Eskola zaharreko errezeta, preskribitu ez duten gaitzentzat

  • J.A.N. ::Y el kaos es la partitura en la que está escrita la realidad.

    JAN / DDT

    iraupena ::13´27´´

    prezioa ::10€


2011ko urriaren 05ean
Alonsotegin (Bizkaia) entseatzen duen talde honek urte asko darama kontzertuak egiten eta jendeari pentsarazten hardcore kontzientziatuan murgilduta. Honako lan hau Bilboko DDTrekin batera argitaratu dute eta taldekideek hobeen ezagutzen duten estiloko bederatzi kanta aurkituko dituzue. Gaztelaniaz abestuta, funtsean eskola zaharreko hardcorea, abiadura azkarrekoa, egiten dute, tarteka emo edo post-hardcorearen ñabardurak zein erdibideko erritmoak ere batzen badituzte ere. Minutu eta erdira heltzen ez diren kantuak dira, ondo pentsatutako amorruz josiak eta berorri Jodida Actitud Normal izena eman zion HHH taldeak bezala harira doaz, bihurgunerik gabe. Tartean, gainera, Euskal Herrian hain maitatua den Spermbirds talde alemaniarra eta Sub-Pop diskoetxeko ardi beltz Seaweed bertsioneatu dituzte.

www.myspace.com/jodidaactitudnormal
Tito
Europako hardcore irekia aldarrikatu dugu beti, AEBetako hardcore uniformearen aldean

Dagoeneko taldeak 16 urte bete ditu. Nola bizi duzue hori?


Gure asmoa ez da inori ezer erakustea, ezta helburu zehatz batzuk betetzea. Baina elkarrekin ondo pasatzen dugun lau lagun gara eta, jakina, denboraren kabuz teknikoki eta hitzak idazten apur bat hobetu dugu. Bitxia zera da: gure sasoian zegoen jende gehiena dagoeneko ez dagoela kontzertuak antolatzen, ez da kontzertuetara joaten... Ikusle asko gazteak dira, bere sasoian hardcorea bizi izan ez zutenak, eta horientzat jotzea erronka da. Aspertuko bagina, utziko genuke, baina oraindik badugu zer esan.

Hitzei garrantzia handia ematen diezue…


Bai, ahalegintzen gara hitz gutxitan gauzak azaltzen: esaldi gutxi, neurri batean metaforikoak direnak eta ohiko hitzetaz aldentzen direnak. Buruhauste handirik gabe, baina pentsarazi dezatela.


“Sistema hilzorian dago neurrigabeko handinahiaren ondorioz”.


Bai. Kapitalismoak, handinahiaren muturrean, bere burua jateari ekin dio; baina berriro berpizten ari da. Gizarteak ezin izan du edo ez du nahi izan egoera hori baliatu kapitalismoa suntsitzeko, eta ez da inoiz honako hau baino aukera hoberik izan. Klase ertaina porrot egin duen irabazlea bihurtu da.

“Men egitea” da gure akats handiena?


Hezkuntzarekin zuzenki lotuta dago. Guztiok gara inkonformistak, baina benetan zerbait esan behar dugun unean isilik gelditzen gara. Gakoa da gauzei sustraietatik heltzea.


Diskoan Spermbirds eta Seaweed taldeen bertsioak egin dituzue. Zergatik horiek?


Seaweed aspaldi ezagutu genuen, ia kasualitatez. Grungearen baitan sortu zen arren, indarra eta melodia batzeko modu berezia zuen eta asko gustatu zaigu beti. Bide batez, norbaiti ezagutarazi nahiko genioke. Eta Spermbirds da Europan izan den hardcore talde berezienetako bat. Europako hardcore irekia aldarrikatu dugu beti, AEBetako hardcore uniformearen aldean.

ASTEKARIA
2010ko maiatzaren 09a
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Eguneraketa berriak daude