"Bizitza bakoitza behin gertatu zen istripu baten emaitza da"

  • PAUL AUSTER::Ikusezin

    Alberdania

    Orrialdeak ::288 orrialde

    Prezioa ::18€

Ikusezin
IkusezinPaul Auster
Behin, Paul Austerrek ateraldi bat egin zuen basoan barna. Bertan, kasualitateetan eta ustekabeko gertaeretan ezkutatzen den zeinu-sistema misteriotsu bat topatu zuen. Denborarekin, hura bilakatu zen, mundua islatzeko baliatuko zuen hizkuntza. Badira barrea eragiten dizuten kasualitateak baina, era berean, badira heriotza eragiten dizutenak. Zoriaren hizkuntzak, giza-hauskortasuna esan nahi du gure ohiko hizkeran, eta elementu horren indarrak, bere obrak darion esentziaren osagai garrantzitsuenetako bat osatzen du.

Kaleratu duen azken eleberriak badu horretaz eta beste hainbatez. Egia esateko, azken lanekin erkatuz –gure idazlearen irudimen jarioa agortzen hasia zelaren seinale ziruditenak–, City of Glass (1985) edota Oracle Night (2003) lanetako Paul Auster baten arrastoak berreskuratu eta, askoren ustez, gainditu egin ditu. Alberdaniaren eskutik argitaratua eta Oskar Aranaren itzulpen lanari esker, Ikusezin izenburuaz euskaratua heldu zaigu, beste behin, errealitatea eta fikzioaren mugak lausotzen dituen, “matrix” austeriarraren zentroan koka genezakeen, eredu bikaina.

Grosso modo
esanda, liburua lau zatitan banatua dago, baina narrazio gainjarrien erabilerak, testu bikoitzarekiko jolasa baimentzen du. Adam Walker 1967an, literatura ikasten duen 20 urteko gaztea da. Gau batean, Rudolf Born eta Margotek osatutako bikote frantsesa ezagutuko du eta harez geroztik, gure protagonistaren bizitza ez da berdina izango. “Zerbait gertatzen da eta, gertatzen hasten den momentutik, ezerk ezin du izan berriro berdin” aipatu zuen idazleak.

Kontatzen zaizkigun Walkerren gaztaroari buruzko gorabeherek, etorkizuneko eleberri baten bilbea osatzen dute. Hau da, irakurtzen duguna, 2007an hilzorian dagoen Adam Walkerren, 1967 izeneko eleberria izango denaren eskuizkribua da. Hiru narraziotan –udaberria, uda eta udazkena– James Freeman izeneko idazle ospetsu bati, hark berrikus dezan, bidaltzen dion gauzatu gabeko proiektu baten zirriborroa. Beraz, irakurle bezala bereganatzen dugun istorioaren trama, zuzendu eta osatu beharreko narrazio-testua bilakatzen da. Eleberri baten eraiketa prozesuaren lekuko bihurtzen gaitu: lekukotasun idatzien itzulpenak, beste narratzaile batek osatutako hilzori baten oharrak, egia kontatua gezur bihurtu nahi duten pertsonaia eta lekuen izen aldaketa. Zein da Walkerren istorioari zor zaion sinesgarritasun maila? Dena? Batere ez? Edo irakurleak berak eskaini nahi diona?

Ongi etorriak Paul Austerren mundura.

ASTEKARIA
2010ko apirilaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude