Kartoizko munduak

Munduko presidenterik onena zelakoan hil zen. Agintetik kendu, epaitu eta fusilatu, azkar egin zuten guztia, urteetan geldi zirudiena bat-batean zurrunbilo eroan sartuta.

Nicolae Ceaucescuk ez zuen egoera hura ulertzen, Errumaniaren alde horrenbeste egin eta gero, bere burua hain gutxietsia ikustea. Errumaniarrak ote ziren galdetu zien epaileei. Nola zitekeen herrikideak izanda bere kontra halako gauzak esatea? Gertatzen zena ulertu gabe eman zituen azkenengo orduak, hura guztia egia ezin eta ames-gaiztoren bat zela sinetsita. Edo, bestela, mundua zoratu zela zeharo.

Ipuineko erregearen moduan, Ceaucescu biluzik zegoen, baina ordura arte inor ez zen aurpegiratzen ausartu. Bukatu zen Errumania birtuala, bere begiek bakarrik ikusten zutena, komunismoaren paradisua lurrean. Edonora bisitan joanda, berdin unibertsitatera edo meategietara, kartoizko mundua prestatzen zioten. Baina egun batean bukatu ziren txaloak, desagertu lausengari koadrila, eta orduan, Ceaucescuk ez zuen ezer ulertu.

Munduaren beste puntan, Ugandan, Idi Amin presidenteak ere, bere agintaldia hain txarra eta gaiztoa izan zela uste gabe joan zen ihesi. Ez zuen menpean zituenen astakeria askoren berri izan azkenera arte. Sarri gertatzen da hori, gorengoen esanetara dauden zuritzaileek azken muturreraino eramaten dituztela gauzak. Oposiziokoak atxilotzeko agindu, eta Aminen poliziak torturatu eta hil, eskatutakoa baino gehiago, badaezpada ere. Ederki azaltzen da hori Eskoziako azken erregea pelikulan.

Ceaucescuk eta Idi Aminek, beste agintari askok bezala, arazo berdina izan zuten: inor ez inguruan egiak aurpegiratzeko. Demokrata zein diktadore, eskuindar edo ezkertiar, koipe emailez babesturik egoten dira boteredunak, kaletik baino zerutik hurbilago. Denok beharko genuke egia esaleren bat, Argiarako idatzitako artikuluok txarrak direla esateko, adibidez. Agintarien kasuan behar-beharrezkoa litzateke hori, premiazkoa, egia esale profesionalak kontratatu beharko lituzkete.

Harrokeria uxatu eta oinak lurrean edukitzeko modu bat litzateke, kafeak 0,80 zentimo balio duela esanez lotsagarri ez gelditzeko bada ere.

Gurera etorriz, Euskal Herriaren izenean berba egiten duten kaputxadun pistoladunei egia aurpegiratu diete, behingoz, orain arte amen esan dietenek. Horixe dirudi behintzat. Egia adierazteak libre egingo ditu. Hala espero, guztion onerako.

Azkenak
Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Eguneraketa berriak daude