"Poliki, baina ate bat irekitzen ari da ezker abertzalean"

  • Getxo, 1974. Lokarri-ko koordinatzailea da. Azken bake prozesuaren porrotak ezintasun handia sortu zuen gizartean. Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak lanean dihardu halere. Prozesu berria sortzen denerako bitartekoak lantzen ari da, gizartearen babesa izateko.
Paul Rios
"Ezker abertzalearen jarreran sinesten dut, aldiz, ETAren jarreraz ez dut iritzi bera".Dani Blanco

Teknologia berriek gune berriak sortu dituzte jendeen harremanetarako. Halaxe ere Lokarri-n.


Bai. Elkarri eratu zenean bilerak modu ia bakarra ziren pertsonen harremanak eta parte-hartzea bideratzeko. Egun, aldiz, hainbat modu dago gizarte sareak ahalbidetzeko. Internet berebiziko tresna da informazioa zabaltzeko eta kolaboratzaileekiko harremanak sustatzeko.

Lokarri, agian horregatik, gaur egun gutxiago agertzen da hedabideetan?


Horregatik eta iaz oso erabaki zorrotza hartu genuelako. Hau da, ohiko hedabideen bitartez mezuak ez zabaltzea erabaki genuen, edo horietan ez hainbeste agertzea behintzat. Erabaki guztiz egokiak hartzea ez da erraza, baina kasu honetan, ordainetan, geure sare soziala are gehiago lantzen eta indartzen ari gara.

Zeure blogak segimendu dezente du, antza.


Teknologia gustukoa dut eta apur bat trebatu naiz. Sare soziala osatzen dugun jende arteko elkarrizketa lantzeko oso aproposa da Internet. Twitter eta Facebook tresna paregabeak dira elkar aditzeko. Lokarri-ren filosofia, entzutean eta hitz egitean oinarritzen da, beraz, eremu hauek lantzea ezinbestekoa da guretzat.

Lokarri-ren zereginetako bat herri galdeketa lantzea izan da. Zer eman dizue esperientziak?


Kontsulta gure ekimen nagusietako bat izan da, ez da egitasmo bakarra halere. Kontsulta, dena den, aurreko Eusko Jaurlaritzak bereganatu zuen Ibarretxe lehendakaria buru izaki. Hedabideek Lokarri herri kontsultarekin lotu zuten zeregina berea bakarrik balitz bezala, baita, ondorioz, Jaurlaritzarekin lotu ere. Hedabideek kontsultaren inguruan zeuden alde ahulenak azpimarratu zituzten eta ondorio ezkorren zama guri leporatu. Lokarri nabarmen geratu zen eztabaidaren erdi-erdian. Horrek, gerora, eragin handia izan du gure informazioa hedatzeko moduan, geure tresnak erabiltzeko orduan.

Lokarrik sustatu eta Jaurlaritzak ahalbidetu nahi izan zuen kontsultak zapore garratza utzi zizuen.


Iraganeko gure huts egiteen artean kontsultaren kudeaketa eskasa dago. Auzitegi Konstituzionalak kontsulta debekatuko zuela bagenekien. Bagenekien zerbait gehiago egin beharko genukeela, baldin eta herri kontsulta egingo bazen. Baina, egia esan, ez genuen ondo planifikatu kontsulta ez egiteak izango zuen ondorio txarra. Ardura nagusia kontsulta bultzatu zuten alderdiena izan beharko zuen. Guk proposatutako ekimena izanda ere, ardura guztiona izanda ere, porrotaren parte handiena ahalmen gehiago dutenek jaso behar zuketeen. Zoritxarrez, ondorio txarrenak ahulenek jasotzen dituzte.


Egun zertan da kontsultaren gaia?


Gaia presente dago betiere. Eskozian datorren urtean egin nahi dute. Hemen ere hainbat saio egin dira zenbait gairi buruz: Usurbilen, hondakinen inguruan; AHTri buruz; Batera-ren kontsulta bestalde... Herri kontsulta lantzen ari da, ariketa demokratikoa baita. Kontsulta guretzat ez da aurreko Jaurlaritzak proposatu zuen gaiaren –bakerako bidea zabaltzeko– inguruan landu beharreko zeregina soilik. Herri galdeketa proposamen demokratikoa da. Demokrazian bizi gara, baina nahi badugu berau hobetu funtsezkoa da gizarteari galdetzea gura eta behar duenari buruz.


