Oharkabean bada ere

  • Musikaren historian familia bereko kideez osatutako talde asko bihurtu dira ospetsu, eta beste batzuk ez dira ospetsu bihurtu mereziko luketen arren. Bigarren kategorian dago Pil Pil baxenabar laukotea. Hamar urtez zuzenekoari emanak, lehen diskoa kaleratu zuten duela hilabete gutxi.
Pil Pil
Pil Pil
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aski ezaguna da orrialde hauetan Mixel Thikoipe idazlea. Ez hainbeste Mixel Thikoipe musikaria, pertsona bera izan arren. Badu, amikuztarrak, ibilbide luzea taula gainean; bera da Pil Pil taldearen sortzailea, eta arima dela esatea gehiegi izan badaiteke ere, laukotearen izpiritu santua bederen bada, haren hitz berak erabiltzearren. Txistea errazago ulertuko da beste hiru kideak aurkeztuta: Aletxandre Bordagarai, aita, Jojo Bordagarai, semea, eta Bernadette Bordagarai, alaba. Hirurak ere, Thikoiperen askaziak.

Zerbait du haizeak Euskal Herriko ipar-ekialdean, hainbeste kantari on emateko. Familia bereko lau ahots hauek, nire aburuz, nazioarteko edozein zirkuitutan lotsa gabe erakusteko modukoak dira, eta halere doi-doi dira ezagunak Euskal Herrian. Salbuespena Jojo Bordagarai dateke, musikan ibilbide oparoa egina baitu Pil Pilez aparte, baina haren izena ere ez da sobera entzuna Ipar Euskal Herritik kanpo. Pena. Azkeneko aldiz Pil Pil zuzenean entzun nueneko pena bera. Durangoko zubian izan zen, azoka ondoko Plateruena tabernan, lau katu ginela entzule.

Ohituta nengoen Pil Pil gitarra soil batekin ikustera, eta arraro egin zitzaidan Durangon antolatu zuten parafernalia. Bateria, baxua, armonika... Rock, blues, trad-folk ukituak nonahi, a cappellazko aire tradizionalek ohiko lekuari eutsi bazioten ere, Aletxandre aitaren ahotik batik bat. “Betiko” Pil Pilekiko jauzia nabarmena zen, baina arrazoi sinplea zuen: taldeak bere lehen diskoaren (Hegaldaka) soinu bera eskaini nahi izan zigun Plateruenan bildutakooi. Pribilejioa izan zen gainera, ez baita erraza izango laukotea berriz ikustea David Usabiaga musikariak haientzat bildutako taldearekin batera kantatzen. Aurrekontu estuek beren lege zorrotza ezartzen dute. Hala aitortu zidan Mixel Thikoipek egun batzuk geroago, telefonoz.

Betiko soinuetara itzuliko da Pil Pil, hortaz, baina bidean Hegaldaka ale ederra utzi digutelarik, ea azkena ez den. Hamar urteko ibilbidea biltzen du diskoak, beren errepertorioaren zati handia sartu dute bertan. Emaitza biziki eklektikoa da: Zuberoako kantu tradizionalak, zer esanik ez a cappella emanak; Estatu Batuetako doinu herrikoiak; rocka eta folka nahasten dituzten abesti arinak, modernoak esango genuke; eta azkenburu, Zerriaren industria, blues gordina Mattin Irigoienek idatzitako testu ironiko batekin, hiru Bordagaraietan semea denak maisutasunez kantatua.

Batetik bestera eramango zaitu Hegaldaka aditzeak, errusiar mendi batek bezala. Baina ezaugarri bi aurkituko dituzu etengabe diskoan, ezaugarri “transbertsalak”, modako hizkera erabiltzera. Bata, umorearen eta kritika sozialaren nahasketa bikaina, noiz biak batera, noiz bakoitza bere aldetik. Bestea, ahotsak. Eta ezinbestean, Bordagarai neba-arrebak nabarmentzeko tenorea iritsi zait, barka diezadatela taldeko beste kide biek. Niretzat, Jojorena da uneon Euskal Herrian dagoen gizonezko bizpahiru ahotsik onenetakoa, eta zuhurtziak aginduta ez naiz gehiago busti. Ez naiz ausartzen Bernadettez hainbeste esatera, Zuberoan emazte anonimo batek baino gehiagok hunkitu nauelako haren pare, baina... Biak elkarrekin entzutea, sekulako gozatua. Pil Pil entzutea, gozatu biderkatua.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude