X. mendeko Lady Di

Otto I.a eta Eadgyth errege-erreginen eskultura, Magdeburgoko katedralean.
Otto I.a eta Eadgyth errege-erreginen eskultura, Magdeburgoko katedralean.
Wessex (Ingalaterra), 910. Eadgyth (edo Edith) printzesa, Ingalaterrako Eduardo I.a Zaharra erregearen eta Ealhswith erreginaren alaba, jaio zen.

Hemeretzi urte zituela, bere anaia Athelstan erregeak egungo Alemaniara bidali zuen, Algiva ahizparekin batera. Athelstanen asmoa bi erresuma saxoien arteko aliantza bultzatzea zen, eta bere bi arrebak Saxoniako dukeari bidali zizkion, hark bietako bat aukera zezan. Dukeak, geroago Otto I.a Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadorea izango zenak, Eadgyth aukeratu zuen eta urte horretan bertan, 929an, ezkondu ziren.

Hurrengo urtean Liudolf semea jaio zen, Suabiako dukea izango zena, eta urte batzuk geroago Liutgarde alaba. Eadgyth enperatriza 946. urteko urtarrilaren 26an hil zen, 35 urte zituela.

2008an, Magdeburgoko (Alemania) katedralean lanean ari zen arkeologo taldeak harrizko sarkofago bat aurkitu eta ireki zuen. Barruan berunezko hilkutxa zegoen, eta horren barruan gorpu baten arrastoak, zetatan bildua. Berunezko kutxaren idazkunaren arabera, gorpua Eadgythena zen, 1510. urtean berriro hilobiratua. 2009an hainbat azterketa egin zituzten Magdeburgon bertan, eta aurten arrastoak Bristolera (Ingalaterra) eraman dituzte gorpua erreginarena zela baieztatuko duten testak egiteko asmoz: isotopoen bidez, hortzak Wessex inguruan jaiotako pertsona batenak ziren ala ez ondorioztatu ahal izango dute.

Arrastoak aztertzen ari diren nazioarteko lantaldearen buru eta Bristoleko Unibertsitateko irakasle Mark Horton-en esanetan, emaitzak baieztatuz gero “Ingalaterrako errege-familiako kide baten gorpu osoaren arrasto zaharrenak genituzke”.

Hortonen aburuz, atzerritik etorritako erregina oso ezaguna eta maitatua izan zen inperioan, bere eskuzabaltasunari eta karitate obrei esker. “Emakume ederra zen, dohainez betea, duela mila urteko Galesko Diana baten modukoa”.

ASTEKARIA
2010ko apirilaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude