Berezko odol heavyari urteek ematen dioten sendotasuna

  • Elbereth ::Arimak pizturik dirau.

    Ortots Burdin Hotsak

    iraupena ::45´14´´

    prezioa ::10€

Legazpin bada heavy eta metalaren nolabaiteko harrobia, eta horien artean Elbereth nabarmentzen da. Donostialdeko Ortots metalaren plataformak lagunduta, bigarren lana dute, dotore aurkeztua. Gogortutako taldea aurkitu dugu: iraganeko heavy-metaletik harago joan dira, thrash klasikoaren indarra, abiadura eta riff astunak bereganatu dituzte. Hala ere, heavya betirako izan ohi da, eta horregatik, ez dira falta punteatze distiratsuak eta melodia borobilak; bi joeren arteko oreka lortu dutela esan dezakegu lasai asko. Bestalde, kantek garapen handiak dituzte, eta tarteka sartutako organo, sitar eta bestelakoek are gehiago mimatzen dute emaitza. Oro har soinu indartsu eta aldi berean gardena da lortutakoa, eta hitzak –euskarazkoak guztiak– ere etxean ondo landuta ekarri dituzte.

www.myspace.com/elberethtaldea
Elbereth
«Heavy metalaren historia iluntasunarekin lotuta dago, eta gu ere horrek erakartzen gaitu»

Erraza da metalaren “arima pizturik” edukitzea? Zerk elikatzen du horren sua?


Guretzat bai. Betidanik metala edo heavy metala gurean dagoen zerbait izan da. Taldea izan aurretik ere metala zen elkartzeko puntua. Musika estilo horren indarrak, melodiak eta garrak erakartzen gaitu. Ikusle bezala ere asko disfrutatzen dugu. Gure bizitzako alde garrantzitsua izan da beti, eta oraindik suak pizturik dirau.

Zer ekarri dio Xabier bateria jotzaileak taldeari? Erraza izan da bat egitea?


Xabier aspalditik ezagutzen dugu, lokalean gurekin ibili zen. Guk garbi geneukan Enekok utzi zuenean Xabier sartu behar zela. Ez genuen ez galdetu ezta bilatu ere, etortzeko esan genion. Bagenekien nahi izango zuela, eta guk bera nahi genuen. Garrantzitsua da guretzat laguna izatea.

“Musika… zure aurrean makurtzen naiz”. Konposizio batzuetan bezala, hemen ere keinu bat egin diozue Su Ta Gar taldeari?


Guretzat mitikoak dira. Txikitatik jarraitu ditugu, eta horrelako keinuak gustuko ditugu. Bi diskoetan egin ditugu antzeko keinuak; bai hitzetan, abestien ordena egiterakoan… Agian nahiko frikia da, baina guri asko esaten digu. Musikan, berriz, disko honetan ez dugu uste halako antzekotasunik dugunik. Hala ere, guretzat luxuzko konparaketa litzateke.

“Edan nahiaren gatibu/ ardoa odol da bihurtu/ bizi berotasun izoztua”. Halako poemak Zirkulazio Zuzendaritzarentzat idatzi dituzue?


Kanta horretan damuari buruz hitz egiten dugu, eta istorio horrek oso ondo adierazten duela uste dugu; une bateko ekintza batek bizitza osorako izan dezakeen zama. Hitzak egiten lehengo bateria jotzaile Enekok lagundu digu, eta gero Rubenek eta haren lagunek borobildu dituzte.

Iluntasunak eta horren itzalak seduzitzen zaituztete?


Bai. Heavy metalaren historia iluntasunarekin lotuta dago, eta gu ere erakartzen gaitu bai hitzetan, bai diseinuan.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude