Bultzada Hernani eta Oiartzuni

Usurbilgo herritarek bultzada ederra eman diote zaborren birziklapenari joan den asteburuko erreferendumean atez ateko bilketa sistemari emandako baietzarekin. 4.915 herritarreko erroldaren %70,23ko partehartzearekin, %55,82 atez atekoaren alde agertu zen, eta %42,64 zabor organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren alde.

Eta herritarrek bi arrazo nagusirengatik eman diote baietza atez atekoari: bat, Zubietako erraustegi proiektua gainean dutelako; bi, atez ateko bilketa sistema eraginkorra delako eta zaborraren %82ko birziklatzea lortu duelako Usurbilen.

Baiezko honek bultzada emango die Hernani –maiatzaren 9an dira hastekotan– eta Oiartzungo atez atekoari eta areagotu egingo du beste eskualde batzuetan egiten ari diren azterketak, berbarako Debagoienan. Eta, aldi berean, birpentsarazi beharko luke erraustegi proiektua edo, gutxienez, berau indarrean jartzeko eguna atzerarazi, Usurbilgo udalak eskatu duen moduan. Eztabaida bizi-bizi dago Hernanin eta Oiartzunen, eta neurri apalagoan Gipuzkoa osoan. Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete pasatxo geratzen denean, argi dago zaborren gaia izango dela debaterako gai garrantzitsuenetakoa.

Eztabaidak badu arriskurik, batez ere ikusita orain arte atez atekoaren aitzindari ANVk gidatutako hiru udal direla, eta sistema honen aurkakoek izan dezaketelako eztabaida euskal gatazkaren mamuarekin kutsatzeko tentaldirik. Hori da saihestu beharko litzatekeena.

Zaborraren arazoa eta debatea, funtsean, mundu mailakoa da eta, jasangarritasunaren kontzientzia areagotzen den neurrian, zaborrarena ere pizten da. Italiarrak dira aitzindari atez ateko bilketan eta han 1.800 herritik gora ari dira molde horretan, besteak beste 140.000 biztanle dituen Salerno. Katalunian ere jadanik dozenaka ari dira molde honetan (mundu mailako atez atekoari buruzko informazio gehiago Argiaren 2.216 zenbakian).
                                                                                                                                                                       
Oso korapilatsua da gaia, zalantza barik, eztabaida pausatua eta zibikoa behar duena, ondoren erabakirik egokienak hartu ahal izateko. Mugarik gabeko ekonomi garapenaren ereduak, zaborrarena saihestezineko arazotzat aurkeztu ohi digu. Eta horren baitan, badirudi zaborra ez dela norbanakoen arazo, administrazioarena baizik: herritarrok zaborra sortu eta administrazioak kudeatu, hau desagerraraztea magia kontua bailitzan, gure begien bistatik kenduz (biltegietan edo erraustuz) arazorik ez balego moduan. Zelanbait, ba dirudi etxetik zabor poltsa ateratzean, hor bukatu dela gutako bakoitzaren arazoa.

Eta ekologiak hamarkadatan egindako lanaren bultzadaz, mundu finitoaren irudia zalantzan jartzen zaigunean, zaborraren arazoa indar handiz azaleratzen zaigu, besteak beste, ez delako industriak edo nekazaritzak bakarrik sortzen duen zerbait, gure etxeetan ere sortzen dugulako.

Atez atekoa ez da zaborraren konponbidea, irtenbiderako bide bat baizik. Konponbidea jasangarritasun ereduarekin lotua dago, eta egungo garapen ereduaren eraldaketarekin. Bestela zaborrarenak ez du konponbiderik, mundu finito honek konponbiderik izango ez duen moduan. Bai, gaia oso orokorrera eramatea da, baina abiapuntua hor da, “zero zabor” filosofia, maila guztietan ahalik eta zabor gutxiena sortzea eta birziklapena eta berrerabilpena gure kultura eta produkzio moldeetan txertatzea; azken finean zaborra ere gure arazo eginez, eta ez administrazioarena bakarrik.

Helburu handi horietarantz ez da   bide bakarrik, jakina, baina ezta saihesbiderik ere –zientzia adibidez–. Herritarren aldaketarekiko erresistentzia begi bistakoa da arazo honetan eta normala. Kezkagarriena ordea, oposizio zorrotzena erakunde handienetatik etortzea da eta hor aldaketarekiko erresistentziaz gain, interes ekonomikoak ere egon daitezke, 400 milioi euroko edozelako proiektuk hemen eta Jamaikan interesak eta loturak sortzen dituelako. Bestela ezin da ulertu, esate batera, hedabide eta politikari hainbaten interesa atez atekoa herri handietan bideraezina dela erakusteko. Frogarako aukera behintzat izan beharko litzateke, batez ere munduko beste hiri handi batzuetan posible denean.
                                                                                                     
Su-etenak bultzada oso handia emango lioke Altsasuko Adierazpenaren bideari. Esaten da su-etenak jadanik ez duela inongo baliorik, baina ez da egia. ETAk bat egiten badu ezker abertzale historikoak hartutako bidearekin su-etena da horren ondorio logikoena, atentatua egin eta ondoren Batasunak berau gaitzestea baino eraginkorragoa.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude