Hezteko liburuak

  • Xabier Etxaniz Erle ::Niri ez zaizkit liburuak gustatzen!

    Erein

    orrialdeak ::63

    prezioa ::63€

Gustavo Puerta kritikariak Gasteizen emaniko hitzaldi batean gaur egungo haur literatura kritikatu zuen nahiko gogor. Irakasteko liburuak, liburu errealistak eta heztekoak argitaratzen direla zioen. Eta nire poltsan Joan Portellen liburu hau nuen; Portell ezaguna dut bera ere kritikaria delako eta katalanez argitaratzen den Faristol aldizkariko zuzendaria.

Erran nahi baita… bihotza erdibiturik ekin niola liburua irakurtzeari, ustez egilearekiko sinpatia eta konfiantza, baina bestalde liburuaren izenburuari usain txarra zerion.

Niri ez zaizkit liburuak gustatzen! honek badu aurretik argitaraturiko beste batzuen antza –gure artean Pello Añorgak idatzi zuen antzeko bat–, eta irakurleak badaki idazle batek liburu bat idatzi baldin badu ez dela izango liburuen kontra aritzeko; hots, juxtu kontrakoa bilatu nahi duela eta horretarako irakurlearen konplizitatea bilatzen duela idazleak nahi duen lekura eramateko, irakurzaletasunaren aldeko jarrera batera.

Portellek muturreko egoera du abiapuntu: Joan Letra Zauri gazteari liburuak besterik ez dizkiote oparitzen, amak liburuak, aitak liburuak, aitona-amonek ere –liburu saltzaileak izanik– liburuak oparitzen dizkiote eta Joan kokoteraino dago. Horregatik erabakitzen du libururik ez irakurtzea.

Lagunekin futbolean ibiltzen da, gustura, baina halako egun batean beheko auzokoak ume txikia uzten dio “bost minutuz” bere ardurapean. Umearen negarren aurrean liburuetako ipuinak izango dira Joanen salbazioa. Eta liburuetatik jasotzen du Joanek behar duen laguntza eskola etorri berria den neska batengana hurbiltzeko ere.

Idazkera zaindua eta estilo arina dituen liburua berehala irakurtzen da, agian dituen zailtasun handienak hizkiak koloretako irudietan agertzeagatik ditu. Alegia, maketazioagatik, irudiaren eta testuaren irakurketa ez dela ondo egiten zenbaitetan. Baina liburua arin irakurri arren, idazleak liburuen aldeko ideia orijinalak eta sinesgarriak azaldu arren, arestian aipaturiko didaktismoa, edo hezteko asmoa oso nabarmena da, pisu gehiegi du eta ez du erakargarri bilakatzen istorioa.

Alde horretatik onartu behar dut Gustavo Puertak arrazoia zuela hitzaldi hartan. Haurrentzat egiten diren liburuetan ematen du horrelako presa dagoela, axolagabekeria; ez zaiela behar duten arreta jartzen (kasu honetan, nire ustez, irudietan eta hauen maketazioan bada horrelako zerbait; eta antzeko zerbait esan genezake itzulpenei buruz, gero eta gehiagotan ikusten baitugu –honelako liburuetan bakarrik– itzultzaile enpresa bat, eta ez pertsona bat).

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude