"EAJ ez dago bide subiranistaren aldeko urratsak emateko prest"


2013ko maiatzaren 07an

NaBaik aurrera egingo al du?


EAk iragan azaroan kaleratu zuen gogoetak NaBairen espirituarekin bat egiten du. Guk alderdi bakoitzak dituen ñabardurak alde batera utzi behar direla diogu –horrek ez du esan nahi norberak dituen berezkotasunak ahaztea– eta amankomunean duguna lehenetsi. Batzen gaituena ezeren aurretik jarri nahi dugu, NaBai sortu zen espiritu berdinarekin segitu nahi dugu, helburua herria subiranotasun bidean jartzea da. NaBairen apustua ondo irten zen behin, eta berriz ere baldintzak ematen dira bide beretik segitzeko.

Datorren urteko EAEko Udal eta Foru Aldundien hauteskundeetan koalizioan joan zaitezke beste indarren batekin?


Hasteko, EA une honetan bere zerrendak osatzeko lanean ari da, apustu bat izan edo beste izan, EAk berak sendo izan behar du. Datorren urteko maiatzera bitartean beste indar politiko batekin koalizioan joateko EAk lehenik bere burua sendotu behar du. Ondoren aukerak sortu litezke. Abertzale desberdinen arteko batuketa beharrezkoa delako. Posible izango den edo ez... ikusiko dugu.

Ezker abertzale tradizonala edo ofizialarekin, esaterako?


Hasteko, duela sei hilabetetik hona aldaketa onak eman dira alderdi batzuen inguruan, ezker abertzalearen inguruan ere bai, pertzepzioak dira noski. Orain dela gutxi alderdi sozialistako kide batek onartu du Alderdien Legea ezker abertzalea neutralizatzeko neurrira egindako legea zela, egoera konkretu baterako egina. Egoera aldatuko balitz, legearen ondorioak ere desagertuko liratekeela. Nik ez dukat jarrera horren berri, baina atea ez dago guztiz itxita ezker abertzalea kanpo uzteko. Esperantza badago oraindik, lanean ari dira 2011n ezker abertzalea presente egon dadin.


Dena dela ere, hauteskundeetan abertzaleen aukeren atomizazioa izugarria izan daiteke.


Bai horixe, izugarria. Gu kontziente gara horretaz, horregatik egoera gainditzeko, hauteskundeak baino lehenago egoera ezberdina izatea nahi dugu. Noski, guk beste indarren mugimenduak noraino iristen diren ikusteko itxaron behar dugu, une honetan bereziki ezker abertzalearen mugimenduak.

EA bakarrik joango balitz, bertigorik emango lizuke?


Ez... ez. Guk badakigu zein esparruan ari garen, eta azken hauteskunde autonomikoetan gertatu zena ez dela erreala. Egia da, azken hamar urteetan EAJrekin izandako elkar lankidetza utzi ondoren, emaitzak txarrak izan genituela, baina hura oso egoera berezian gertatu zen. Egoera zaila izan genuen, arrazoi koiuntalak tarteko, baina hori iragana da, gaindituta dago. Gizarteak orain EAren itsasontzia norabide berean doala sumatzen du, beraz, oraingoan EAk iraganean izan duen babesa berreskuratuko duelakoan gaude.


”EAJk PSE-EErekin itun estruktural bat lortu nahi duela uste dut, gutxienez orain duten ‘berdinketa egoera’ mantentzeko”, esan duzu berriki. Sakondu esaldi hori, arren.


Guk argi daukagu EAJk darabilen mezua bikoitza dela, bi mezu darabiltzala, Juan Jose Ibarretxeren ildoko mezua eta nahi subiranista batetik, eta Iñaki Azkune eta Jose Luis Bilbaoren inguruko ildo autonomista. Bigarren hauek akordio estruktural bat egin nahi dute PSE-EErekin, Jose Antonio Ardanza lehendakariak egin zuenaren antzekoa. Eta guk ez dugu EAJren norabidea ulertzen, hau da, Patxi Lopez lehendakaria oso gaizki ari dela dio, eta Madrilen Zapateroren proposamenak onartzen dituzte. Zerga politika eta BEZen igoera babestu dituzte, besteak beste. Hedabideetan mezu subiranista erabiltzen dute, baina politika praktikoan guztiz alderantzizkoa. EAJ ez dago bide subiranistaren aldeko urratsak emateko prest, aitzitik, instituzioetan dituzten karguak mantendu nahi dituzte bere horretan.

Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude