Coelho

Beti pizgarri zaidan Agustín Fdez. Mallori behin irakurri nion gero eta gutxiago direla liluratzen gaituzten liburuak, eta liluramendua gaur egun bereziki pantailetatik datorkigula. Alabaina, azken asteotan bat, ez baina bi liburuk xarmatu naute: Daniel Kehlmann-en Fama eta Fermin Etxegoienen Autokarabana, biak ere nobelak –lehena bikain lo-r-tutako bederatzi episodioz osatua–, eta biek ala biek ere Paulo Coelho idazlea larrutzen dutenak –nahiz eta lehenean Miguel Auristos Blanco ezizenarekin agertu.

“Denek kritikatzen dituzte funtzionarioak, burokratak, bulegari txepelak eta paperezko tigreak. Eta zer gara ba, hori baino!? Enplegatu bakoitzak anarkista jotzen du bere burua, artista, izpiritu libre, bere eromena mozorroturik ez arau ez obligaziorik ezagutzen ez duena. Gutako bakoitzari noizbait zerua agindu ziguten eta ez dugu onartu nahi aspaldidanik antzik nahi ez genukeen pertsona horietxen kategorian gaudela, guregan ez dela ezer apartekorik, eta besteengandik desberdinak garela pentsatze hutsak hain zuzen besteen berdin-berdinak garela adierazten duela”. Fama liburuko hitzak dira, ezin egokiagoak Autokarabanako aita dibortziatua deskribatzeko, “dudako guraso, dudako kooperatibista eta dudako euskaldun”, zeina Coelho irakurtzen saiatu arren, ezin izan baitu hamargarren orrialdetik pasa, eta antzera mintzo dena: “Bizimodu modernoaren patu puta da, bizitza bakarra bizi dugun arren kontrakoa sinestarazten zaigulako, hamaika batera bizi genitzakeela. Bi aukerak uztartzea ezinezkoa denez, konturatu orduko gure adineko kristo guztia frustraturik eta krisialdian sentitzen da, ezta?”.

Irudipena dut Autokarabana nobelaren analisi kaustiko, gordin eta maleziatsuarekin hobeki uler dezakegula nor –zertan– garen ezein filosofia edo soziologia liburutan baino: familia, hezkuntza, borroka armatua, euskara planak, prentsa, musika –tamala literatura bazter uztea...– eta, hori guztia “taldegintza zentzua gorde duen giza talde moderno” bakarraren testuinguruan, hau da, kooperatibismoan. Irakurri berritan, gurean Saizarbitoria eta Zaldua datozkit gogora, edota Houellebecq eta Kureishi kanpoan. Erreferentzia eta kritika latz horiekin Euskadi Saria irabazteko moduko liburua da –Lopez lehendakariarentzat zuribide eta guzti: funtsean, euskaldun hiztunok ere ezin dugu euskararekin...–, baldin eta epaimahaikoengan beti zelatan egon ohi den filologoa liburuaren estiloarekin eta akats tipografiko-ortografiko ugariekin eskandalizatuko ez balitz; egiaz, euskaraz ere trakets dabilen protagonista narratzaileak ikastolan ikasi zuen arrebaren laguntza beharko du idazketarako, frogan jartzeraino norberarengan ere zein nagusitzen den: filologoa edo literaturzalea... Guztiarekin, benetan esaldi antologikoak daude, hala nola euskaldunoi buruzko hau: “Pirinioetako bi aldeetan narru polarra janzten duen Herria”.

Agustín Fdez. Malloren ustetan, literatura azken plazer burgesa litzateke, opera edo pipan erretzea bezalakoxea, eta hutsala gizartean duen eragina. “Pertsona alda dezake –ez da gutxi–, baina besterik gabe. Paris Hilton-en azken adierazpenek azken urteko nobela guztiek baino eragin handiagoa dute”. Nik, bi nobela hauen ozpina apur bat eztitzearren, Coelho ere gaineratuko nuke, eta El Semanalen behin idatzitako “De aquí a cincuenta años...” artikuluko iragarpena nabarmenduko: “50 urte barru Espainia bisitatzen duenak ikusiko du Katalunian katalanez baino ez dutela hitz egingo, eta Euskal Herrian dena euskaraz idatzia egongo dela”.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude