten 60ko hamarkadan, baina oraintsu jakin da tresnaren datazioaren emaitza: piezak 60.000 urte dauzka.


2020-05-12 | ARGIA
OMEk ohartarazi du HIESarekin lotura duten heriotzak biderkatu egin daitezkela pandemiak iraun bitartean

Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


Mediku brigada berria bidali du Kubak Hegoafrikara

216 osasun-langile kubatarrez osatutako brigada heldu da igandean Hegoafrikara, herrialdeak koronabirusarekin laguntzeko eskatu eta gero. Afrikara bidalitako laugarren brigada kubatarra da Hegoafrikakoa.


Hiru asterako itxiko dute Hegoafrika ere

Ezinbestekoak diren lanbideak izan ezik, gainontzeko guztiak uztiko ditu bertan behera Hegoafrikak. Militarrak eta poliziak izango dira itxialdia betetzen dela ziurtatzeko arduradunak.


Eguneraketa berriak daude