Garai guztietako Forbes zerrenda

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
New York, 1917. B. C. Forbesek negozioetan eta finantzetan espezializatutako Forbes aldizkaria sortu zuen. Ia 70 urte geroago, 1986tik aurrera, urtero munduko pertsonarik aberatsenen zerrenda argitaratzen hasi zen aldizkaria. Eta orain, Clio hilabetekariak historiako pertsonarik aberatsenen Forbes zerrenda argitaratu berri du. Hauek dira hamar gizon horiek, emakumerik ez baitago zerrendan:

- Kreso Lidiako errege izan zen K.a. VI. mendean eta garaiko pertsonarik aberatsena zela uste zen, bere urre meategiei esker.

- Augusto enperadorea (K.a. 63-K.o. 14) Erromako hiritar aberatsena zen, Erroma munduko hiririk boteretsuena zen garaian. Bere ondasunei esker, besteak beste, errepublika monarkia bilakatu ahal izan zuen K.a. 27. urtean.

- Jacques Coeur (1395-1456) frantziar merkatari ezagunaren meritua handia izan zen: Erdi Aroan ez zen batere erraza halako ondasunak biltzea burgesa izanik, aberastasunaren pribilegioa nobleziarena baitzen.

- Kosme Medici (1389-1464) finantzari sendi ezaguneko kidea zen. Errenazimentuan Florentzia hiriko buruzagi izan ziren Medicitarrak, baina negozioetan Kosme nabarmendu zen.

- Jacob Fugger (1459-1525) alemaniarra garaiko negozio gizon berritzaileena eta arrakastatsuena izan zen. “Enperadorean bankaria”, “merkatarien printzea” eta beste goitizen batzuk jarri zizkioten eta Maximiliano I.ak konde titulua eman zion 1514an.

- Mayer Amschel Rothschild-ek (1744-1812) jostundegi xumea zuen Frankfurteko juduen ghettoan. Hil zenean inperio ekonomiko izugarria zuen eta kapitalismoaren paradigma bihurtu zen.

- Alfred Nobel (1833-1896) bere izena daramaten sariengatik eta dinamita asmatzeagatik da ezaguna. Lehergaien industriari esker munduko pertsonarik dirudunena izan zen, Rockefeller iritsi arte.

- John D. Rockefellerri (1839-1937) esker, Standard Oil munduko petrolio konpainia nagusia bihurtu zen. Egun, haren abizena aberastasunaren sinonimo da oraindik.

- Jean Paul Getty (1892-1976) ezezaguna izan zen luzaroan finantza mundutik kanpo. Hil zenean, haren ondasunak 1.300 milioi dolarretan zenbatu zituzten. Baina bere esku zeuden petrolio erreserbak kontuan hartu izan balituzte, kopurua hamar aldiz biderkatuko zen gutxienez.

- Bill Gates Microsoften jabea munduko pertsonarik aberatsena zen 2009an. 40.000 milioi dolar bildu ditu, besteak beste zorigaiztoko Windows Vistari esker.

Interneteko bertsioaren eguneraketa:

- Carlos Slim Mexikora joandako libanoko etorkinen semea. 2010eko martxoan Bill Gatesek baino 500 milioi dolar gehiago zenbatu zizkioten eta munduko pertsonari aberatsena izendatu zuten.

Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude