I Kaixo, gazte burges, materialista nire buruaren ispilu klasista agur iraultza gorriak! Kopla hauek dira kontzientzietako, lehen mundu deitzen dugun honetako lurrikarei jarriak. |
II Dena da mobila, dena portatila, sareen sarea, gurpilen gurpila... Zorabiatuta nago! Ordulariaren orratzei iheska gaur beste bat entzun dut hala galdezka: nire itzala non dago? |
III Bi urtez behin-edo aldatuz langintza, herria, maitea ta etxeko giltza, bidaiari eternoak! Haizeak nondik jo ibili ohi gara, zentratu ezinik, hona eta hara... nomada postmodernoak. |
IV Hil ziren ezkontza ta lan egonkorra orain dena da hain arina, hauskorra. Hori nahi genuen. Ala? Baina, hala ere, ez nuen uste nik Horren estua ta garestia zenik askatasun pertsonala. |
V Aste hontan daukat seigarren mudantza: traste, kaja, margo eta mamu dantza! Ai, gure belaunaldiko jator itxurako ziber-euskaldunak! Jaio bezain pronto ikasi dugunak ezer ez dela betiko. |
VI Bateko fiantza, besteko abala, etxejabearen hileko jornala... Hori abilidadea! Monopoli(o) hontan galtzaileak gara inmobiliaren negozioa da gure mobilidadea! |
VII Beraz, hau da gure etxetxo berria hau gure taberna, hau gure herria eta berriro hastera! Atea ireki, paretak pintatu, –fitxa bat irentsi ta hogei kontatu– bizitzera jolastera! |
VIII Hustu tiraderak, bete furgoneta hustu armairua, bete sei maleta... hustuaz bete beharra! nahiz eta amaitu umore txartuta indarberritzen naiz imajinatuta Oteizaren irrifarra! |
IX Mahaia zokora, ohea leihora goiko gauzak behera ta behekoak gora ahalik eta azkarren! Nahiz ez den aldatzen barneko itxura, bihotzaren forma ta arkitektura muebleak aldatu arren. |
X Nola Alizia mundu magikoan usain arrotzeko sala klasikoan ez naiz eroso sentitzen... etxe bila zortzi asteren ondoren nahikoa lan badut erotu baino lehen nire burua aurkitzen. |
XI Non daukat ezkerra? Non daukat eskuina? Burges txikiaren patrikako mina al dut nik ere barnean? Psikologo batek esaten dit ezetz etzateko eta egiteko amets aberatson dibanean. (ordaintzen diodanean). |
|
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]