Bake prozesua eta kontsulta elkarren ondoan doazen ekimenak dira, beraz.


Nolabait. Izan ere, beste bake prozesu bat abiatzen bada, modu batean edo bestean, kontsultaren ariketa landu beharko da ezinbestean. Lokarri-k, behar izanez gero, kontsulta egitea proposatzen du hasiera beretik, ez prozesuaren bukaeran. Esaterako, egokia izanez gero, gizarteak esan dezala ea bake prozesua lantzea nahi duen. Galdetu diezaiogun printzipioez, abiapuntua indartsua izan dadin hasieratik beretik, gizartea prozesuari lotuago egon dadin. Prozesuan zalantzazko uneak izango direnez, beharrezkoa bada, galde diezaiogun gizarteari zer nahi duen. Bake prozesuaren zutabeak sendoak izan behar dute, printzipio argiak eta sendoak finkatzen badira, prozesua bermatuago izango da. Printzipioak ongi gizarteratuak izanez gero, prozesuan inplikatutako eragileek ez dute hain erraz atzera egingo.

Prozesua hizpide, egiguzu Zutik Euskal Herria adierazpenaren balorazioa.


Hiru hitz azpimarratuko nituzke: unilateraltasuna, irrebertsibilitatea eta errealismoa. Hiru puntu horiek –oso azpimarragarriak– hauxe iradoki didate: inoiz baino konfiantza gehiago daukat ezker abertzalearen hitzetan, aldez aurretik urrats unilateralak emateko prets dagoelako. Besteek zein urrats emango duten itxaron gabe, urratsak emateko prets dagoelako. Hori funtsezkoa da ezker abertzaleak deitzen duen prozesu demokratikoaren bidea egiteko. Bigarrenik: Mitchell printzipioekin bat egiten du, alegia, atzeraezinezko prozesuan –aurreko prozesuan ez bezala– sartzeko borondatea adierazi du. Elkarrizketen bilakabidea baldintzatzeko biolentziaren erabilpenari uko egin badio, onartu du ezin dela biolentzia egoerara itzuli. Hirugarrenik: ariketa oso errealista da, orain ez dago aukerarik prozesu demokratikoa gauzatzeko, baina oinarriak jartzeko lan egiteko prest gaude.

Horiek horrela, iritzi bera duzu ETAk jendarmea hil izan ostean, ezker abertzaleak agertu duen jarreraz?


Lokarri-ren planteamenduen arabera, ezker abertzalearen azken komunikatuan adierazi duena ez da nahikoa. Guk ezker abertzaleak ETAri su-etena eskatzea nahi dugu, baldintzarik gabekoa eta egiaztagarria, ezker abertzaleak bake prozesuaren gidaritza izan dezan, eta ez ETAk.

Irlandan izan zen modura edo.


Bai. Irlandan Sinn Feinek hartu zuen gidaritza, prozesuaren liderazgoa hartu zuen. Ezker abertzaleak gauza bera egin behar du, gure ustez. Hala ere, azken komunikatua nahikoa ez bada ere –analista politikoaren ikuspuntutik, demagun–, ateak zabaltzen ditu urrats berriak eman daitezen.

Zein da ezker abertzalearen zeregina une honetan, zure ustez?


Ezker abertzalearen helburu behinena prozesu demokratikoan parte-hartzea da beste eragileen baldintza berberetan. Eta hori emango bada alderdi legezkoa izan behar du. Alderdien Legeak eskatzen dituen betekizunak urratzeko bide bat bilatu behar du. Ezker abertzaleak badaki legalak izateko urrats garbiagoak eman behar dituela biolentziaren auzian. Azken komunikatuan dioenez, ETAk konpromisoa hartu behar du eta urratsak eman norabide horretan, baina baita gobernuek ere. Poliki-poliki bada ere, ezker abertzalea ate bat irekitzen ari da gaiaren inguruan, gero eta argiago ari da. Ez dela nahikoa? Gizartearen gehiengoarentzat jarrera ez da guztiz itxaropentsua, alderdi gehientzat ez da nahikoa, baina ate irekitze hori oso inportantea da.

