Oiloen kakara

La Sexta kateko dokumentala: Human Journey. Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin. Gizakia munduan barrena nola zabaldu omen zen azaltzen ari dira, eta Siberiako etnia baten inguruko erreportajea egin dute horretarako. Ikerlariek eta adituek ingelesez egiten dute, eta azpitituluetan esandakoa gaztelaniaz eman dute. Etnia jakin horren mintzoa entzuten denean, azpitituluetan “hablan en su idioma” jartzen du, besterik gabe. Eta, honatx ustekabea, inguruan aztarrika dabiltzan oiloen hotsa entzuten denean, “las gallinas cacarean” agertzen da telebistaren azpiko aldean. Benetan, ez da txantxa.

Xelebrea kontua. Ondorio bat edo beste ateratzen saiatu naiz.

a) Siberiako nomada horien hizkuntzak, ziur asko, izena izanen du, munduko hizkuntza gehien-gehienek hala baitute. Dokumentala azpititulatu zuenari, ordea, bestela espero edo nahi genuen arren, ez zitzaion garrantzi handiko kontua irudituko, ez baitzuen horren berririk eman, eta “su idioma” triste samar batekin aurkeztu zigun.

b) Oiloen jardunak, berriz, eta hori ere espero genuenaren kontra, uste baino garrantzi handiagoa zuen azpitituluen arduradunaren ustez. Izan ere, oiloak zertan ari ziren nabarmendu eta irudien gainean idaztea erabaki baitzuen. Oiloak kakara egiten ari ziren, eta, nonbait, dokumentalaren harirako garrantzitsua behar zuen horrek. Lastima ez zigula oiloen jarduna itzuli.

c) Komunikazioari dagokionez, kategoria ezberdinak agertu zitzaizkigun: alde batetik hizkuntzak: ingelesa eta gaztelania, biak ere goren mailan. Bestetik “su idioma” delako hori, izen jakinik gabea, eta itzultzeko lanik merezi ez zuena. Eta azkenik oiloen kakara edo garranga. Zalantzak, hiruen arteko distantziaren eta kokapenaren inguruan sortu zitzaizkidan. Azpitituluak jarri zituen horren begietan, zein da Siberiako herritar horien hizkuntzatik hurbilen dagoena? Ingelesa eta gaztelania, edo oiloen kakara? Izan ere, eta hizkuntza aniztasuna eta hiztunen eskubideak indartzen ari diren balioak direla pentsatu nahi dugun arren, gauzak oso bestelakoak direla ematen du batzuetan.

Oiloen hizkuntza-eskubideen inguruko hausnarketarik ez dut inoiz egin, eta ez dakit zer esan. Agian gailu elektronikoetako hizkuntza-aukeretan oiloaren kakara, astoaren arrantza eta zakurraren zaunka ere erantsi beharko dira. Baina garbi dagoena da badela garaia nagusi ez diren hizkuntzen eta herrien izatea errespetu eta estimu handixeagoz tratatzeko.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude