Ilungune eta hutsune gehiegi

Jon Anzaren desagerpena salatu zen lehen egunetan, gertaera gerra zikinari egotzi zitzaion euskal gizarteko esparru zabaletan. Historiaren itzalak ematen zuen halakorik irudikatzeko. Bere agerpenaren albisteak eta kasuaz emandako azalpenak, bertsio ofizialen putzu sakon eta ilunera garamatza. Gertaerak eta zalantzak argitzera baino, gerra zikinaren itzala indartzera datorrela dirudi. Bai, arrazoia eta egiaren izenean, zantzu eta susmo txarrak frogatu arte ezin dela hipotesirik baztertu eta akusazioekin tentuz ibili behar dela, baina....

Ilunguneak hain indartsuak dira eta  emandako argiak hain ahulak! Bertsio ofizialak “akats burokratikoekin”  bete ditu hutsune handienetakoak, eta, hala ere, Baionako Anne Kayanakis prokuradoreak argitu beharreko ugari dagoela aitortu du. Hara zalantzetako ugariak:

- Anza maiatzaren 11n hil zenean Tolosako Rangueil ospitalean zergatik ez zitzaion horren berri eman poliziari, identifikatu gabeko bat hiltzean legeak agintzen duen moduan?

- Gero hiri bereko Purpan ospitaleko gorputegira eraman zutenean ere ez zitzaion berri eman poliziari? Bigarrengoz akats burokratikoa?

- Eta ekainaren 4an Purpan-eko zuzendariak han ez zela identifikazio gabekorik adierazi zion prokuradoreari.

- Bat-batean, duela egun gutxi batzuk Liberation irakurtzen ari den gorputegiko langileak Anzaren ezaugarriak lituzkeen pertsona Purpanen dagoela jakinarazten dio bere lagun poliziari eta honek pizten du alarma.
Noiz eta gorputegian 10 hilabete daramanean.

- Gorpua 2009ko apirilaren 29an Tolosako kaleetan topatu zutenean, 500 euro zituela zioen gertaeren aktak, baina ez Baiona-Tolosa joan-etorriko txartelak ere bazituela. Pista klabea, ia urtebete gorputegian, baina hau ere oharkabean.

- Eta ilungunerik handiena: zer gertatu zen Baionatik atera zen 18tik eta Tolosan topatu zuteneko 28ra arte?

- Nola jakin izan da 300.000 euro zeramala ETArentzat, honek bere agirian halakorik adierazi ez bazuen? Bide batez, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako barne ministroak iradokitako hipotesia baztertu da, hau da, Anzak diruarekin ihes egin izana.

- Espainiako Segurtasun indarrek bazekiten Anza etakidea zela, 2008ko azaroan Senperen aurkitutako ETAren zulo batean bere hatz-markak topatu baitzituzten.

- Joan den astelehenean jakinarazi zuen El Mundok, Antonio Rubio kazetariaren eskutik, Anzaren familiak bere desagerpenaren salaketa jarri zuen egun berean guardia zibil talde batek arrapaladan egin zuela alde Tolosako Adagio apartahoteletik, eta gela bateko ohearen koltxoipean bi pistola ahaztu zituztela.

Zalantza eta ilun-gune gehiegi eta halakoetan susmoek euren bidea egiten dute. Aurrekarien indarra ere ez da txantxetakoa: Joxe Arregi, Lasa-Zabala, Mikel Zabalza, Xabier Kalparsoro Anuk, Jose Luis Geresta, Josu Zabala Basajaun, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur, Popo Larre, Jose Miguel Etxeberria Naparra... “Arazo burokratikoetatik” harago Frantziako justiziak badu lana.

Azkenak
Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Eguneraketa berriak daude