Kolektibitate kutsakorra

Ene ttakunkideek obra handiak izan dituzte erreferentzia gai, bai guk ezagutu eta maitatu ditugun ibilgailu, artelan edota ideiak gordetzeko museoak aipatzerakoan, bai transgenerazionaltzat ditugun artistak izendatzerakoan.

Ni, ordea, hurbilean gelditu naiz, aste honetan izandako eztabaida bat abiapuntu. Hobetzeko grina zer ote den aztertzea genuen helburu. Batek, ikuspegi berekoia alde batera utzita, gauzak hobeto egiten joateko nahia eta norbere burua gainditzeko beharra direla esan zuen. Beste batek, ostera, ukitu berekoia behar zuela defendatu zuen hobetzeko grinak; kontu kolektiboa barik, pertsonala dela. Hirugarren batek, ostera, kolektibo baten barruan gaudenean, hobetzeko grina hori handiagoa edo txikiagoa izan daitekeela zioen, kutsakorra dela, alegia. Eta kutsakorra baldin bada, kolektiboan lantzen den zerbait dela esanez azkendu zuen laugarren batek. Kolektiboa baldin bada, beraz, kolektibo horrek hartzen edo erabiltzen duen izenak, gure hobetzeko grina asetzeko balioko duela aipatu zen eta izen hori, bada, gure hobetzeko grinaren garapenaren parte izango dela.

Bada ez! Ordu arte isilik egondako taldekide batek aipatu zuen, subjektu bakoitza norbanakoa dela; bere bizitzarekin, bere ideiekin eta bere hobetzeko grinarekin. Kolektibitate bateko parte denean, hobetzeko grina hori lagundua edo zapuztua gerta litekeela, baina norbanakoak erabakitzen duela bere hobetzeko grina horri zenbaterainoko bidea egiten utziko dion eta zein kolektibitateren barruan garatu nahi duen. Aukera pertsonala dela. Eta erabakimen pertsonala; indibiduala; transferiezina; eta, beraz, pentsatu nuen nik, ez kutsakorra, ez transgenerazionala.

Bizitzen eta egiten ari garen kultura berria indibidualista da. Subjektibitateak gero eta indar handiagoa duen plaza ezagutzen ari gara. Baina nago, museoetara heltzeko ardura gutxirekin. Edota ardura gabezia horixe dela, hain zuzen ere, gure ezaugarri argizarizkoa.

Hitz egin genuen baita, kolektibitatearen izenak, hau da, guk sortutako alienak gure izanaren parte den neurrian, gure grinen batura ordezkatzen ote duen. Eta ez. Eztabaidara hurbildutakoek ez zuten goragoko maila horretan beren ordezkaririk aurkitu. Ez zuten ikusi, ezta ere, grina ezberdinen baturak erreferentziazko zerbait lortzeko balio zezakeenik ere. Eta niri, ttakunkideen hitzak buruan, errealitatea gordina egin zitzaidan.

Horrekin batera, belaunaldi berriei begiratzeko parada izan dut asteburuan. Etxean bi urtebetetze ospakizun izan ditudalako. Umeak, beren banakokoan, performatiboak iruditu zaizkit. Edozein obratan pertsonaia bereziak izateko adinako izaeradunak. Baina kolektibo bat osatzeko zailtasunekin. Eta gazteak ikusita, nire lagun batez gogoratu naiz, ezinbestean; etorkizuneko gizarteak bere izena ezagut dezala nahi duela esaten duen lagun batez. Lagun honek lan egiten du gerokoek ezagut dezaten. Berritzailea izaten ahalegintzen da. Bere obra hobetze grinaren ondorio biderkatua da. Bere subjektibitateak bizi dugun kolektiboa aberasten du eta kolektibo horretan bizi da. Bere subjektibitateak kolektiboarengandik at, gorago egotera behartzen du baina kolektibo horri atxikita dago.

Nik, performatiboa izanagatik ere, argizarizko museo batean ikusi dut ene laguna eta, belaunaldi berria, begi handiz bere obrari begira, ezagutzen eta ulertzen ez duelarik kolektibo zehatz bateko partaide izan den nire lagunaren mezu subjektibo hedatzaile kutsakorra. n

Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Gerra piztu zenetik bi urte
Sudanen paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude