"EH Baik sistema salatu nahi du boz baliogabetuaren bidez"

  • Paris, 1957. ABko kidea da eta euskalgintzako militante gisa Batera plataformako partaidea. Baterak ekimen berria abiatu du Akitania Erregioko hauteskundeen karietara –martxoaren 14an eta 21ean–. Ekimena herri-kontsulta antolatzea da –posible izanen den herri guztietan–, galdera hau izaki: “Euskal lurralde elkargo baten sortzearen alde zirea?”. Estatuaren erreformaz, deszentralizazioaz, herri galdeketaz, eta oro har Erregioko bozez mintzatu gara.
Jakes Bortairu
Jakes BortairuGaizka Iroz

Nicolas Sarkozy presidenteak Estatuaren erreformari ekin zion 2009an. Zertan datza erreforma hau laburrean?


Erreforma honen bidez –Estatuko egitura handiak ukitu gabe– Estatu azpiko instituzio guztiak berrantolatu nahi ditu Sarkozyk. Lege berriaren bitartez, birzentralizatzeko joera azkartu nahi dute Frantzian, botere guneak herritarrengandik urrunduko direlarik. Bestalde, edozein gaiez edo edozer politikan eskua sartzeko erregioek eta departamenduek duten eskuduntza orokorra galduko dute. Erreformaren nondik norakoak ikusirik, Ipar Euskal Herriak ez du izaterik, are okerrago, indarrean dauden hainbat egitura –Pays delakoa, esaterako– desagertu daitezke. Halaber, azpimarragarria eta kezkagarria da, paraleloki, Estatua zerbitzuen antolamendua murrizten ari dela arlo guztietan: hezkuntzan, justizian, gizarte segurantzan, postetxean...


Erregio bozak heldu dira martxoan. Erreformak, bozek eta Bateraren galdeketak bat egin dute aldian nolabait.


Baterak 2002an hasi zuen dinamikaren eta logikaren segidan heldu da galdeketa. Testuingurua aldatu denez, ekimen berri hau plazaratzea erabaki dugu. Euskal Herriaren boza entzunarazi nahi dugu era zehatzez Frantziako Gobernua interpelatzeko.

Nola arrazoitu duzue ekimena?


Gobernuak ez du herritarrek egin duten erreferendum eskaera –32.000 biztanlek izenpetua– entzun nahi izan, beraz, Baterak herriko hautetsien laguntzarekin herri kontsulta antolatzea erabaki du. Iragan uztaileko Biltzar Nagusian adostu eta publikoki adierazi ondoren, lehen urratsa urriaren 9an eman genuen. Egun hartan, milaka eskaera karta Suprefeturan aurkeztu genuen eta Sarkozyri berari galde zehatza helarazi genion gutun bidez. Alta, Gobernuak ez dio eskakizunari erantzunik eman. Anartean, Guadalupe eta Martinikan erreferendumak antolatu dituzte, Korsikan ere duela zazpi urte egin zuten bezala. Euskaldunek ez al dugu eskubidea bera? Gurekiko mesprezua begi-bistakoa da.

Galdeketa antolatzen ausartu zarete.


Baiki. Herritarrek eta hautetsiek biziki ongi erantzun baitiote Bateraren asmoari. Ideia uste baino hobeto ari da zabaltzen, ekimena egunez egun handitzen ari da. 150 bozka bulego antolatzea aurreikusten dugu 100 herritan, 800-900 lagunen parte-hartzearekin. Momentuz, hautesleen %66a izanen da kontsultatua, bi herenak. Kontsultak ez du balio legalik, gu ez baikara instituzio bat. Alabaina, nahiz eta balio juridikorik ez duen, balio politiko-sozial azkarra izanen du.

Prefetak hautetsiei kontsultaren antolaketan ez parte hartzeko dei egin die ordea. Zertan da afera?


Prefetak kontsultaren aurrean egin du Laborantza Ganbararen auzian egin duena: beldurra eta nahasketa sortu, baina argumentu juridikorik gabe. Alta, gure erantzuna ikusirik gibelera egin behar izan du. Suprefetak kontsulta ilegala dela erran die hautetsiei, parte hartuz gero zigortuak izanen direla, baita herritar antolatzaileek ere ondorio juridikoak jasanen dituztela. Areago, auzapezek ez dutela eskubiderik Baterari materiala edo Herriko Etxeetako gelak prestatzeko adierazi du. Baina hori guztia gezurra da. Auzapezak presionatu nahi izan ditu, herritarrak isilarazteko eta beldurtzeko. Jurisprudentzia frantsesak dioenez, auzapezak ezin dio elkarte bati materiala ukatu. Gure abokatuek prefetari esan diotenez, bozak ez trabatzea da errespetatu behar den arau bakarra. Guk hori argi geneukan eta horrela arituko gara. Kontsulta, bozketa ondoko toki batean eginen da, ez leku berean, boz geletan ez da nahasketa izanen.

Trabarik aurreikusten duzue bozka egunean halere?


Ez. Izan zitezkeen trabak saihestu ditugu. Prefetak funtsezko eztabaida ezkutatu nahi zuen. Kontua ez da kontsulta ilegala den edo ez, baizik eta Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala haizu den ala ez. Jendea horretaz jabetzea nahi dugu.

Emaitzak emaitza, Batera zein emaitzarekin konformatuko litzateke?