Gobernuek ere urratsak eman behar dituztela dio ezker abertzaleak.


Adibidez, Jon Anzaren kasua orain dagoen bezala geratzen bada, Frantziako Gobernuaren jarrerak ez lituzke giza eskubideak bermatuko. Batzuek diote: “Zergatik ETAk eta ezker abertzaleak eman behar dituzte urratsak, gobernuek beren jarrerei eusten dieten bitartean?”. Tamalez baina, horrela pentsatuz gero, ezker abertzalearen urrats unilateralaren asmoa deuseztua geratzen da. Horrela jokatuz gero, argi eta garbi esan behar da, Espainiako eta Frantziako gobernuek irabazten dutela. ETArekin bide polizialez amaitu daitekeelakoan ari baitira.

Orduan?


Orduan, nire desioa da ezker abertzalea ez dadila horrenbeste arduratu gobernuen aldaketez, aitzitik, egin dezakeen bidea urra dezala, bidea beste modu batez jorratu dezala gobernuen jarrerak aldarazteko. Hori da ezker abertzalearen erronka.


Prozesu berri bat abiatuko balitz non lirateke gakoak?


Aurreko prozesuaren porrotak erakutsi digu gatazka eraldatu behar dela. Berau ebaztera pasa aurretik, eraldatu behar dela, parametro errealistetara eraman behar dela. Hau da, eragileen arteko baldintza antzekoak izan behar dira, biolentziaren presiorik gabe, eta batez ere, prozesuan berean sortzen diren zailtasunak gainditzeko mekanismoak prest izan behar direla. Lan horretan ari gara, bai Lokarri eta bai beste eragile batzuk ere.


Bake prozesuetan aritua den Brian Currin ari da gurean ere. Zer azpimarratuko zenuke bere jardueraz?


Hasteko hau argitu nahi dut: Brian Currin ez da bitartekaria, prozesuan dauden zailtasunak errazten dituen pertsona baizik. Rol hori jokatu du lehenago eta orain ere ezker abertzalearekin arlo hori lantzen ari da. Estrategia bat ari da diseinatzen ezker abertzaleak prozesu demokratikoan baldintza berdinetan leku izan dezan. Hori da bere lana. Ezker abertzaleak dituen arazoak antzeman ditu. Espainiako Gobernuaren aldetiko keinu baikorrak lortzeko bideak ere ari da lantzen, gatazka eraldatzeko beharrezkoak izan daitezkeen urratsak ematen lagundu nahi du. Hitz bitan, ezker abertzalearentzako baldintza egokiak finkatu nahi ditu etorkizuneko prozesuari ekiteko.

Rodolfo Aresen ustez, Brian Currin oker dabil ordea.


Oker dabilena Ares da, uste ustel batetik ari baita. Aresek uste du Brian Currin bitartekari aritzeko premisarekin etorri dela. Aresek eta beste askok ez dute ulertzen Currin ezker abertzalearekin kolaboratzen ari dela etorkizuneko estrategia definitzeko, gatazka eraldatzea bilatzen duela, irtenbiderako eszenategia eraiki nahi duela. Tira, eta oker badago, zer? Ez al da okerrago oraingo egoeran segitzea?

Aberri Eguna heldu da. Urrats berririk emango al da prozesuaren abiapuntuko ateak gehixeago irekitzeko?


Nik ezker abertzalearen jarreran sinesten dut, aldiz, ETAren jarreraz ez dut iritzi bera. Ez dut ikusten ETA armak behin betiko uzteko moduan, ezta su-eten iraunkor bat emateko ere. Urrats berriak eman daitezke, baina izatekotan ezker abertzalearen aldetik emango dira, ez ETAren aldetik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Trumpen irain artean bilduko dira ostegun honetan AEBetako Ukrainako gerrarako ordezkaria eta Zelenski

"Diktadore" ditu eta Ukrainaren gerra hasi izana leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteari Donald Trumpek. Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron... [+]


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestatzera deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


Eguneraketa berriak daude