Dylanen abokatuak

Publizitateak mundua erosi zuenekoa ondo gogoan daukat. Telebista aurrean nengoen. Edo Interneten bestela. Matrioska itsusia bailitzan, iragarkiak iragarkien barruan zetozela jabetu nintzen: “Ni ez naiz inozoa... Handitu zure zakila. Audi bat irabazi duzu. Viagra merkezurrean... dudarik gabe; Online nago...”

Anestesia taldeak disko oso bat eskaini zion ultrakomunikatzen gaituzten aro honi, argi utziz horrek ez digula inolaz ere informazio fidagarriagorik bermatzen. Taldearen izena bera sartu beharko genuke apika izenburuaren barruan eta honela irakurri, mezua bere osotasunean ulertzeko: Anestesia ultrakomunikatzen. Alegia, anestesia dela horrenbeste hedabideren bitartez gure artean barreiatzen dutena. Urola Kostatik Tolosaldeara salto eginez, Deabruak-ek errime kantatzen duena harira letorke: “Antzeko mezu subliminalekin anestesiatzen gaituzte”. Zer eta Behin ta berriz izeneko doinuan. Izenburu aproposa, inondik ere, ultrakomunikazio horren maiztasuna adierazteko.

Maiztasunaz ari naizenez, gauero errepikatzen dudan akats bat aitortu nahi dizuet. Mesanotxean irrati-iratzargailu horietakoa daukat, argi gorriztekikoa. Bada, lotara aurretik biharamunean iratzartzeko ordua programatu eta irratia prest uzten dut, hurrengo goizari albistegiekin ekiteko. Hartara, batek ez daki uholde batek, atxiloketa batek edo ez-dakit-zenbat-milioi langabetuk esnatuko duten. Kafearen atariko “txute” informatiboa izan ohi da niretzat, masokista xamarra, egiari zor. Beharbada inozoa ez, baina apur bat Kaiku banaiz, hori egiteagatik.

Dena dela, hori egin gabe ere ohartuko zineten publizitatearen azkeneko boutadeaz: albisteak (ere) patrozina daitezke. Urliak lurrikara hau aurkezten dizu, sandiak Bagdadeko leherketa berria, eta abar. Zinismoaren gailurra ote?

Adibiderik behinena gaur goizekoa. El Mundoren iragarki batekin esnatu nau irratiak, hiru-lau albiste txepelen ondotik. Egunkari honen kazetaritza garbiaz mintzo da luzea egin zaidan spota. Laburbilduz, hedabideak “argitu” dituen hainbat kasu aipatzen ditu, eskerrak eman beharko balitzaizkie bezala aipatu ere: 11-M, Faisán, eta abar. Larritu nauena, baina, ez da hori izan, ez bada azpitik entzuten zen musika bera. Ametsetan ote nengoen oraindik ala The Times They Are A-Changin da iragarkirako ERABILI duten kanta?

Segidan etorri zait, noski, bigarren galdera hau: non arraio daude Dylanen abokatuak, beharrezko direnean?

Azkenak
Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


Eguneraketa berriak daude