Zer egin daiteke sei ordu eta 56 minututan?

  • Haruki Murakami ::Gauaren sakonean

    Erein

    orrialdeak ::248

    prezioa ::19€

Sei ordu eta 56 minututan Tokion gau batez gertatutakoa kontatzen digu modu linealean Haruki Murakamik. Zer egin daiteke, ordea, sei ordu eta 56 minututan? Neska protagonista tabernara doa liburu bat eskuan gaua pasatzeko eta irakurtzeko asmoz. Intentzio horrekin joan bada ere, bere inguruan pertsonaiak eta istorioak harilkatzen joango dira. Pertsonaia hauek, denak ere modu zirkularrean istorioetan sartzen joango dira. Hartara, pertsonaien eta istorioen arteko ebakidura eginaz, izendatzaile komuna atera daiteke, matematiketan bezalaxe. Eta istorio guztien arteko izendatzaile komuna zein den? Nik, bederen, bakardadea begitandu dut. Bakardadea, inkomunikazioa.

Kritikak iritzi dio Haruki Murakamik 2004ean idatzitako nobela hau bere beste eleberriekin alderatuta apalagoa dela. Izan daiteke, baina sekulan haren beste libururik irakurri ez dugunok asko goza dezakegu Murakamik Tokioko gaua deskribatzeko erabili duen kontakizunarekin. Marik –protagonistak– Tokioko tabernetan barrena eramango gaitu bakardadea lagun, Takahasik jazza jarriko dio gauari eta Erik loti ederrak, literatura. Horrela, zirkuluetan osatzen den narrazio honek musika, literatura eta errealitatea osagai ditu bere kontakizunean.

Sei ordu eta 56 minututan irakur daitekeen kontakizun honek badu ordea interesa pizten duen istoriorik eta protagonistatik urrun geratzen den gertakizunik. Esango nuke, epizentroan dauden protagonisten gaiak baina harago irakurlea eramango duen pasarterik baduela eta irakurlea bukatu arte horien bila ibiliko dela. Eta istorio horietan hain zuzen ere, zirkuluak irekiak geratzen direla; irakurlea beste zerbaiten zain geratzen dela. Nire ustez horrek ematen dio indarra eleberriari, ustezko protagonisten istorioak ez direlako istorio nagusiak. Periferiatik dator indarra.

Nobelaren egitura, gauaren erritmoa, fantasia, gai errealak, pertsonaiak eta istorioak nahasteko moduan dauka zeresana nobelak. Gaua oso modu diferentean ikus daiteke: kamera baten bidez, pertsonaien ahotsen bidez, musikak jartzen dizkion erritmoen bidez. Horiek dira eleberri honen izatea eta egitea. Pertsonaien edota gai sakonen bila dabilenak jai dauka. Horiek bazterrean geratuko dira lovehotelen batean. Pertsonaiak eta gaiak aitzakia besterik ez dira Tokio gau batez gozatzeko.

Azkenak
Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude