Nazioa eta klasea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aldez aurretik, aitortu behar dut orriotako irakurleokin zorretan nagoela aurreko idatzian egindako hutsegite batengatik. Alegia, memoria historikoaren inguruan gure agintariek sarri adierazten duten zurikeria eta axolagabekeria agerian utzi nahi nuen, Donostiako kale batek Yague jenerala frankistaren izena zeramala salatuz. Bada, urteek bista kamustu didatelako edo nire zelatze gogoak traizio egin zidalako, kontua da Etxague jartzen zuen tokian Yague irakurri nuela. “Bakoitzari berea hori gizalegea!”. Barkamena Donostiako Udalari. Beste kontu bat da zergatik XIX. mendeko argentinar militarrari eskaini dioten kale hori. Dena den, oraindik bere horretan jarraitzen du Topo Gigio izengoitiz ezaguna zen Jose Elosegi alkate frankistaren etorbideak. Norbaitek jakingo du zergatik.

Aberri Eguna joan berri zaigu eta Maiatzeko Lehenaren bezperetan gaude. “Mundu guztiko herri eta langileak, elkar gaitezen!” aldarriaren bitartez Lenin eta Trotskiren garaiko Komiterak kapitalismo inperialistaren aukako fronte anitza gauzatu nahi izan zuen. Harez geroztik, kontrako iritziak nagusitu dira munduan zehar.

Nazio askapena abiapuntu, batzuentzat, berau ezin omen da uztartu klasearen internazionalismoarekin. Froga: komunismoak inperialismo berri bat sortu zuen hizkuntza gutxituak suntsituz eta nazio asko zapalduz. Hots: abertzaleok elkar gaitezen!

Internazionalismoa abiapuntu, besteentzat, berau ezin omen da uztartu abertzaletasunarekin. Froga: berekoikerian oinarritzen da eta burgesiari bide ematen dio langileria zatikatzeko. Hego Irlandak independentzia lortu zuen baina eskuin elizkoia nagusitu zen. Jugoslavia ohiko abertzaletasunak garbiketa etnikoak burutu zituen, eta Europa osoko eskuin muturreko gorakada abertzalekerian oinarritzen da. Hots: izan gaitezen internazionalista aratzak!

Gezur guztiek dute bere egia puntta. Proletarioen internazionalismoaren izenean Varsoviako Itunak beren menpekoei “burujabetasun baldintzatua” inposatu zien, zinezko internazionalistari min eginez. Baina, zenbait nazio zanpatuak askatzerakoan beste nazioei egiten dietenak kakazten du abertzaletasuna –kroaziarrek Krajinako serbiarrei, eta hauen erkideek bosniarrei, adibidez–.

Edo, urtetan pobre izandako herriek ongizate apurrak lortu ondoren zein erraz ahazten duten –dugun– duela gutxi arte beren –gure– herritar askok deserriko bidea hartzen zutela, eta egun, esker txarrez etorkinei eskubide bera ukatzen dietela –diegula–. Horrek bidea egiten dio arrazakeriari edo xenofobiari.

Alabaina, nire ustez, zailtasunak zailtasun, inoiz baino beharrezkoagoa dugu internazionalismoa eta burujabetza uztartzea. Izan ere, kapitalismo basatiak gobernaturiko munduan bizi gara, hiru krisi elkarlotuen barnean (ekonomikoa, ingurumenarena eta elikadurarena), jendarme orokontrolatzailearen mehatxupean, herri eta nazio gehienen burujabetza murriztuz edota ezabatuz batere lotsarik gabe, gizadia horrela amildegiaren ertzean jarriz. Gaur egun nekez planteatu daiteke burujabetasun nazionala, produkzio bitartekoen, diruaren jabetzaren izaerarekiko eta ingurumenarekiko harremanak argitu gabe, eta planetaren gainontzeko lur eta herriekin elkartasuna landu gabe. Hots, elkartasuna ezinbesteko da!

Nola egin? Bat: nazio eta klase bezala autodeterminatzeko eskubidearen bitartez zapaldu guztiak elkartuz. Bi: asmo ederren handi ondoan sortzen diren arrain kondar-jale guztiak saihestuz.

Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


Eguneraketa berriak daude