"Hizkuntzalaritzak lagundu dit aurreiritziak gainditzen"

  • Moreno Cabrera (Madril, 1956) Filosofia eta Letretan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna da. Soziolinguistika Klusterraren Jardunaldian bertan egin genion elkarrizketa eta hitzaldian bezala, euskaraz aritu zen.
Juan Carlos Moreno Cabrera
"Aditu batzuek ondokoa esan dute: ingelesa edo gaztelania munduan hedatuta daude hizkuntza errazak edo homogeneoak direlako. Hizkuntzalariok badakigu hori ez dela egia".Soziolinguistika Klusterra

Madrildarra zara eta zeuk aitortu izan duzu aurreiritziak izan dituzula hizkuntzekiko.


Orain ezin ditut aurreiritzi guztiak aipatu, zerrenda luzea baita, baina aipa ditzaket batzuk. Hizkuntza batzuk beste batzuk baino zailagoak edo errazagoak dira. Adibidez, ingelesa baino txinera zailagoa da. Beste bat: idatzizko hizkuntzak ahozko hizkuntzak baino aurreratuagoak dira. Ahozko hizkuntza dagokion idatzizko hizkuntzaren agerpen akatsduna da. Hizkuntzak dialektotan zatituta daude. Duela urte asko, ikasle nintzenean, irakasleak esan zidan andaluziera espainieraren dialektoa zela, baina orain badakit horrek ez duela zentzurik. Euskararen kasuan, adibidez, oso argi dago bizkaiera edo gipuzkera ez direla euskara batuaren dialektoak. Euskara batua euskalkietan oinarrituta dago, ez alderantziz. Hizkuntzalari guztiek hori badakite edo jakin beharko lukete.

Nola gainditu dituzu aurreiritzi horiek Madrildik begiratuta?


Hizkuntzalariek hizkuntzak zientifikoki ikertu behar dituzte. Gaurko hizkuntzalaritzaren aurkikuntza guztiak bateraezinak dira aipatu ditudan hizkuntzekiko aurreiritziekin. Benetako hizkuntzalari izan nahi badut, derrigorrez hizkuntzei buruzko aurreiritzien aurka borrokatu behar dut. Horregatik, nire kasuan, erraza da aurreiritziak gainditzea. Hizkuntzalaritzak lagundu dit edo lagundu digu aurreiritziak gainditzen.

Lankide batzuek ez dituztela gainditu esan izan duzu. Zergatik ez dituzte gainditu?


Kontuan hartu behar dugu zientzialariak gizartean bizi direla eta ideologia bat daukatela. Tamalez, sarritan, kontzeptu zientifikoak erabiltzen dituzte ideologia sustatzeko. Ekonomiaren kasuan oso garbi dago. Aditu batzuek ekonomiaren kontzeptuak erabiltzen dituzte kapitalismoaren ideologia sustatzeko, eta kapitalismo inperialista onartzeko eta justifikatzeko. Hizkuntzalaritzan ere bai. Adibidez, adituek hizkuntzalaritzaren kontzeptuak erabiltzen dituzte hizkuntza inperialismoa sustatzeko eta justifikatzeko. Batzuek, adibidez, ondokoa esan dute: ingelesa edo gaztelania munduan hedatuta daude hizkuntza errazak edo homogeneoak direlako. Hizkuntzalariok badakigu hori ez dela egia. Ingelesa eta gaztelania leku askotan inposatu egin dituzte. Hori dela-eta hizkuntza horiek ehun milioi hiztun baino gehiago dituzte. Zientzialariak zergatik daude ideologizatuta? Gizaki arruntak direlako. Ni gizaki arrunta naiz eta badaukat nire ideologia eta ez dit ardura esateak marxista naizela.

Zuk zenituen aurreiritziak pareka daitezke katedradun ez den madrildarraren aurrejuzguekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunak, katalanak eta galiziarrak?


Madrilen espainiar hizkuntza nazionalismoa nagusitu da. Horrek esan nahi du gaztelania sustatzeko neurriak beti ontzat jotzen dituztela eta galiziera, euskara eta katalana sustatzekoak beti inposaketatzat. Dirudienez, Madrilen askok sinesten du Espainiako Estatuan gaztelania arriskuan dagoela, baina hori zentzugabekeria handia da. Alderantziz, esan daiteke galiziera, katalana eta euskara gaztelaniaren menpean daudela Espainian, eta batik bat Galizian, Euskal Herrian eta Katalunian.


Madrildik Euskal Herrira etorrita. Euskal hiztunon aurreiritziak aipatzerakoan hizkuntza estandarraren eta euskalki eta hizkeren orekaz hitz egin izan duzu.


Aurreiritziak oso hedatuta daude mendebaldeko gizarteetan. Beharrezkoa da aurreiritzi horiek eskolatik ezabatzea. Hizkuntza estandarrari dagokionez, beharrezkoa da gure gaurko gizartean, eta dudarik gabe, Euskal Herrian ere bai. Baina horrek ez du esan nahi euskalkiak edo gure hizkerak gutxietsi behar ditugunik. Alderantziz, euskara bizia da, hizkerak eta euskalkiak baitaude. Irlandan badago eskoletan irakasten duten irlandera estandarra, baina ia ez dago irlandar hizkerarik eta dialektorik. Hori dela-eta irlandera hilzorian dago. Aurreiritzi hori ezabatzeko gizartearen pentsamoldea aldatu behar dugu eta hori oso-oso zaila da.

Aurreiritziak, jarrerak eta jokaerak kontuan hartuta aurreiritziak direla aldatzen zailenak esan izan duzu.


Alkandora aldatzea oso erraza da, baina mentalitatea ezin dugu aldatu egun batetik bestera. Hezkuntza oso garrantzitsua da helburu hori lortzeko.

Eta nola eragiten dute aurreiritzi horiek jarreretan eta jokaeretan?


Aurreiritzi horiek hizkuntzarekiko jarrera eta jokaera txarrak eragiten dituzte eta elkarbizitza eragozten dute serioski.

Etorri zait gurasoa eta esan dit berak haurra A ereduan matrikulatu nahi duela eta ez diotela aukerarik ematen. Administrazioan leihatilakoari esan diot euskaldunarekin hitz egin nahi dudala eta sekulako aspertu aurpegia jarri dit. Uste dut arrazoia dudala baina ez dakit nola defendatu nire burua, ez dakit nola konbentzitu bestea.


Ulertzen dut zure egoera. Adibide argigarria da. Euskara hizkuntza ofiziala da Euskadin eta hitzaldian esan dudan bezala, kontuan hartu behar dugu ofizialtasuna ez dela Madrildik datorren inposaketa, Euskal Herriko erabaki demokratikoa baizik. Beraz, euskal hiritar guztiek euskaraz ulertu behintzat egin behar dute. Leihatilakoek ere bai.

Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude