Gaixotasun psikiatrikoen tratamenduaz

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gaixotasun psikiatrikoak gizakia bezain zaharrak dira, eta zenbait lanek diotenez, gure arteko %10ak jasaten ditu. Mende askotan zehar ospe txarra izan dute, eta ia kultura guztietan, baztertzeko eta ezkutatzeko joera izan da. Euskaraz, esaterako, eroak edo zoroak izan dira, eta duela urte gutxi arte psikiatrikoetan itxi eta baztertu izan ditugu.

Lehenik eta behin, saia gaitezen gaixotasun psikiatrikoak ulertzen eta saiatzen. Zaku zabal batean gaixotasun psikosomatikoak izango ditugu. Gaixotasun hauetan, eta bizitzan dauzkagun arazoen aurrean, gorputzeko sintomak edo sintoma somatikoak izango ditugu. Esaterako, estres egoera bat dela eta, sabeleko mina, bizkarreko mina edo lo egiteko arazoak izango ditugu. Ulertzekoa denez, hasierako arrazoia konpondu artean, ez dira sintomak desagertuko. Geroz eta gehiago ikusten ditugun gaixotasunak dira, lehen mailako arretan kontsulten %25 osatzeraino.

Gaixotasun psikiatriko nagusiak bi taldetan banatzen dira: neurosia eta psikosia. Neurosian gure errealitatearen pertzepzioa mantentzen dugu, baina behar ez bezalako edo gehiegizko erantzuna ematen dugu. Neurosiaren barruan dauzkagu gehiegizko antsietatea, fobiak, hipokondria...

Psikosian baina, errealitatearen pertzepzioa aldatua dago, bestelako sintomak azalduz. Talde honetan dugu eskizofrenia, gaixoak haluzinazioak dituelarik, jazarpeneko psikosia adibidez. Anorexia ere bai, gorputzaren pertzepzioa aldatzen duena. Eta depresioa ere gisa honetakoa da, gaixoari errealitatea ulertzeko gaitasuna galarazten diona. Psikosiek izen txarra duten arren,  haien arrisku nagusia gaixoek beren buruaz beste egitea da, eta ez dute ingurukoentzat arrisku handirik eragiten, kasu oso bakanetan izan ezik.
Gaixotasun psikiatrikoen tratamendurako bide ezberdinak ditugu. Geroz eta gehiago dakigunez, gaitz askoren oinarrian arrazoi biokimikoak daude, zenbait substantziaren gabezia adibidez (depresioan dopamina), eta farmakoen bidez substantzia hauen gabezia konpontzen saia gintezke. Botikez gain, psikoterapia ere eraginkorra da, modu ezberdinetako sesioak landuz, gaixotasun bakoitzari dagokiona. Eta hirugarrenez, terapia okupazionala daukagu. Gaixo psikiatrikoak gizartean egoki baliatzeko ezintasuna du, eta galdutako ahalbideak berreskuratzeko beharra izaten du. Gure esku dago beraz gaixo hauei beren tokia onartu eta ematea, ezkutatu gabe, beharrezko arreta izan dezaten.

Azkenak
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


Eguneraketa berriak daude