Galderari “Ez” asko ematea ere izan daiteke emaitza. Hori da demokraziaren jokoa. Baterak, bi helburu lortzea nahi du: bat, Euskal Herriko gizarteak egiten duen instituzio eskaera ez dela –erreformaren bitartez– zapuztuko agertaraztea. Bi, frantses gobernua interpelatu, ahalik eta mobilizazio zabalena eraginez. Izan ere, kontsulta honen bidez beste mobilizazio mota bat bultzatu nahi izan dugu. Ez da egiazko kontsulta, mobilizazioa da funtsean. Eta mobilizazio bat abiatzean ez dakizu nolako hedadura izanen duen. Kasu honetan ere, jendearen parte-hartzea ahalik eta handiago izan eta mobilizazioak pisu handiago izanen du.

Erregioko bozen emaitzek eragin dezakete erreforman?


Bai, baina erreforma aski aitzinatuta dago. Hainbat lege testu prest daude jada. Noski, eskuinak alimaleko xaflakoa hartuko balu, horrek parlamentuan izan daitezkeen eztabaidetan eragin lezake. Oraindik trenkatu gabe dauden gai batzuk, emaitzen arabera bideratu daitezke alde batera edo bestera. Baina, funtsean, frantses eskuinak nahiz ezkerrak, barne eztabaida biziak dituzte lege proposamen horren hainbat punduei buruz


Erreformak erregioen eta departamenduen egiturak ahuldu litzake. Alta, ordainetan, herriek elkargo gisako bat osa lezakete. Zer iritzi duzu uste horretaz?


Irudiz, botere gunea herrien egituratik herri elkargoetara alda daiteke, eta gero departamenduetatik erregioetara iragan. Beraz, botere bi polo sortu daitezke: Herri Elkargoak eta Erregioko Kontseilua. Oraino ez dira xehetasunetan sartu halere, eta deabrua xehetasunetan gordetzen da. Alegia, nola lotuko dira eskuduntza duten gune horiek? Gai batzuetan, beharbada, hobetze bat izanen da, bestetan, erabakiguneak herritarrengandik urrunduko direla aurreikusten da. Milaka hautetsi galduko dira eta diru publikoa aurreztuko delako pozten dira batzuk, baina, kargu horiek ez dira politikari profesionalenak. Demokraziarako zer da hobe, hautetsi kopurua murriztea edo zabaltzea? Ordezkariak asko izatea onuragarria da printzipioz, hots, herritarrek parte-hartzea herriaren kudeaketan. Erreformarekin aldiz, herritarren aukerak gutxituko dira.

Akitaniara jinez, zer azpimarratuko zenuke hauteskunde hauetan?


Hauteskunde hauek berezitasun bat dute Ipar Euskal Herrian, LGVaren (Abiadura Handiko Trenbidea) inguruan gertatuaren ondorioz. Aferak gatazka soziopolitiko minbera azaleratu du, eta horrek ondorio zuzenak izan ditzake emaitzetan. Zein? Ikusiko dugu. PSko Alain Rousset-ek zein UMPk LGV delakoa defendatzen dute buru-belarri, kontrako borroka eramaten duen CADE herri plataformak horiei bozik ez emateko eskatu du.


Batasuna eta AB EH Bai-n bildu dira berriz ere. Nola baloratzen duzu elkarrekin joatea?


Hautua EH Bai sendotzeko egina da, ezker abertzaletasun soziologikoa indartzeko xedez. Etorkizun handiko koalizioa da. Ez da hauteskunde hauei begira egina, perspektiba luzeago batez baizik. Hauteskunde hauek eskaintzen dituzten posibilitateak aztertu dira. Hau da, Erregioko hauteskundeak eginak diren bezala, abertzaleek ez dugu inolako aukerarik hautetsi bat ateratzeko. Hauteskunde kanpaina protestarako ekimena izatea nahi dugu. EH Baik, protestako boto-paperaren bitartez, boz baliogabea erabiliko du Euskal Herriak Estatuaren aldetik jasotzen duen mesprezua eta ukapena salatzeko, bai instituzioen eskaerak bai hainbat ekimenek jasotzen dituzten erasoak salatzeko: Laborantza Ganbararen auzipetzea, euskararen ofizialtasunaren ukapena, errepresioaren salaketa –Jon Anzaren desagerpena tarteko–.

Berdeak alderdiko Jean Lissarrek, ABk euskal gatazkaren konponbidean Batasunaren aitzinean amore eman duela dio –lauzpabost bozen aldearengatik ez duela Europe Ecologie-rekin koalizioa osatu erran digu orriotan–. Politika eraginkorra egiteko tenorea dela ere erran digu.


ABk eztabaida sakonaren ondoren egin du hautua eta barne bozka baten bitartez auzia trenkatu. ABk ikusten du fase politiko berria zabaltzera doala Euskal Herrian eta horren aurrean erantzukizunez jokatu behar duela. EH Bai aukera hobetsi du ABk. Datorren urtean kantonamenduko bozak izanen dira eta abertzaleok emaitza onak lortzeko aukera izanen dugu. ABk nagusiki horri begira egin du oraingo hautua, aliantza indartzeko. Bestalde, hautetsi baten lortzeko aukera ez zen batere segurtatua. Gauza bat da lehen itzulian Europe Ecologierekin aliantza egitea baina bigarren itzulian zer? Zer aliantza mota PSrekin? Zer politika eraginkorra egiteko? Negoziaketan lortuko al du Europe Ecologiek PSk LGVaren proiektuan gibelera egitea? Ez. Europako hauteskundeetan ABk egin zuen aliantza emankorra izan zen. Orain, berriz, gure berezitasunen ezagutza ukatzen duen sistema eta joko araua salatu nahi ditugu boz baliogabetuaren bidez.

Azkenak
Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Eguneraketa berriak daude