Noren lepoa moztuko dute aurrekontuetako artaziek?

  • Guraize hotsa entzuten hasi da azkenaldian kulturari zuzendutako diru publikoetan: Gipuzkoan, Gaztemaniak! entzuleek salbatu dute, baina dFeria bertan behera geratu da. Bilbon aurtengo Zinegoak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik gabe jarri da martxan. Nafarroako Antzerki Eskolari urrian ebaki zizkioten irakaskuntzatik jasotzen zituen sosak eta kulturakoak larri murriztu...
Gitarrista
Gitarrista
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
... eta sei edizioren ondoren, agur esan du Mundua Tolosan jaialdiak. Adibide solteak dira, elkarrekin loturarik ez dute, eta kasu bakoitza aztertuz gero, ziur ñabarduretarako tarte handia dagoela. Baina distantziarekin so eginez gero, norabidea ez da zaila antzematen: krisi ekonomikoa kulturan eragiten ari da, eta ekonomiaren gainbeherak noiz arte iraungo duen ez dakigunez –are gutxiago hondoa non dagoen–, pentsatzekoa da tankerako albiste gehiago etor daitezkeela datozen hilabeteetan.

Egongo da ezkortasunerako motiborik ikusiko ez duenik. Horien artetik ez gutxi, 1980ko hamarkadako nostalgikoak, pentsatzen dutelako orduko ekonomiaren egoerak sortu fenomeno (kontra)kulturalak itzuliko direla –arropa berriz, espiritu berarekin– XXI.eneko bigarren hamarkadan. Eta aferari hurbil-hurbileko plano batetik begiratuz, logika ere izango luke: herriaren ordezkariek ez dute sosik kulturarentzat, ergo guk, herriak, sosik eduki gabe ere musika, antzerkia, literatura, artea, zinema... egingo ditugu. Orain, lehen baino libreago, popularrago, zirkuitu publikoen homologazioa bilatu beharko ez dugunez.

Polita, baina miopea. Testuinguruaz ahazten baita: 1980an Franco oraindik erabat hoztu gabe zetzan, oraindik hirugarren sektorera erabat bira eman gabe geunden, oraindik baretu gabe zegoen 77ko punk britainiarraren eztanda... Alegia, ez zela gaurko lur berean lehertu ekonomiaren euri-jasa hura. Orduan landare berriak elikatzen lagundu bazuen, gaur ito egin ditzake azpian harrapatzen dituen bizidun batzuk.

Sustrairik bota ezinda

Baina ez gaitezen pesimista izan, badaude-eta baikor izateko arrazoiak. Gaztemaniak! programa bertan behera gera zitekeela zabaltzen hasi eta zaletuen erreakzioa bikaina izan da: mobilizazioari esker lortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak programa horretan gastatzen zituen 20.000 euroak ez joatea beste norabait. Galdera ordea, atzamarra barrurago sartuz ere egin liteke: alegia, mobilizazioek erakutsi al dute Gaztemaniak! salba zitekeela, ala Gaztemaniak!-ek erakutsi du, urte hauetan egindako lanarekin, salbatzeko moduko egitasmoa zela? Diferenteak baitira bata eta bestea.

Beste modu batera esateko: oparotasun urteetan diruz lagundutako zenbat egitasmok ez dute inon sustrairik bota? Zein herritarri galdetuta programatu dira gure herri eta hirietan kultur ekintzak? Antton Lukuk Euskal kultura? saiakeran (Pamiela, 2009) eman ditu horri buruzko iritzi arrunt interesgarriak. Hara pasarte bat: “Jende normalak, inkultuak, ederki daki hori guzia [kultur eskaintza] ez dela beretako egina eta artista profesional horiek ikusle profesionalak badituztela, aitzinatuak, beren burua horretan ezagutzen dutenak. Formula asasinoa badute holakoek afitxa baten aitzinean gertatzen direlarik: ‘Ontsa da hori maite duenarentzat’. Erran nahi baita ez zaiola burutik pasatzen ere horra joatea”.

Zer egin “txiki-ertainak” salbatzeko?

Baditugu kontraesan baten bi muturrak: batetik, kulturari zuzendutako buxet publikoetan artaziak sartzea ez da inolaz desiragarria; bestetik, herritar guztien diruarekin finantzatutako ekimen batzuek ez dute lortzen herritar horien arretarik.

Orain bai, ñabarduretan sartzeko ordua da. Bi mailatan banatuko ditugu kultur egitasmoak: “txiki-ertainak” –herriko edo hiriko bizilagunei zuzendutakoak– eta “handiak” –hiriburuetako kultur zentroak, jaialdi handiak... Kanpoko jendea ere edo batez ere erakartzeko gaitasuna dutenak–. Esango nuke azken horiek bakarrik jasotzen dutela hain modan dagoen “estrategiko” izena kultur programa publikoetan, eta ez preseski balio kulturalagatik, ezpada hiriei egiten dioten ekarri ekonomikoagatik. Eta ez da harritzekoa, horiek ere lehen bezain airoso ibili ez arren, kolokan ez egotea. Adibide bat: 2009an Artium museoaren aurrekontuaren %56 Arabako Aldundiak finantzatu zuen; gehitu horri Eusko Jaurlaritzak emandako 700.400 euro eta Gasteizko Udalaren kutxetatik ateratako 300.000. Nahi izanez gero ez da dirurik falta kultura sustatzeko. Baina, krisiarekin halako proiektuak, “handi”-en taldean sartu ditugunak, salbatuko direlakoan nago. Gainera, azken urteetan kultur-azpiegiturak hainbeste ugaritu direnez, orain horiek elikatzea beste erremediorik ez dago. “Txiki-ertainak”, tokian tokiko herritarrei zuzendutakoak, publiko masiboa erakartzeko gai ez direnak –eta euskal kultura, oro har, parametro horietan mugitzen da– ez dute interesik agintari askorentzat. Lehen ere ez, baina ez zeukaten mozten hasteko aitzakiarik.

Beraz, herritarrek erakusten ez badute interesatuta daudela –berriz ere Gaztemaniak!-en aldeko mobilizazioa eredu– egitasmo ugari desagertuko da aurrerantzean ere. Lehendik zetorrena baino bertikalizazio handiagoa da, herritarra produktu kulturalen kontsumitzaile soil bihurtzen duena, inoiz ez erabakiak hartzeko subjektu. Eta bien bitartean, ez al da harritzekoa aurrekontuak arrazionalago kudeatzeko ia inork prozesu parte-hartzailerik proposatu ez izana?

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude