Mundu osoko sexologoak bildu ziren iazko uztailean International Consultation on Sexual Medicine (ICSM 2009) izeneko kongresuan. Horrelako biltzarretan ohi denez, hizlari ospetsuekin batera protagonista nagusiak farmaziako enpresak izan ohi dira, puntako berrikuntzak aurkeztuz. Pariseko biltzarrean botika izarretako bat artean bataiatu gabe zegoen, oraindik merkaturatzeko baimen guztien jabe ez delako, test guztiak osatu zain: Boehringer-Ingelheim laboratorioak laster plazaratu behar duen emakumeentzako Viagra.
Pilula saldu ezinean, konpondu behar omen duen gaixotasunaz egiten zuen Boehringer-Ingelheimek promozioa bere estandean. Ahaztu “frigidotasuna” bezalako hitz itsusiak: orain emakumeen sexu disfuntzioak dira kontua. Parisen aritu zen hizlariren baten zifretan... emakumeen %40 baino gehiagok nozitzen duena. Baina zer diozu, gizona, emakumeen ia erdiak sexu harremanetan arazoak dituela?
Horrela hasten da martxoan Frantziako Canal+ telebistan Spécial Investigation saioan eskaini duten erreportajea. Sophie Bonnet-ek gidatutako lanari titulutzat eman diote Les nouveaux jackpots des laboratoires pharmaceutiques (Farmaziako laborategien mauka berriak). Bonnetek hilabete luzetako ikerketa eta dokumentatze lana egin du, iturri asko arakatuz, tartean Pharmacritique blogeko arduradunei ere galdetuz. Blogan eskuragai daude erreportajearen bideoekiko loturak.
Farmaziako marka handiek botikak zabaldu aurretik eritasun berriak nola sortu dituzten erakutsi du Bonnetek ia ordubeteko dokumentalean, eta adibideetako lehena balizko emakumezkoen sexu disfuntzioarena da.
Sexuak beti eman du dirua. Larrutan txapeldun izateko itxaropenak, izugarri, azken urteotan Viagra pilulekin (10 euro ale bakoitza). Galdetu 650 milioi Viagra ale saldu dituen Pfizer multinazionalari, publizitatean agureak jarri ditu saltaka Queens taldearen “We are the champions” famatuarekin, baina marka laborategiak hautsi du.
Gizonari sabel barreneko anaia txikia ez zutitzea marka txarra baldin bazaio, Viagraz edo gabe ederki gogortzen zaionak badu beste arrisku bat saihestu beharrekoa superman egokia izatekotan: eiakulazio goiztiarra, azkarregi korritzea alegia. Eta honetarako ere zen erremedioa Parisen, Priligy, Janssen-Cilag laborategiak merkaturatu duena.
Priligyren dohainak haizatzen dituen Jacques Buvat doktoreak kameraren aurrean abonatu ditu haren birtuteak, askoz gehiago direla zakila gogortzeko arazoak dituzten gizonak baino azkarregi hustekoak dauzkatenak, hauek dakarzkien ondorio guztiekin, estresa, estutasunak, eta beste.
Amerikako Estatu Batuetan gobernuak ez du legeztatu Priligy, eraginkortasuna demostratu ez duelako eta alboko kalteak sor ditzakeelako. Baina Jacques Waynberg sexologo frantsesa urrunago doa kritikan: “Aparte ez duela deusetarako balio, botika honekin naturaren legea hautsi nahi da. Arrak, naturak hala erabakita, segundo gutxi batzuetako koitorako eskubidea dauka. Contra natura da koitoa luzatu nahi izatea. Aldiz, erremedio psikiatrikoen mende jartzera goaz jende normalak”.
Gizon beroegiak, emakume hotzak
Emakumezkoen Viagra saldu behar duen Boehringer-Ingelheim laborategiaren promozioan sexologo amerikar batek lautan banatzen ditu emakumeen sexu disfuntzioak: sexurako gogo falta, eszitazio falta, orgasmo arazoak eta sexu harremanetako oinazeak. Sexurako desirarik eza, irritsik eza, botikaz artatzeko gaixotasuntzat klasifikatuta dago, beraz.
Journal of the American Medical Association aldizkariaren arabera (AEBetako medikuen aldizkari ofiziala da) emakumeen %43k nozitzen du emakumeen sexu disfuntzioa deitu gaixotasuna. Artikulu hau irakurtzen duzuen emakumeon ia erdia eri omen da.
