44


I
Ohetik urten beharrak sarri
emon deust kristoren lana:
“Lanera joan orduko jantzi
egin behar dot ai ama!”.
Nahiz eta jakin edertasuna
azalpean dagoana
ispiluaren aurrean jarri
ta alper-alperrik da dana.

II
Armarioko tapan daukadan
ispilu santu honegaz
segurtasunak joaten jataz
sarritan aidean hegaz.
Niki bat kendu, beste bat probau
ez nago ondo ezegaz...
Nire aurrean dagoenagaz
hasarratu egiten naz.
III
Hiru mitxelin kontetan dodaz
gerritik titi azpira
inoz pentsau dot aizto bategaz
ebagi ahalko balira!
Inoz egin dot negar apur bat
flotadorari begira
baina gaur pozik ohiu egiten dot
honeek be neureak dira.
IV
Ohetik jagi eta gaur egun
esaten dot ke guay, ke guay!
Beste egun bat daukat kanpoan
osorik bizitzeko zai
ispiluari barre eginda
jazten naz koketa lasai
Ez dakit zenbat pisetan dodan
eta jakin be ez dot nahi.
V
Marilyn Monroek biziko balitz
eukiko leuken antzean
berrogeita lau marketan dabe
nire erropek atzean.
Hori pentsetan barreak alde
eitten deust lanerantzean
eta ze ondo sentitzen nazen
lantokian jesartzean.
VI
Telebistatik botaten dabe
Pasarela de Cibeles
begiratu be ez dot egiten
ikusi nahi ez dodanez.
Talla txikiak diren dendetan
ahal dala sartu be ez
ez dot dirurik hemen gastauko
onartzen ez nozuenez.
VI
Amaitu ziren dietak, amaitu
konplejuak azkenean
ispiluari beldurra galtzen
hasi nintzen egunean.
Danok kabidu geinke munduan
geure praken barrenean
eta ondoen kabitzen gara
benetan geu garenean.
Akabo talla inposatuak
akabo azken finean
irresistible sentiduten naz
barreka nagoenean.

Doinua: Haizea dator ifarraldetik

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude