Irla izan, zebra izanda

Anari: Irla izan (Bidehuts, 2009); Zebra (Metak, 2005)

José Luis Padrónek gaztigatu zidan Bakardadea izan artikulua irakurtzean. Idazlearen ttakun hotsek nire baitakoa herren nuela oroitarazi zidan. Anarirengana bide egin behar nuela gogorarazi zidan. Musikaria nigana etorri gabe, bideak eta denborak bat egiten duten unea ediren behar nuela, Anari deskubritu behar nuela hots. Ezaguna nuen musikaria. Behinola, lana dela medio, entzuna ere, bere ahotsa telefonoz entzuna diot. Ez dut behin ere izan parez pare, ez kontzertuan entzun ere. Plazaratu zenerako musikan barrena nire bidaia-bizkar-zorroa mukuru beteta neukan. Musikarekiko irrikaren zakuan beti dugu lekuño bat, ordea.

Anari eta Pettiren CDa zen apalategian neukan bakarra. Anari eta Habiak CDetako piezaren bat edo beste uhinetatik neureganatuak nituen. Neureganatuak baino, doi-doi jasoak. Dendara egin nuen bide. Xabi agurtu nuen. Zine eta musika obretara hurbiltzen laguntzen nau Xabik. Hurbildu eta zerbitzatu. Anariren diskografia begiratu genuen, bere obra, hots. Hura lotsa! “Artisten lanei gor egiten –erosteari gor– segitzen ote dugu/dut?” pentsatu nuen. Artisten obrak eraikin lan arruntak bailiran agertzen ote dira nire bidean?

Anariren obran atzekoz aurrera sartzea erabaki nuen: Irla izan eta Zebra bizkarraratu nituen. Haren azken obraren ertzaz ertz ibili naiz harrezkero. Haren icebergaren tontorrean nabil orain. Besoa eskaini dit eta eskua hartu diot. Haren doinuen zirimolan mozkortu naiz, ez nau ito alabaina. Arraina bihurtu nau bere aireen zirimolak. Bideak eta denborak bat egin duten unean, itolarrian nagoela, irla bat eskaini dit: “...behin lo nengoela, begiak ireki zizkidan eta itsaso lehor bat ikusi zidan, eta begietan arrain bat idoro zuen”. Zeini jaten eman, hura hazi. Hasperen luzez, denbora geldituz, beti sentitu dut edonon naizela. Anariren amildegiaren ertzean nabil, haren galderak atzetik bultzaka ditudala. Bere irlan zebra bihurtu nau. Irlan aingura bota dut: “...oroimena da urperatzen nauen beruna, ametsa gorantz naraman zama astuna, aingura hegoduna”. Bere irlan sustraiak bota dituen naufragoa naiz. Desertuan. (H)egoak eta Txori beltzak agurtzen dituen zebra naiz ni ere. Ateak ireki eta Harresiak bota nahi dituen zebra.

Hara, zebra ezezik, zozoa naiz. Testu(aren) (h)onetarako ostutako hitzak bereak zirela oraintsu arte ezagutu gabe nintzen-eta. Zebra zozoa naiz.

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude