‘Bide Barrijak’ Elorriagarengan?

  • Unai Elorriaga ::Londres kartoizkoa da

    Elkar

    orrialdeak ::218

    prezioa ::17.50€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Unai Elorriagak ibilbide literario berri bati ekin diola esaten da. Nik ez dakit. Antza denez idazleak, tematika zein idazkera aldetik, bere obra erabat berritu du. Baina niri dagokidanez, kritikaren esparruan zabaltzen hasia den doxa horren alde ala kontra lerratzerik ez dut. Horren arrazoia xinplea da; ez naiz bizkaitarraren aurreko idazlanetan aditua. Ez dut, Espainiako Literatura Sari Nazionala (2002) eman zion SPrako tranbia liburu arrakastatsua irakurri, ezta honen ondotik kaleratu dituen beste bi eleberriak ere. Beraz, ez naiz bere fase literarioen xehetasunetan sartuko. Londres kartoizkoa da izenburuaz kaleratu duen laugarren eleberri hau, irakurle bezala lehena da niretzat, eta horrexegatik, hemen eta orain kokatzen den idazlearen artefaktu literarioaz mintzatuko naiz.

Borgesek, Tema del traidor y del héroe (Artificios, 1944) izeneko ipuinean esaten duen bezala, “la acción transcurre en un país oprimido y tenaz”. Eman dezagun Londres, Argentina, Txile, Kanbodia edo Euskal Herria bera. Totalitarismoaren ajea islatzeko, geografia zehatzik gabeko edozein leku aukeratu du idazleak, eta kutsu paradigmatiko horrek, hain zuzen ere, ematen dio eleberriari benetako gordintasuna: “Argi neukan gai honen esentziari heldu nahi niola” aipatu zuen Elorriagak. Izan ere, liburuan kontatzen den istorioak, gaiak dakarren gogortasuna arintzeko balio duten zertzelada fantastikoez hornitua, tirania agintaria edota errepresioa protagonista izan duen herrialde oro besarkatzeko balio du.

Phineas egunero igotzen da hamazazpigarren teilatura, eta bertan, diktadura garaian desagertu zen arreba noiz itzuliko zain gelditzen da. Soraren desagerpena, pertsonaien elkarrizketen ardatz nagusi bilakatzen da eta, era berean, eleberriaren zati desberdinen arteko bizkarrezurra osatzen du.

Egituraren antolaketa berezia da, idazleak berak dioenez, “psikotiko baten burmuina bezalakoa”. Itxuraz, elkarren artean inongo loturarik ez duten lau narraziotan banatua dago eta horrek, zenbait irakurlerengan ezinegona sortu du. Hala ere, nik uste dut, gaiari eusteko helduleku eta teknika horren erabileran datzala eleberriaren orijinaltasuna. Ez da diktadura bati buruzko kontaketa hutsa. Oroitzapenetatik  abiatuz, josten den istorio konkretu eta, aldi berean, unibertsala izan daiteke. Ildo horretan, Hasier Etxeberriak eleberriaz emandako iritzia partekatzen dut; “azkeneraino iritsi ezean, ez duela balio abiatzeak ere” esaten duenean. n

Azkenak
AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Palestinako kolonizazioa nazioarteko legediaren aurkakoa dela ebatzi du Nazioarteko Justizia Auzitegiak

NJAk dio Israelek Palestinako lurralde okupatuetan duen presentzia “lurrak anexionatzea” dela, eta “ahalik eta azkarren” amaitu behar dela. Erabakia ez da loteslea.


Israelek Yemen bonbardatu du, gerra zabaltzeko arriskua areagotuz

Hodeidahko portuan gutxienez sei pertsona hil dituzte sionistek larunbatean. Ostiralean, Huthiek Tel Avivi eraso egitea lortu zuten lehen aldiz.


Eguneraketa berriak daude