Hexagonoan, Akitanian eta Iparraldean PS lehen indarra

  • Abstentzioa nagusitu da Frantziako lehen itzuliko eskualdeetako hauteskundeetan. Alderdien artean PS izan da lehen indarra estatuan. Akitanian eta Iparraldean ere Alain Rousset-en hautagaitza izan da garaile. Iparraldean EAJ-PNBk boz kopuru polita bildu du, aldiz, EH Baik ez horrenbeste. Baterak antolatutako herri galdeketak oihartzuna ukan du.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Abstentzioa izan da (hautesleen %53,50) Frantziako eskualdeetako bozetan nagusi. Gainerakoan, PS izan da (bozen %29,50) alderdi garailea Nicolas Sarkozy-ren UMPren (%27) aldean. Europe Ecologiek (%12,5) emaitza moderatuak lortu ditu. Jean-Marie Le Pen-en Front National-ek (%12) igoera nabarmena izan du UMPren kaltetan. Alderdi sozialista (PS) da bigarren itzulirako (martxoaren 21ean) faboritoa. PSk, Europe Ecologiek eta komunistek osatutako fronteak (FGk %6,20 lortu ditu) aurre egin behar die  UMPren inguruan bilduko diren zentro-eskuineko indarrei. Oraindik ere Kontseilu Nagusietako 26 presidenteak izendatzeko daude.

Akitaniako Kontseilua

Alain Rousset-ek presidente kargua berrituko du ia-ia ziur Akitanian. PSk bozen %37,63 lortu du. UMPko Xavier Darcos izan da galtzaile. Lan ministroak bozen %22,05 besterik ez du erdietsi. MoDem-eko Jean Lassalleren karismak bere alderdia salbatu du. Bozen %10,43 bildu du. Europe Ecologieko Monique De Marco izan da beste galtzaile bat (%9,75). Izan ere, bigarren itzulian lehiatzeko behar diren bozen %10 ez baitu erdietsi. Bigarren itzulirako negoziazioak oso estuak izanen dira. Xavier Darcos hautagaiak PS, Europe Ecologie eta FGren arteko diferentziak gaindiezinak direla dio. Aldiz, UMPren eta MoDem-en arteko  akordioa gauzatzea aski erraz ikusten du. Akitaniako hala nola Estatuko gainontzeko 25 eskualdeetan alderdien arteko negoziazio mahaiak zabalik daude. Bozkatzera joan ez diren hautesleen %50,44 dute jo muga alderdiek.

Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herriko hautesleen erdia baino gehiagok ez du boza eman bozen lehen itzulian. PSko Alain Rousset-ek bozen %32,71 erdietsi du. LGV azpiegituran (Abiadura Handiko Trenbidea) daukan jarrerak ez du PSren emaitzetan eraginik izan, Monique De Marco-ren kaltetan betiere. UMPk porrot historikoa jaso du Iparraldean, bozen %19,81 lortu du. MoDem hobeto atera da bozen %17,66rekin. Jean Lassallen eragina  agerikoa da ere hemen. EAJ-PNBko Jean Tellecheak eman du ustekabe esanguratsua. 6.000 boz erdietsi ditu.  EH Baik, berriz, protestako 4.000 boz baliogabe erdietsi du. Irakurketa franko egin daitezke emaitza hauen inguruan. Nork bere interesekoak, bistan da. Deigarria da halaber Olivier Besancenot-en Alderdi Antikapitalista Berriak (NPA) Iparraldean nahiz Estatuan hautesleen artean izan duen interes eskasa.  

Batera: herri galdeketa

Batera plataformak 28.233 jende hurbildu du herri galdeketan boz ematera. Herritar horien %78k instituzio bereziaren alde egin du. %19k berriz aurka. %3k zuri bozkatu du. Azpimarragarria da Baionan hautesleen %10k bozkatu izana.

Bi irakurketa finitzeko. Bat: Batera plataformaren ekimenaren inguruan mobilizatu diren boz emaileak eta alderdi abertzaleen inguruan mobilizatu direnak, kopuruz eta interesez ez dira berdinak.

Bi: Estatuko bozetan inoizko abstentzioa izan da. Alta, hauteskunde hauek ez dira, esaterako, Europako Parlamenturako hauteskundeak. Hots, teoriaz herritarrengandik hurbilen dauden instituzioetarako bozak  dira. Zerk egiten du huts? Hutsak huts, hautesleen mobilizazioan hedabideen eragina itzela da. Bigarren itzuliko parte-hartzeak erakutsiko du hedabideen eraginaren heina.

Azkenak
Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


Eguneraketa berriak daude