Harakina, lapurra eta “santua”

Elgeta (Gipuzkoa), 1758. Joaquin Iturbe Santua jaio zen. Luzaroan Ermuko harakina izan zen, gaztetan pirata eta kortsario jardun zuen, eta Farnesioko erregimentuan bederatzi urtez aritu zen, baina bidelapur gisa egin zen Iturbe ezagun.

Gordetako dokumentuek 1796 eta 1799 bitartean elgetarrak egindako okerkeriak biltzen dituzte. 1796ko uztailaren 5ean Eibarko Pagaegi baserriari eraso zion, bederatzi gizonen buru; 600 dukat lapurtu zituzten dirutan, eta beste 400 lanabesetan eta bestelako objektuetan. Handik hiru egunera, Domingo Elberdin mandazain nafarrari egin zioten eraso Deba eta Mutriku arteko Astigarribia ibarrean, baina Elberdinek ihes egitea lortu zuen.

1797ko urtarrilaren 10ean, Gatzaga gainean, Juana Sarribiarte izan zen Iturberen biktima, eta Juan Antonio San Martin, berriz, Urkiolan, 1798ko martxoan. Urte bereko apirilaren 9an Joaquin Iturbek lankide bati, Eskoriatzako harakinari, behorra eta uhaleria lapurtu zizkion. Handik bost egunera, Ozarrate inguruetan, Melquiades Goiari gainean zeraman dirua eta erlojua ostu zizkion.

Urte horietan hainbatetan atxilotu eta espetxeratu zuten Santua, baina elgetarra iheslari trebea zen. Tolosako eta Bilboko espetxeetatik alde egitea lortu zuen, eta Mutrikutik birritan ihes egin zuen. Batzuetan horman zuloa eginez lortzen zuen ihesa. Baina hizlari ona ere izango zen, behin baino gehiagotan, girgiluek min ematen zioten aitzakian, zaindariak aska zezaten konbentzitu baitzituen.

1799ko irailaren 23an Pedro Urkiaren etxean atxilotu zuten, Mallabiako Areitio auzoan, eta itsasoz Donostiara eraman zuten. Handik aurrera ez zaigu Iturberen ekintzen berri iritsi eta, hortaz, Urgull mendiko Motako espetxetik ihes egiterik ez zuela izan uste da. Donostiakoa inguruko kartzelarik seguruena eta gogorrena zen.

Antonio Javier Ajarrista fiskalak heriotza zigorra eskatu zuen Ermuko harakinarentzat, “edozein hiltzeko prest” zegoela argudiatuz. Baina bere espedientearen arabera, Iturbek ez zuen inor zauritu edo hil. Kondairak dio eskopetaren muturra propio okertuta zeukala, arrisku hori saihesteko. Ziurrenik horregatik esaten zioten Santua Gipuzkoako gaizkile ezagunenetakoari.

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude