Gure aukera

Udaberria lanpetua heldu zaigu. EH Bairen kanpaina abian dugu, ezkerreko alderdi politiko abertzaleak ados jarri baitira Akitaniako hauteskundeetan, hautetsirik lortzeko aukera baztertu badute ere. Zertarako aurkeztu, gisa guztiz hautetsirik ez bada lortzen? Horra betiko galdera. Funtsik gabekoa, argi baita Frantziako Gobernuak prestatu dituen Estatuko erreformetan ez diela herritarrei politikan eragiteko aukerarik eman nahi. Xede horretan, instituzioak herritarrengandik urruntzen ditu eta euskaldunon kasuan, instituzioetan itoak, ezabatuak izateko arrisku larrian gaude. Ondorioz, hitza emateko aukera guztiak hartu behar ditugu, gure burua erakutsi eta demokraziaren zapaltze urrats guztiak salatu.

Azken urteetako lanari Estatuak inongo begirunerik izan ez dionik, bi kontsulta antolatuko dira hauteskunde ofizialen ondoan. AHTri buruzkoa eta Batera plataformak euskal instituzioari buruzko iritziaren galdeketa. Horrek militanteen sekulako elkarlana eskatzen du, zainketa zorrotza beharko baita emaitzak seriosak izan daitezen. Abertzale guztien elkarlana eta laguntza beharko dituzte bi kontsulta horiek. Erran nahi baita, AB, Batasuna, EA eta EAJko militanteak horretan ariko direla. Hau baikorra da, orain arte EAJ erraxago ikusi baitugu loturak egiten eskuineko frantses alderdiekin ezker abertzalearekin baino. Alderdietatik kanpo dauden  abertzaleentzat ere berri ona da, askok elkarlan hori aldarrikatzen baitute.

Politika orainaren kudeaketa omen da. Segur da oraina okupatua dugula eta borondate guztien laguntza eskatzen duela une honek. Horrek balio du erakusteko proposamenak egiten dituztenak abertzaleak direla eta gure proiektuak aitzina eramateko elkartu behar dugula. Balladur-en erreformak mapatik ezabatu nahi gaitu, Frantziako Estatuaren proiektuetan tokirik ez baita euskaldunentzat. Adibidez, departamenduan aurkezten den Alain Lamassoure Sohütako ikastolara joan da harro-harro prentsarekin, euskararekiko duen interesa erakusteko. UMPrekin aurkezten da Lamassoure Euskal Herrian. Frantsesa Estatuko hizkuntza bakar bezala bozkarazi zuena Toubon legearen bitartez.  Europan euskal gatazkaren bukaerako mozioaren aurka ere bozkatu zuena! Desagertzea, Frantziako Estatuak ez digu beste gerorik proposatzen. Berdin zaio Lamassoureri. Jendeak ahanzten baitu eta politikari mota horrek ez du lotsarik.

Euskaldunen artean, Euskal Herriaz pentsatzen hasi behar dugu politikan. Independentziarako bidea da gure aukera.

Azkenak
Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


Eguneraketa berriak daude