1998an informazio horrek hautsak harrotu zituen. Geroago jakin zen ikerketa sinatzen zuten hiru medikuetatik bi farmaziako industriarentzako ari zirela lanean.
Haserrea adierazi zuten mediku askoren arteko bat da Jacques Waynberg sexologo frantsesa, zeinari ez etikoaz gain lotsagarria iruditzen baitzaio emakumeen ia erdia horrela tratatzea. Urteetan aurrera joandako sendagilearen kontuetan, emakumeen %5-%8 dira sexurik gura ez dutenak, eta honek ez du zerikusirik gaixotasun batekin.
“Sexu gogorik ez duen emakumeari galdetzen diodan lehenbiziko da ‘zer dela eta behar duzu gogoz izan, zeren gogoz, noren desiraz? Eskubidea daukazu desirarik ez izateko, platerean daukazunaz aspertu bazara’. Iduri luke gizonezkoek hain kalitate handia dutela, ezen emakumeek ez daukatela uko egiteko deretxorik. Eskandalo bat da. Ezin dut ulertu emakume sexologoak horrelako gauzak esaten ibiltzea. Edo, bestela, oso garesti erosi dituzte”.
Emakumeen sexu disfuntzioak eta eiakulatze goiztiarra 1994tik gaixotasun psikiatrikotzat klasifikatuta dauzka buruko eritasunen bibliatzat jotzen den DSM eskuliburuan (buruko arazoen eskuliburu estatistikoa). 1950eko hamarkadan sortu zutenean, DSMk 60 eritasun zekartzan zerrendan. Gaur 400dik gora dakartza, tartean eskizofrenia bezalakoak eta baita fobia sozialak ere: herabetasuna, azkar gorritzea...
Film dokumentalean aurrerago ikusiko dugu Sophie Bonnet kazetaria elkarrizketatzen New Yorken fama handia duen emakume psikiatra bat, The Rose Center-eko Jennifer Cameron. Honek egunetik egunera ikusten ditu sortzen buruko eritasun berriak.
“Jendea etortzen zaigu –dio Cameronek– larruazalean agertu zaion pinporta batek larrituta, loreengatik larriminez. Edozerk eragin diezazuke fobia. (...) Bai, sinesten dut gaitz berriak azalduko direla, kreatiboak izan behar dugu (...) Adibidez, planetaren beroketagatik edo biologikoz ez elikatzeagatiko larriminak, A gripea harrapatzeko beldugarriko larritasuna...”.
Bitartean, Jeffrey Lieberman doktorea buru dutela, 300 psikiatra amerikarrek lanean darraite DSM eskuliburuaren 2012ko zenbakirako. Buruko eritasun gehiago bilduko ditu. Adibidez, tartekako haserrealdi bortitza, edo sexu promiskuitatea. Eta denetarako, antidepresiboak.
Gaitz psikiatrikoen eskuliburuan parte hartzen duten doktoreek eskubidea dute farmaziako industriatik urtean bakoitzak 10.000 dolar kobratzeko. Hori diru deklaratutan. Enkargua? Eguneroko arazo txiki edo handiak gaixotasun bihurtzea, botikak saltzeko. Emakumeen ia erdia gaixoarazteraino.
Argazki oina:
Irudian sexu harremanei buruzko erreportajea apaintzeko erabilitako argazki bat, India Report gunetik hartua. Farmaziako konpainiek esku batekin emaitzetan mirariak eskaintzen dituzte; lerroon ondoko irudia da adibidea edo Viagra iragartzeko bideoa: itzelezko arrakasta lortu dutelakoan gizonezkoak saltaka Queen mitikoaren “We are the champions” kantaren erritmoan. Beste eskuarekin, eguneroko gorabeherak edo tartetako arazo ohikoak gaixotasun izendatzea lortzen dute. Ingelesez “disease mongering” deitzen dena, gaixotasunen komertzializatzea. Modu askotan lortzen dute multinazionalek pagatutako doktoreek, baina gehienetan gakoa datza benetako eritasunen mugak zabalduz joatean. Botiken merkatua izugarri handitzen da horrela.
Informazio gehiago:
- Canal+ kateko erreportajea hiru bideotan Pharmacritique blogetikBeharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]